Hori festa eguna igaro genuena larunbatean! Goizeko 9:30tan azaldu ziren Aitor eta bere osaba graffitia egiteko behar zituen aldamioak kamioiarekin patiora sartuz. Bi minutura bigarren graffiti taldea: Iban, Beñat eta Josu...taberna ondoko horma margotzera. Jarraian, Julen kiroldegi atzeko horma erraldoian ere bere graffitia egiten hasia. Bitartean, Ikasketa bidaiako Guraso Batzorde Nekaezina lanean jarri zen aurreko egunetako lanari azken ukituak ematen. Taberna prestatzen ari ziren bitartean Ibai eta Lukaren gurasoak egun guztirako izugarrizko soinu ekipoa prestatu zuten. Hilerriko bazterrak ere dantzan jarri zituzten.
Graffitiak aurrera zihoazen bitartean, Zinema Euskaraz antolatu genuen Lucio filma programatuz. Ez ziren ikusle asko, baina...
Hirugarren mailako ikasleak beste mailetako ikasleekin batera jolas eremua betetzen joan ziren. Goizeko hamaiketan hasi ziren jokoak. 2478 globo urez beteta elkarri bota eta bustiaz pasa zuten ondoen. Musika etengabean, futbito txapelketako finalaurrekoak eta finala jokatu ziren, 1. mailako ikasleak garaile suertatu zirelarik. Arratsaldeko bostetan, bakoitzak bere etxean bazkaldu ondoren, ekin zitzaion festaren jarraipenari...
Graffitiak aurrera zihoazen bitartean, Zinema Euskaraz antolatu genuen Lucio filma programatuz. Ez ziren ikusle asko, baina...
Baita ere aipatu behar da, ERAKUSKETA BIRTUALA prest geneukala, gure webgunean eta Blogetan zintzilikatuta dauden ikasleen Plastikako lanak. Ikusleak agian nahiago du etxetik patxada osoz ikusi...
Non gindoazen? Ah, bai...arratsaldez musikaz blai dantzaldien zain geunden bitartean eta Gurasoek jarritako tabernan Sanferminetan baino giro hobea zegoelarik hirugarren mailako ikasleak briletean aritu ziren, neskak mutilen aurka, galtzen zuenak areobitoia egitera "behartuta". Neskak, aeobitoi polita oso dantzatu zuten elkarrekin eta mutilak, badaezpada, ez dakigu non ezkutatu ziren.
Afarirako ia 100 pertsona zeuden izena emanda. Ikasle ohiak ere pasa ziren jai giroan parte hartzera. Guraso batzuk ere, nahiz eta afarira joan ez, etorri ziren tabernan zerbait hartu eta eguna konpartitzera. Horrela, jende gehien zegoen aldera DANTZA ikuskizuna hasi zen. Bost dantza talde espero baziren ere, azkenean, nerbioak nerbio, bi dantzaldi egin ziren. Biak oso onak, txalo zaparradaz eskertu genien ikasle dantzariei egindako lana eta ikuskizuna, horrelako gauzak egiteko asko entseatu eta gogo eta kemen handia behar baita. Mila esker Hodei, Maialen, Ane, Andrea, Olatz eta Sarari.
.Ondoren, musika entzunez eta giro jatorrean, ikasleei bokatak banatu zitzaizkien, arratsaldeko 8,30ak aldera. Gaueko 9,30etan helduentzako afaria hasi zen, ikastetxeko jangelan: entsalada errusiarra, txibiak bere tintan, masailak eta arrozesnea. Kafea ere. Patioan, ikasleek eskatutako musika izan genuen eta 11,30ak aldera ZEZENSUZKOA...Ondoren, zozketa izan zen. Batetik, bokata erosi zutenen artean MP4 bat, 3 motxila, beste opariren artean. Bestetik, helduen artean euro batean saldutako txartelekin zozketatzen zen URDAIAZPIKOA. Musikarekin apur bat dantzatu eta amaitu genuen...
Amaitzeko, aipatu behar da jai egun hau ospatzeko guraso eta ikasle talde handi baten lana, bestela, ezinezkoa bait da hau guztia antolatzea. Mila esker denori eta ikusi arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina