Marrazkia burutzeko erreferentzi izango diren irudien bilaketa egin dugu, pelikula zatiak ikusi, irudiak identifikatu eta konparatu.
Ondoren, marrazkia egiteko baliokoa izango den irudia osatzen duen elementuen analisia egin dugu, erabiliko den hizkuntza plastikoarena ere: naturalismoa, figuratibismoa, estilizazioa, bolumena, proportzioa, argiluna, testura, perspektiba, adierazpena...
Marrazterakoan formatu handia erabili dugu, A3 baino handiagoa eta arkatzarekin marraztu eta gero, tinta txinatarra ezagutu eta erabili dugu, pintzelekin. Nahi izan duenak tenpera zuria ere gehitu dio marrazkiari. Hainbat arrazoi medio, lan batzuk ezin izan dira garatu.
Lanak ikusteko KLIKATU irudian.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina