Historian zehar izandako arte adierazpenak ezagutzeko #GIF irudiak sortuko ditugu 4DBH Plastikan. Aurtengoan ia denak klasikoak. Artelana aukeratu, apur bat ezagutu, eta animazioa sortuko dugu artelanaren inguruan. #Gimp software libre irudi editorean edo beste aplikazioren batean (capcut,...) egiten dugu; lehenik, animatuko den zatia islatu eta errepikatuko dugu animazioa gauzatzeko; bitartean, fondoan, klonazioa erabilita, animatuko den zatia desagerraraziko dugu; ondoren, geruzak bikoiztu eta lotuko ditugu fondoa eta animazio bikoteak eginda; azkenik, denbora ezarriko diegu ertzeko bi geruzei errepikapen jarraia ez egiteko, eta, gif moduan (animazio gisa) esportatuko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina