3
aste eskas falta dira ebaluazioa amaitzeko. Makina
lan egin ditugu eta hemen beste bi. Ez dira emaitzak oso txukunak
atera. Sormenaren gorabeherak edo ariketa hauek eskaintzen zuten
aukera ez dira nonbait aprobetxatu. Aurrera egin besterik ez daukagu.
Mondrianen lana ongi egin eta azken bi lan Plastika gelan. Bestetik
ikas bidaiarako egutegirako irudiak sortu behar ditugu.
bannerra 1
2011/10/27
2011/10/20
4DBH PLASTIKA COLLAGE 3 KOLORETAN. LANPARA
Ez da berdina pintzelak tinta
txinatarrarekin egiten duen grafismoa eta guraizeek paperak moztuta
egiten duenarekin alderatuta. Bakoitzak dauka berea. Lanpara gaitzat
hartuta ikasleen lanak ikusgai betiko gunean. Hitzak geldi eta hitz
egin dezatela irudiek! On egin!
2011/10/10
4 DBH PLASTIKA AURRE EBALUAZIOA

Iristear da urriak 19a, aurre ebaluazioa egiteko eguna. Ebaluazioa, ikasturteko lehena, azaroaren 22an izango da. Orain arteko ariketa guztiek bere nota jarrita daukate. Bloga sortu eta bertan jarri behar dira lanak-irudiak eta euskara txukunean zerbait erantsi. Blogean egin behar den lana urriak 31erako. Klasean bukatu ezin izan diren lanak ere 31erako.
2011/10/05
4 DBH PLASTIKA IRUDIA ERALDATZEN
Zuri beltzeko 3 irudi izango dituzue. Moztu, kendu, itsatsi, margotu, zer irudi berri aterako da?
2011/10/04
4 DBH PLASTIKA KLAUSTRO ERROMANIKOA
Ariketa
honetan aurretik landutakoa sakondu nahi izan dugu:
- Erromanikoa ezagutu. Aukera izan dute etxean gaiarekiko argazkiak begiratzeko.
- Perspektiba landu.
- Argia eta bere norabideak, argi guneak eta itzalaren jokoa.
- Harriaren ehundura arkatzarekin lortuta.5. Sortutako adierazpena.
ABSTRAKZIOA
Lan guztiak betiko lekuan ikusgai dituzu. Rothko eta Pollocken modura abstrakzioa landu dugu. Bortitza, kontrolik gabea, pinturak izakera propioa hartzen duenekoa. Bilatzen, jakin gabe aurkituko dugun. Abentura. Helburua abstrakzioarekiko sentsibilitatea irekitzea...
4 DBH PLASTIKA: NEOPLASTIZISMOA. MONDRIAN
Pietr Mondrian
Hurrengo lan hau etxean egingo du bakoitzak. Lana prest dagoenean blogean pubikatu eta irakasleak nota jarriko dio eta ikasleari esan. Lanaren nota ebaluazioko notaren % ko 20 izanik. Epea urriak 31 izango da. Data honetatik aurrera ez da lanik zuzenduko.Internet ez daukanak irakaslearekin adostuko du nola eta noiz eman lana.
- Euskara txukuna eta ortografia hutsik gabe. Erabili Xuxen zuzentzailea ( 1puntu ).
- Semantikoki laburra izan daiteke, baina haria galdu gabe. Ideia garrantzitsuak nabarmenduz. Norberaren hausnarketa. ( 3 puntu ).
- Bideoa txertatu ( 1puntu ).
- 7/10 argazkiren bitartez bere garapen artistikoa azaldu ( 3 puntu ).
- Garaiko Europaren deskribapena, ekonomia, ohiturak, teknologia, politika ( 2 puntu ).
2011/09/12
4 DBH PLASTIKA ARGILUNA KATILUA
Hasi
da ikasturtea. 4DBH-n 2 talde ditugu Plastika arloan. Hasteko
argiluna landuko dugu arkatzaz baliatuz. Jarraian, lehenengo nota
osatzeko, irudimena erabiliz eta argiluna aplikatuz zuhaitza,
arkatzez eta paperean. Bien batez besteko nota 1. ebaluazioko notaren
% 10 izango da. Lan guztiak ikusgai Picasaweb Plastikako irudiak ikusteko gunean.
2011/08/01
TAREA 3A
Eskolan porrota beti izan da, bai lehengo metodoekin eta orain ere. Ariketa honetan hori lantzen da, modu sintetizatu batean, Pere Marquèsen hitzaldiaren arabera. Zailtasun batzuk izan ditut Power Point ezagutu baina ez nuelako erabili nahi, eta Impress erabiltzean gauza batzuk ez nituelako ezagutzen. Google Docs nahi nuen erabili baina soinuaren ikertzeko denborarik ez dut izan.
2011/06/27
LINUX UBUNTU 10.10 SISTEMA OPERATIBOA

Munduan zehar badabil jendea, informatikaz asko dakiena, elkabanatzeko ideia osasungarriarekin. Ikerketa jarraia, asmatu ekarpen onak eta dohan mundu zabalari eskeintzen diona. Gainera, oso erraza eta erabilgarria da windows edo Mach baina hobeagoa den sistema operatiboa. Ez du birus arriskurik, software librea da. Animatzen al zara probatzera?
2011/06/13
LAUAIZETAKO JAI EGUNA 2011
Hori festa eguna igaro genuena larunbatean! Goizeko 9:30tan azaldu ziren Aitor eta bere osaba graffitia egiteko behar zituen aldamioak kamioiarekin patiora sartuz. Bi minutura bigarren graffiti taldea: Iban, Beñat eta Josu...taberna ondoko horma margotzera. Jarraian, Julen kiroldegi atzeko horma erraldoian ere bere graffitia egiten hasia. Bitartean, Ikasketa bidaiako Guraso Batzorde Nekaezina lanean jarri zen aurreko egunetako lanari azken ukituak ematen. Taberna prestatzen ari ziren bitartean Ibai eta Lukaren gurasoak egun guztirako izugarrizko soinu ekipoa prestatu zuten. Hilerriko bazterrak ere dantzan jarri zituzten.






Graffitiak aurrera zihoazen bitartean, Zinema Euskaraz antolatu genuen Lucio filma programatuz. Ez ziren ikusle asko, baina...

Hirugarren mailako ikasleak beste mailetako ikasleekin batera jolas eremua betetzen joan ziren. Goizeko hamaiketan hasi ziren jokoak. 2478 globo urez beteta elkarri bota eta bustiaz pasa zuten ondoen. Musika etengabean, futbito txapelketako finalaurrekoak eta finala jokatu ziren, 1. mailako ikasleak garaile suertatu zirelarik. Arratsaldeko bostetan, bakoitzak bere etxean bazkaldu ondoren, ekin zitzaion festaren jarraipenari...
Graffitiak aurrera zihoazen bitartean, Zinema Euskaraz antolatu genuen Lucio filma programatuz. Ez ziren ikusle asko, baina...

Baita ere aipatu behar da, ERAKUSKETA BIRTUALA prest geneukala, gure webgunean eta Blogetan zintzilikatuta dauden ikasleen Plastikako lanak. Ikusleak agian nahiago du etxetik patxada osoz ikusi...
Non gindoazen? Ah, bai...arratsaldez musikaz blai dantzaldien zain geunden bitartean eta Gurasoek jarritako tabernan Sanferminetan baino giro hobea zegoelarik hirugarren mailako ikasleak briletean aritu ziren, neskak mutilen aurka, galtzen zuenak areobitoia egitera "behartuta". Neskak, aeobitoi polita oso dantzatu zuten elkarrekin eta mutilak, badaezpada, ez dakigu non ezkutatu ziren.

Afarirako ia 100 pertsona zeuden izena emanda. Ikasle ohiak ere pasa ziren jai giroan parte hartzera. Guraso batzuk ere, nahiz eta afarira joan ez, etorri ziren tabernan zerbait hartu eta eguna konpartitzera. Horrela, jende gehien zegoen aldera DANTZA ikuskizuna hasi zen. Bost dantza talde espero baziren ere, azkenean, nerbioak nerbio, bi dantzaldi egin ziren. Biak oso onak, txalo zaparradaz eskertu genien ikasle dantzariei egindako lana eta ikuskizuna, horrelako gauzak egiteko asko entseatu eta gogo eta kemen handia behar baita. Mila esker Hodei, Maialen, Ane, Andrea, Olatz eta Sarari.
.Ondoren, musika entzunez eta giro jatorrean, ikasleei bokatak banatu zitzaizkien, arratsaldeko 8,30ak aldera. Gaueko 9,30etan helduentzako afaria hasi zen, ikastetxeko jangelan: entsalada errusiarra, txibiak bere tintan, masailak eta arrozesnea. Kafea ere. Patioan, ikasleek eskatutako musika izan genuen eta 11,30ak aldera ZEZENSUZKOA...
Ondoren, zozketa izan zen. Batetik, bokata erosi zutenen artean MP4 bat, 3 motxila, beste opariren artean. Bestetik, helduen artean euro batean saldutako txartelekin zozketatzen zen URDAIAZPIKOA. Musikarekin apur bat dantzatu eta amaitu genuen...
Ondoren, zozketa izan zen. Batetik, bokata erosi zutenen artean MP4 bat, 3 motxila, beste opariren artean. Bestetik, helduen artean euro batean saldutako txartelekin zozketatzen zen URDAIAZPIKOA. Musikarekin apur bat dantzatu eta amaitu genuen...

Amaitzeko, aipatu behar da jai egun hau ospatzeko guraso eta ikasle talde handi baten lana, bestela, ezinezkoa bait da hau guztia antolatzea. Mila esker denori eta ikusi arte!
2011/06/06
4 DBH PLASTIKA TXANTILOIAK ERABILIZ
2011/05/26
IPRENTSA ALDIZKARI DIGITALA KALEAN
Jada kalean 0 zenbakia. Lauaizetako aldizkari digitala labetik atera berria. Lauaizeta BHIko webgune berrian! Sartu eta goza
http://www.lauaizeta.net
2011/05/11
4 DBH PLASTIKA IKASTURTE BUKAERA
Prentsa digitala dela eta, ez dakizu zer den?
Lauaizeta ikastetxean ekoizturiko aldizkari digitala da. Maiatzak 25ean zero zenbakia aterako dugu. Irekia, zabala eta interesgarria. Denon artean eta guztiontzako egina. Lauaizetan egin eta mundura irekia. Beno, prentsa digitalean tira komikoa beharrezkoa da. Nork egin? 4DBHko Plastikakoak. Pentsatu eta marraztu....Hala ere, ikasle bakoitzak, ikasturte amaiera bere erara egokitu ahal izango du, hemen dituzue aukerak:

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)












