bannerra 1

bannerra 1

2026/02/28

MARRAZKIAK 1DBH: KALEAN MARRAZTU AURREAN IKUSTEN ARI NAIZENA.

 

Udaberrian egin ohi dugu kalera atera eta ariketa ezberdinak egin. Eguraldia lagun lehenengo irteera egin dugu. Gaurkoan Intxaurrondo auzoko Sagastiederrera hurbildu gara, auzoko jendearen elkargune, terrazak eta dendak, leku ederra.

Hurrengotan inguruko parkera joango gara, zuhaitzak marraztera? Agian Polloeko hilerrira perspektiba eta geometria lantzera, Egia auzora etxeak eta kaleak marraztera; eta, azkenik,  Zurriolara + Alde Zaharrera ere...

Marrazkiak ikusteko klikatu hemen.

Aurten praktika egiten bi ikasle ohi ditugu: Leire Otegi (zutik argazkian, UNIR) eta Unai Bakero (martxoan hasiko da, EHU). 

2026/02/25

MARRAZKIAK 1DBH: COLLAGE TEKNIKA, INAUTERIAK.

Collage teknikak lortzen duen hizkuntza plastikoa berezia da, adierazpen handikoa. Kolore planoek sortzen dute irudia, adierazpen handiarekin eta ikusizko indar handiarekin.

Pasatako inauteriak girotzeko egin genituen pertsonaiak. LANAK ikusteko klikatu goiko irudian.



2026/02/22

BIDAIAK: HEGO KOREATIK MARRAZKIAK JASOTZEN.

 

Maddi 4dbhko ikaslea da eta Plastika hautazkoa egiten ari da. Familiarekin Hego Koreara joan da bidaiatzera, 10 bat egun. Familiakoa da ere eta Hego Korean dabil, noski, gure ikaslea den Denis, bere anaia, 1dbhko ikaslea da eta Plastika ere egiten ari da. Bidaian zehar marrazkiak egin eta bidaltzeko eskatu genion Maddiri eta hemen jasotzen joango gara Hego Koreatik bidalitako irudiak. Lehenengo marrazkia iritsi da:

1. Otsailak 21. Deoksugung tenploa, Seul (서울), Hego Korea.


2. Otsailak 23. Myondong-eko kalea (Seuleko zentroan), Seul (서울)Hego Korea.


3. Otsailak 25. 롯데월드타워 Lote dorrea, Seul (서울)Hego Korea.


        Eskuak ganam style abestiaren omenez.


4. Martxoak 3. Azken hiru marrazkiak, Seul (서울)Hego Korea.






2026/02/17

MIKROARIKETAK PLASTIKAN: AZKAR ETA DIBERTIGARRI.


 

5 ariketa egingo ditugu ebaluazioa amaitu arte. Martxoaren 11 arte. Korrika 2026 hasiko den egunean, martxoaren 12an MURALA egingo dugu Egia auzoan, bertako talde eragileekin elkarlanean.

1-Tira luze batean, 6 marrazki koloretako argizariak erabilita, Mondrianen zuhaitz figuratibotik hasi eta abstrakzioan amaitu arte.

                        

2-"Kartulina" delako batean, emandako zerrendatik aukeratutako arte abangoardiaren bertsio propioa.
Hemen duzue (gazteleraz dago) arte mugimenduen beste zerrenda bat.

                                

3-Gimp irudi editore librea erabilita, irudi baten GIF animazioa abstrakziora.
                                    
4-Objektua eta ideia, objektua eta orrian testua ondoan. Argazkia.
                      
5-Korrika 2026, murala Egia auzoan, martxoak 11-12.
                                               

2026/02/10

ARTEAREN HISTORIA ANIMATUA. GIF ANIMAZIOAK.


  • Aukeratu arte lan klasikoa.
  • Ireki #GIMP irudi editorean.
  • Pentsatu eta erabaki zer animatuko dugun. 

  • Arte lanean KLONATU eta animatuko dena desagerarazi.
  • ANIMATUKO DENAREN silueta sortu MASKARA-GERUZA erabilita.
  • SILUETA hori esportatu .PNG moduan.
  • .PNG SILUETA ireki (Ctrl+C - Ctrl+V) eta pegatu ARTE LANEAN.
  • SILUETAREN geruza bikoiztu eta MUGITU-BIRATU, behin eta berriz.
  • 30 bat aldiz.
  • ARTE LANA (KLONATUTAKOA) bikoiztu eta silueta bakoitzaren azpian jarri.
  • ITSATSI BEHERAKA silueta eta fondoa.
  • DENBORA LUZATU geruzaren izena aldatuta:
    • IDATZI: (2000ms) bi segundu geldirik egoteko.
  • HASIERAN eta amaieran behintzat geldiuneak sortu.
  • ESPORTATU eta izenaren atzean .GIF jarri.
  • LANA bukatu dugu.
  • LANAK ikusi hemen.