bannerra 1

bannerra 1

2012/03/05

3 DBH DISEINUA GIF ANIMATUAK ETA KARTELGINTZA



Uzta jasotzeko garaia heldu zaigu, ez nota jartzearena bakarrik. Lan guztiak dira errespetagarriak  baina lan txukunak benetan gustura dasta daitezke behin eta berriz. Hemen ditugu adibide 
batzuk...




2012/03/01

4DBH PLASTIKA MOZORROAK

En Tolosa inauteriak...!!! zioen Kortaturen abestiak. Hemen, Donostian ere ospatu ditugu. Kartel, laburmetrai , antzerki edo bideojokoaren azala diseinatuko dugu, eskulanez baliatuz eginiko mozorro irudiekin. Argazkiak betiko LANAK GUNEAN. Ondo pasa lanean!!

2012/02/16

Pere Marquès: Ponencia cursos de verano EHU. El buen uso de las TIC en el aula


Pere Marquès: Ponencia cursos de verano EHU. El buen uso de las TIC en el aula
Análisis:Las TIC en el aula, adecuàndonos a los tiempos, supone una ayuda en el aprendizaje, siempre que se garantice el control del aula respecto al alumnado, tanto de disciplina como de motivación. En un centro con su correspondiente infraestructura y mantenimiento, con apoyo de los gestores y responsables, las TIC nos traen un sin fin de posibilidades para el aprendizaje en el aula. Con inmensa información a un clic de distancia, que disponiendo de recursos didácticos los convertimos en contenidos y competencias adquiridas. Con mètodos que ayudan a compartir, impulsar la autonomìa, la transparencia en la evaluación, pueden ayudar a lograr los objetivos académicos de un modo más fácil, útil y eficaz, disminuyendo el fracaso escolar y ayudando a dar soluciones a la diversidad.

2012/02/13

PLASTIKA


AIETEKO BAKEAREN ETXEA


Giza eskubideak errespetatzea eta bakea lortzea gurean hain beharrezkoa zaigunean, Aieteko Bakearen Etxetik lehiaketak eta erakusketak antolatu dituzte gai hauen inguruan. Arte kontzeptuala haria izanik gai hauek landu ditugu. Talde lanean, aurrenik ideiak pilatu, ideiei jira eta bira sintesia aurkitu arte. Ondoren, irudiari lotu eta A3-ko formatura egokitu, argazkiari garrantzia emanez.

2012/02/12

4 DBH GIZA IRUDIA LANTZEN


Bigarren ebaluazioaren azken txanpan sartu garen honetan lanak aurkeztu eta bakoitzak bere blogean publikatzeko garaia heldu da. Aieteko Bake Etxetik luzatutako gonbitea dela eta programazioa zertxobait aldatu dugu, baina tira, dena egiten saiatuko gara. Giza eskubide eta bakearen inguruko lanak asteazkenerako amaituko ditugu. Aurpegiena, zintzilik daude Picasako betiko gunean. Mozorroa egiten hasiko gara eta etxean egin behar ziren argazkiak ere blogera igo...

2012/02/07

3 DBH 2 EGUN MAULEN


Argazki guziak biltzen ditugunean adostuko dugu nori dagokion Mauleko bidaiaren kronika idaztea. Bitartean argazkiak jasotzen joango gara...
Mauleko gazteluan ostegun arratsaldean

 Egoitza gauez eta flasha erabili gabe, igertzen da ezta?
 Joan etorriko eskailera maitea...
Mendi bueltaxka ostiral goizez...

2012/02/06

2 DBH IKUS ENTZUN TAILERRA: ANIMAZIOA

Bi lan egin behar ditugu. Batetik, paper eta kartulinaz marrazkiak egin, moztu eta konposizioak sortu ahala argazkiak atera animazioa burutuz. Bestetik, Gimp irudi editorea erabiliz geruza ezberdinekin ordenagailuan bertan marraztu eta animazioa sortu. Denbora izanez gero publizitatea landuz iragarkien ekitaldia egingo dugu. Klikatu irudian martxan jartzeko.

2012/01/28

AMODIOZKO GUTUNAK LAUAIZETAN




Euskara batzordeak proposatuta Lauaizetako I. Amodiozko Gutun Leihaketa antolatu da. Bi maila izango dira, ikasleen artekoa eta helduena ( gurasoak, irakasleak, eta irakasleak ez diren Lauaizetako langileak). Gutunak euskaraz. Noizko esango dugu, hasi pentsatzen...

2012/01/22

BIRZIKLAPENA, TALDE LANA, GIZA IRUDIA



Urte hasieran propagandazko egutegiak jasotzen ditugu aurrezki kutxetatik. Plastikako ikasgaian paperean neurri erraldoiko marrazkiak egiten ditugu, egutegiko giza irudiak zatika edo guztiz eraldatuz, esanahia eta hizkuntza plastikoa talde lanean eztabaidatu eta adostuz.

2012/01/15

4 DBH PLASTIKA NOTAK NOLA

Plastikako notak horrela izango dira: eguneroko lana ebaluatuko da ikasgelan eta ikasleak blogean jarriko dituen lanak ere. Egindako lanak eta prozedurak %70 eta jarrera %30. Ikasgelan azalpenak emango dira.

ARGAZKIGINTZA DIGITALA: ARGIAREN AZTERKETA


Ikasle bakoitzak bere blogean 3 argazki jarriko ditu, etxean ateratakoak eta euskara txukunean bakoitzarekiko zerbait idatzi, euskaraz eta irudiarekiko zer adierazpen maila duen, sinbologia, poetika, erretorika,...Argazkien lan hau bukatzeko epea OTSAILAK 12. Lan honek notaren %10 balio du, 10 puntutik 1 puntu.

  1. ILUNTASUNA
  2. ARGI INDARTSUA, ITZAL GOGORRA
  3. ARGI LEUNA, ITZALIK EZ ETA AZAL LEUNAK.

AIO! TXISTOR FESTA, HATOR DANBORRADA!



Txistorra jaten bukatu genuen urtea eta etorri gara indar berrituak. Hasi ere ez gara egin eta danbor hotsak datoz Donostialdeko auzoetatik. Azpeitikoak ere entzuten dira. 2012 honetan Euskara Batzordekoek Lauaizetako atarian egunero euskarazko testuak jartzea erabaki dute, euskarazko irakurketa ohitura bihurtuz, Argiako egutegiaren egunerokoak bi aldetatik neurri erraldoian.

2011/12/16

3 DBH OSOA ZURRIOLAN LAND ART + MARISCAL KURSAALEAN


Azterketak amaitu ondoren, zeharkako jarduna egitea proposatu genuen Plastika mintegitik. Talde lanean aritzeko, aurrez prestatu gabeko marrazki erraldoiak egitea Zurriolako hondartzan, eta aldi berean eta txandaka Kubo Kursaalean zegoen Mariscal artegile kataluniarraren erakusketa ikustea. 3 dbh osoa jeitsi ginen Lauaizetatik 10:30ak aldera eta 13:00tan amaitu Zurriolan. 






LAUAIZETAKO IPRENTSAREN 1. ZENBAKIA




Aurreko ikasturtearen udaberrian zero alea atera genuen eta oraingoan 1 zenbakia. Editoriala uzten dizuet...sartu webgunean eta gozatu!


 http://www.euskalnet.net/lauaizeta/iPrentsa1/1zenbakia.htm

Editoriala
Gure aurkezpen 0 zenbakian genioen bezala, eskolaprentsa proiektu 
honetan ikasturtean hiru ale argitaratzeko
asmoa genuen. Asmoa gauzatzen hasi da eta hemen da beraz,
iPrentsa Lauaizetako Aldizkari Digitalaren lehen zenbakia.
Bidea ibiltzen egiten omen da, eta hori da gure nahia, polikipoliki ibiltzea bidea sendo egin ahal izateko.
Asko dugu hobetzeko, antolaketa aldetik, ekoizpen
aldetik..., eta horretan gaude, hori baita gure erronka,
kalitatezko eskola-prentsan aurrerapausoak ematea alegia.
Horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa da, denok
baitugu lekutxo bat proiektu honetan: ikasleok, gurasook eta
irakasleok, denok baikara idazle, kazetari, margolari, bertsolari,
ekoizle... edo/eta irakurle.
Garai hauetan aldaketak datoz Lauaizeta Ikastolara,
ikasturte honetan Eskola 2.0 egitasmoa Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako lehen mailan ezarri da. Horrek lan egiteko eta
ekoizteko moduan aldaketak eragingo ditu eta seguraski
iPrentsa izango da aldaketa guzti horien onuradunetako bat. 
2011.urtea bukatzen ari da, eta ez dugu erakusleiho honek
eskaintzen digun aukera hau galdu nahi iristear dagoen urte
berria atzean utziko duguna baino hobea izan dadila zuei
guztiei, Lauaizeta Ikastola BHI-ko komunitate osoari, opatzeko.
Hala bedi!