bannerra 1

bannerra 1

2024/10/16

LABAR-ARTE 1DBH PLASTIKA: KOBAZULOETAKO MARRAZKIAK ANIMATZEN.

Historiaurreko kobazuloetako pinturak, labar-arte ere deiturikoa, ezagutzeko modua animazioak egitea izango da. Horretarako, irudia hautatu eta deskargatuko dugu.

Pentsatuko dugu zer animatuko dugun.

Animatuko duguna paretetik kenduko dugu KLONAZIOA erreminta erabilita. Bitartez, FIGURA kentzean sortutako hutsunean pareta berriz marraztuko dugu.

Animatuko dugun FIGURA moztu eta silueta bihurtuko dugu. Ondoren, esportatuko dugu .PNG fitxategia bezala, gardentasuna mantentzeko.

Kobazuloko pareta berrian animatuko den guk sortutako silueta txertatuko dugu. Geruzak bikoiztu eta aldaketak egiten joango gara animazioa sortu arte. Pareta bikoiztuko dugu silueta bakoitzari txertatzeko.

Ia amaitu dugu prozedura.

Azken geruzan izena aldatuko dugu segunduak gehitzeko. Horretarako, izena aldatu eta parentesi barruan segunduak idatzi horrela adibidez: (3000ms). Adibide honetan 3 segundu egongo da geldirik azken geruza. Lehenengo geruzan berdina egin dezakegu. Animazioa hasi baino lehen denbora pixkat gelditu eta bukaeran ere, animazioa ikusteko errazten du.




2024/10/11

#MATRIX: TINTA DIGITALA GIMPEKIN. PEN GENERIC PINTZELA.


 Tinta txinatarrarekin aritu ondoren animazio bat egingo dugu: mugimendua adierazten duen animazioa eta mugimenduzko trazadurak erabilita. Lehenik eta behin #youtubetik mugimendua adierazten duen bideoa hautatuko dugu: edozein trailer, pelikula zati, telesail edo bideo-joko izan daiteke.

Hautatutako bideoaren 30 pantaila kaptura egingo ditugu. Erabilitako irudiak adibiderako #The Matrix (1999) Wachowski ahizpak.

Gimp irudi editorean ireki geruzen gisa bitartez artxibo berean 30 geruza izango ditut (baliteke ordena eskuz aldatu behar izatea, erraza).

Jarraian geruza bakoitzean zerbait egingo dut: zuri-beltzera bihurtu, iragazkiak sartu, pintzelaz marraztu...

Pintzela erabiltzerakoan #PEN GENERIC erabiliko dut, marra ezegonkorra egiten du, tinta txinatarraren antzera.




2024/10/10

PLASTIKA 4DBH: PERTSONAIAK MARRAZTEN. TENPERAK.

 21 ikasle pintzelak, tenperak, ura, ordenagailuak ereduak ikusteko, paperak, kartoiak, zapiak, ontziak...

ordu beteko saioa, etorri, prestatu, jardun, jaso eta joan...

musika giroa hobetzeko eta jarrera jatorra, bestela ezinezkoa...



Errotuekin marraztu genituen euskal kulturako pertsonaiak, collage teknika erabilita munduko pertsonai famatuak eta koloretako tenperak erabili ditugu XIV. eta XVII. mendeetako pinturen antzekoak egiteko.

Artea zer da? Zertarako?

Arte garaikidea ulertzeko artearen historia ezagutu behar da.

Arte garaikidea ezagutu, ulertu eta egiteko, historian zehar eginiko artearen antzekoa egingo dugu, batez ere, baztertzeko. Baloratu bai baina bere benetako neurrian kokatuko ditugu eta bere mugak azpimarratuko ditugu.

2024/10/08

IKAS-EGOERA 2DBH PLASTIKA: ZINEMALDIA.

 Donostiako Zinemaldia izango da beti guretzat, ez ingelesko izen berri hau. Gauza asko aldatuko genituzke zinemalditik, euskararen erabilera askoz gehiago besteak beste. Baina orain kartela nola egin azalduko dugu. Hainbat marrazki egingo ditugu pertsonaiak marrazten zuri beltzean eta koloretan teknika ezberdinak erabilita. Galdetegiak beteko ditugu gure gustuak eta aukerak definitzeko. Behin aukeratuta azken faseari ekingo diogu: kartel digitala egitea.

1. urratsa hiru pertsonaiak marraztu eta digitalizatzea...


2024/10/02

IKTak PLASTIKAN: GORDE HONELA ALA ESPORTATU HONELA.


 Lanak digitalki ordenagailuan  egiterakoan fitxategiak GORDETZEA oso garrantzitsua da. Hori egiten badugu proiektuaren atal guztiak, egindako lan guztia, une oro eralda dezakegu, ñabardurak berrikusi, hainbat parametro aldatu, proiektua hautsi gabe. Behin erabaki dugunean publikatu edo norbaiti bidali behar diogula, orduan ESPORTATUKO dugu eta fitxategi unibertsaletan, hau da, edonon, berariazko programarik gabe irakurri edo irekiko direnak: dokumentuak .pdf, irudiak .png eta bideoak .mp4.