bannerra 1
2024/05/20
MARRAZKIA BOLIA ERABILITA. ERAIKINAK.
Donostiako, Gipuzkoako zein Euskal Herriko eraikin bat aukeratuko dugu boliarekin marrazteko. Interneten nabigatu eta eraikina aukeratu. Ordenagailuko pantailan irudia izanik boliarekin zirriborro erara marrazten hasiko naiz. Ez da beharrezkoa zuzenketarik egitea. Gehitu marrak itzalak eta testurak lortzeko. Urrunetik marrazkia politago ikusiko da.
2024/05/19
ANIMAZIOA GIMP ERABILITA: GIF GAINEAN MARRAZTUTA. 1DBH.
23-24 ikasturtea amaitzen ari da eta azken lanak falta zaizkigu. Batetik, 1DBH Plastikan, IRUDI bat HAUTATU INTERNETEN eta #Gimp erabilita eraldatu eta #gif animatuan bihurtu. ERALDAKETA tresna erabilita lau bat eraldaketa egin eta 20ko animazioa berak, Gimpek, egiten du. 20koa izatea gure erabakia da.
Euskaraz idatzita dagoen komiki bokata jarriko diogu 20. framean, GIMPen edo INKSCAPEn eginda. 20. hau 3 segunduz luzatuko dugu: geruzaren izena editatu eta honako hau idatzita (3000ms).
Euskaraz idatzita dagoen komiki bokata jarriko diogu 20. framean, GIMPen edo INKSCAPEn eginda. 20. hau 3 segunduz luzatuko dugu: geruzaren izena editatu eta honako hau idatzita (3000ms).
Ondoren, aurreko beste 19 frame/geruzak kopiatu banan banan eta alderantzizko errenkadan kokatuko ditugu. Honela, animazioa bukatuko dugu.
Lana borobiltzeko frame bakoitza pintzelarekin pinta dezakegu edo distira/kontrastea alda diezaiokegu. Hori egiteko, gaineko geruzak ezkutatu behar dira "begian" klikatuta.
IRAGAZKIAK atalean ANIMAZIOA/ERREPRODUZITU agindua emandakoan animazioa nola doan ikus dezakegu.
Behin lana amaituta eta animazioa bukatzeko GIF formatoan esportatuko dugu. Esportatu honela/ izenean .gif jarri/ klikatu "animazio gisa".
Goiko animazioa eredua da, eta marrazkia orijinala da.
2024/05/10
GEOMETRIA ETA ILE ORRAZKERAK. 1DBH PLASTIKA.
Koloreak bolumena irudikatzen laguntzen digu. Argiak kolorearen tonalitateak aldatuko ditu, hau da, kolorearen tonalitate horiak adibidez, hori argiagoak edo ilunagoak, hori garbiagoak edo nahastuagoak izango ditu, Kolorearen tonalitatea (zein kolore den), bizitasuna (kolore nagusiari zenbat hurbiltzen zaion, purutasuna) eta kolorearen argitasuna (gris kantitatea) erabaki dugu eta marrazkian ilearen bolumena irudikatzen saiatu gara, bitartez marrazten ondo pasatzen saiatu gara eta pertsonaiaren izaera adierazten ere saiatu gara. Marrazki guztiak ikusteko klikatu goiko irudian.
beste atalak
BOLUMENA,
ile orrazkera,
kolorea,
marrazkia,
pertsonaiak,
plastika
2024/05/09
MARRAZKIAK 3D ANIMAZIOAN: DADOA.
MARRAZKIAK egingo ditugu eskuz 3D animazioan txertatzeko dado batean. 6 aurpegi 6 marrazki. Gai baten inguruan egituratuko da. Adibidez, jatetxe bateko janaria aukeratzeko dadoa botako dut eta suertatzen dena aukeratuko dut; edo Plastikako programazioa egiterakoan dadoa erabiliko dugu: 3D animazioak egin(1), bideogintza(2), koloretako tenperak(3), arkitektura(4), collage(5), komikia(6)....Dadoaren animazioa egiteko #Blender erabiliko dugu eta marrazkiak editatzeko #Gimp etA #Inkscape, denak software libreak.
2024/05/03
IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA: BIDEOJOKOAK SORTZEN.
3D sortzeko Blender.
Irudigintzarako Gimp, Krita eta Inkscape...
Bideo ediziorako: Openshot, Shotcut, Blender, Kdenlive..
Sistema eragilea: Linux..
Etab luzea.
Blenderrekin hainbeste eremu landu daitezke ezin dela hemen dena azaldu. Bere webgunean sartu eta saltseatu ikusteko zer egin daitekeen.
Baina orain BIDEOJOKOAK egiteko aukera irekitzen ari da berriro ere. Irudimena lantzeko, egituratzeko eta Plastika arloan ikusi eta ikasitakoa inplementatzeko eremu ikaragarria izan daiteke. Modu xumean landuta, gauza gutxirekin asko lortzeko; eta ahal den neurrian talde lanean aritzeko ere. DBHn gaude.Blender oinarri UPBGE sortu dute komunitateko kide batzuek. Goiko irudian klikatu eta webgunera jo dezakezue. Blender bat da bideojokoetarako prestatuta. BGE aspaldiko Blender Game Engine izan zen baina Blender programa osotasunean optimizatzen joan ahala GAME ENGINE atala zaharkituta geratu zen. Azken #Blender 4.2 bertsioa oso indartsua da eta prozedura berriak egin ditzake gaur egun, modu aurrerakoi eta industriara hurbiltzen, iritsi ez bada jada. Bideojokuen atalak aurrera pausu hauek ere ahalbideratuko ditu: #Cycles, #EEVEE Next, #Geometry Nodes, #Grease Pencil, etab.
Beraz, IKUS-ENTZUN tailerrean bideojokoak sortzen hasiko gara, klikatu beheko irudian. Ea ekainerako zer lortu dugun...
beste atalak
#BIDEOJOKOAK,
#blender 4.0,
#plastika 2.0,
#upbge
2024/05/01
LAND ART EZAGUTU, EGIN ETA ONDO PASA!
Ikus-entzunezko tailerrean lan gogorra egin dute ikasleek aurreko proiektuan eta, erritmoa erlaxatzeko, Zurriolako hondartzara jaitsi gara #Land art zer den ezagutu, eta bitartez, ondo pasatzera. Ariketa talde lanean marrazki erraldoia egitea izan da eta mugikorrarekin hondarra grabatzea basamortua dronetik ikusiko balitz bezala.
Behin hondartzan eta eguraldi honekin, ondo pasatzera!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)