bannerra 1

bannerra 1

2009/03/26

3DBH PLASTIKA


Hasi dira ikasleak puskak, egiturak eta azpiegiturak antolatzen. Batzuek kurbaren diseinua aukeratu dute, besteak puska handi eta txikiak elkartzen ari dira. Aurreko lanean, hilerriarena, ikasle bakoitzak egindako ikerketa, dokumentazio eta ideiaren eta adierazpenaren lanketak garrantzia zuen, noski, baina marrazterakoan maila ezberdinak lortu ziren. Ikasle batzuei konfidantza eta formazio pixkat falta zitzaielako. Oraingo honetan teknika eta metodologia honek ikasle guztiak maila berdinean jarriko ditu abiapuntuan. Bakoitzaren gogoak, indarrak, ideiak, pertzeptzio eta garapenak jarriko du norbera bere tokian. Laster emaitzak hemen.

2009/03/11

3DBH TINTA TXINARRA: HILERRIA


Lauaizeta BHI gure ikastetxea Donostiako hilerriaren ondoan dago, hormari ukitzen. Donostiako hilerri bakarra da. Handia, Euskal Herriko zati honen Historiako pasaguneak kontatu eta ezkutatzen dizkigunak. Polloe. Gizartearen maila sozialak, kultura aniztasuna, erlijioa, sinbolismoa, diseinua, fusilatuak, errepublikanoak, ateoak,...hainbat istorio...Europar Batasuneko lan talde batek proposatu du Patrimonio gisa...

Hori dela eta, ikasleei proposatu zaie hilerria marrazkirako gai. Argazkiak atera ditugu Polloen bertan. Plastikan proiektorea erabiliz denon artean ikusi eta aztertu ditugu hilerriaren ezaugarri nagusiak: formak, argia, testura, konposizioa, adierazpena,...Trikuharriak, Egiptoko piramideak, kristau hilerriak,...Marrazki guztiak ikusteko klikatu hemen.




2008/09/24

MURALA AURRERA DOA...

Ikastetxeko ikasle artistak, plastikakoak noski, talde lanean horma irudia garatzen doaz. Langile finak eta pixkat matrakak, aurpegia pintatuz gain artelan interesgarria burutzera doaz. Galdutako ikasgaiak errekuperatuko dituzte experientzia aberasgarri honen truke. ON EGIN!

2008/09/13

4DBH PLASTIKA

Kurrikulu berrian hiru ardatz nabarmentzen dira: arte munduaren kodeak, arauak eta esanahiak ulertzea, hauek sortzeko prozedurak eta teknikak ezagutu eta erabiltzea, eta komunikatzeko eta adierazteko esparru gisa bideratzea.
Horretarako Neoplastizismoaren artegile nagusiaren lan analisia ezagutuko dugu: Mondrian. Gehiago jakiteko erabili Wikipedia entziklopedia birtuala, YOUTUBE, beste batzuren artean..




2008/09/10

PLASTIKA 0809


Ikasturte berri on!
Hau Lauaizeta DBHko Intxaurrondoko Ikastetxe Publikoko Plastikako Bloga da. Bertan, ikasle eta Plastikako irakaslearen ariketa, azalpen eta informazioa jaso, eman eta trukatzeko gunea sortuko dugu. Gehiago ikasteko, teknologia berrien aurrerapenez baliatzeko, ariketak ikusi eta borondate onez konparatzeko balioko duen esparrua...Ongi etorri bisitarioi!!