
bannerra 1

2010/11/30
ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA
Hasi da futbito txapelketa, 1 dbh-koak 2dbh-koen aurka. Musika eta irratsaioa bozgoragailuetatik eta gimnasioan aerobitoiaren entsegua. Tortilak etorri zain, berotzen doa Euskararen egunaren giroa...
Duela 2 ikasturteko aerobit0ia...
Aurtengoa prestatzen...
Futbito txapelketa martxan da dagoeneko...
2010/11/28
AEROBITOIA ABENDUAK 3AN
EUSKARAREN ASTEA LABURMETRAIA

Ikasle talde bakoitza 4DBH-ko ikasle arduradnekin aterako da geletatik eta bere kokapenean prestatu. Laburmetraia megafonoz zuzenduko da.
EUSKARAREN ASTEA FUTBITOKO ANTOLAKETA
2010/11/26
2010/11/17
4DBH EGUTEGIA ETA IKASBIDAIA


Egutegia egiten ari gara. Ikasle talde bakoitzak hilabete bat hartu du eta lanketan ari dira. Bestalde, presupuestoak eskatu ondoren bi aukera ditugu finalerako. 400 ale ateratzeko asmoa, kuatrikomia, 250 gr-ko papera, disdira eta 24x50 zm-ko formatoan, goitik euskarri bihurgunetsu batekin. Zenbatean saldu? Zenbat irabazi ale bakoitzeko? Ikasle bakoitzak, bat etxerako gordeta, 4 saldu beharko lituzke. Demagun 65 ikasle direla. 65x4x1.5=390 euro irabaziak. Inprimategiari ordaintzeko 1.800 euro aurreratu beharko lirateke. Orain dator erabakia. Aurrera?
2010/11/14
4 DBH KOLORE BAKARREAN

4 DBH PLASTIKA EBALUAKETA AMAITZERA DOA
Irailetik gaur arte egindako lanak ikasle bakoitzak bere Blogean txertatu behar ditu, eta zer, nola eta zergatik egin dituen ulertu. Azken lana falta zaigu, kolore bakarrean marrazkia egitea. Tipula eta barazuriarekin egindako lanak Picasako betiko lekuan dituzue, ikasleak irudiak hartzeko eta edonork ikusi eta gozatzeko...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)