4DBH
plastikan, #Arte Garaikidea ulertzen saiatzen ari garen heinean,
Donostiako 63. #Zinemaldia hurbilago sentituz taldekako lana egiten
ari gara, #marrazki erraldoia, #Donostia sariak aukeratu ondoren zuri
beltzean marraztuz, #tinta txinatarra eta tenperak
erabiliz.
Modu
naturalean pintatzen hasiko gara eta taldeak adostuko du nola amaitu:
modu espresionistan, estilizatuan, kubistan,...Proiektoreaz baliatu
gara argazkia paperean kalkatzeko. Lanak nola doazen ikusteko klikatu ondorengo irudian
erabiliz.
Pertsonaia
analizatu eta lantzeko Donostiako Zinemaldiaren webgunea eta
interneteko Google irudiak erabili ditugu eta irudiak ordenagailutik
boligrafoz erdi kopiatu ditugu. Boligrafoz, marra intentsitate maila
ezberdinak erabiliz eta, batez ere, borragoma ahaztu eta zirriborro
prozedura erabiltzen ikasteko, ausardiaz eta etengabeko marra
jardunaz. Banakako lana izan da, taldekideen pertsonai bera marraztuz
eta A4 formatoan, orri laranja argian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina