Irudiak bata
bestearen ondoan errepikatuz, eta elkarrekiko aldatzen badira
MUGIMENDUZKO IRUDIAK, ZINEMA EDO BIDEO mundua sortuko dugu. Eskuz
hasi gara, IKUS-ENTZUNEZKO TAILERREAN.
Lan guztiak publikatuz joango bagara ere, hemen 2dbh IET-ko ikasle baten lana, lagin gisa...
Teknika eta formatoak aldatzen
joango gara. Gehiago ikasteko jo ezazue WIKIPEDIARA
1895 ZINEMAN(wikipedia)
- Otsaila - martxoa: Robert W. Paulek eta Birt Acresek 35 mm-ko lehen kamera sortu eta erabili zuten, Kineopticon izenekoa.
- Otsaila: Frantzian Auguste eta Louis Lumière anaiek Zinematografoa (Cinématographe) diseinatu eta sortu zuten; makina honek filmak egiteko balio izateaz gain, proiekzioak egiteko ere pentsatua zegoen.
- Martxoaren 22a: Lumièretarrek lehenengo filmen proiekzioa egin zuten.
- Iraila: C. Francis Jenkinsek eta Thomas Armatek euren gailua aurkeztu zuten Atlantan: Phantoscope zinema-proiektagailua.
- Azaroa: Alemanian Emil eta Max Skladanowsky asmatzaileek euren proiektagailua sortu zuten.
- Abenduaren 28a: Lumière anaiek ordaindu beharreko lehen emanaldia eskaini zuten Pariseko areto batean (Grand Café, 14, Boulevard des Capucines). Hainbat historialarik data honetan ikusten dute zinema komertzialaren eta aisialdikoaren abiatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina