bannerra 1

bannerra 1

2015/09/04

PROIEKTUKA LANEAN: PLASTIKA 4 DONOSTIAKO ZINEMALDIAN



Proiektua xede lan egingo dugu. Donostiako Zinemaldiak garrantzi eta oihartzun handia duenez hautatu dugu proiektuaren ardatz gisa. 



Donostia Sariak ikertuko ditugu zinema genero eta zinema gaiak ikasteko hari gisa. DBH-ko ikasleak ezin dute adinak ematen duen zinemaren ikuspegi ezberdinak ikusi eta ikasteko, baina ardatz batzuk ikastea garrantitsua izan liteke. Gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak proiektuan barneratu ahala. Giza-Artea gaitasuna landuko du Zinemari buruzko ikasketan eta proiektuaren inguruan aztertu eta bereganatuko dituen hizkuntza plastiko eta ikusizkoen hezkuntzari dagozkion atalak: formatua, teknikak, kolorearen trataera, testura, konposizioa, adierazpena, etab. IKT gaitasuna eskuratuko du diseinu eta konposizio softwarea erabiliko duelako, web eremuan murgildu eta euskarri digitalean arituko delarik. Hizkuntza-komunikazioa gaitasuna landuko du ere, irakurri eta entzundako informazioa jaso eta landu ondoren idatzizko lanak ekoiztuko dituelako, neurri txikian, baina ondorioztatutako hausnarketa eta analisiekin (wikipedia eta antzekoetatik jaso eta norberaren blogean publikatuz). Autonomia gaitasuna landuko da ikasle bakoitzak bere lana ikertzeko orduan eta hartutako arduren kudeaketan. Ikasleak lan desberdinak egingo ditu, hala nola, mapa digital interaktiboak, Donostia eta pelikula, korronte, aktore, garai eta zinemagile ezberdinak munduan kokatzeko, azaltzeko eta elkar lotzeko. Mapa kontzeptualak, marrazkiak, kartelak eta multimedia ariketak.

Hau egiten dugun bitartean, paraleloki, Arte Garaikidea zer ote den argitzen saiatuko gara Plastika gelan, modu zorrotz eta dibertigarrian eta emaitzak ikasleak blogean publikatuko ditu, GIF animatuetan. 



Egingo ditugun ariketak:

  • Marrazki Teknikoa: angeluak eta paralelotasuna
  • Kolorearen tenperatura, argitasuna eta ñabardurak. Youtube, Gimp eta Inkscape programak erabiliz
  • Artearen Historia: Neoplastizismoa, Picasso eta Rubens
  • Paisaiaren marrazkia koloretan eta buruz eginda
  • Paisaiaren lanketa ordenagailuz lagunduta
  • 3D Diseinua Blender programa erabiliz
  • Marrazki argia eta bolumena landuz tintaz
  • Informazio bilketa eta sintetisazioa Zinema gai hartuta, berariazko web guneak eta wikipedia erabiliz, azkenik Blogean publikatuz
  • Giza erretratoa, Zinemako Donostia sariak eta besteak
  • Bistak eta isometrikoa. Oteizaren eskultura analizatu, eskuaira eta kartaboiez, zein Blender programa erabiliz
  • Mapa interaktiboa talde lana bultzatuz, aurretik sortutako lanak txertatuz


Erabiliko dugun softwarea, librea eta zoragarria: 


HELBIDE ETA ESTEKA BATZUK:
  • http://www.blender.org/
  • https://www.google.com/culturalinstitute/project/art-project
  • https://inkscape.org/en/
  • http://www.gimp.org/
  • http://librecad.org/
  • https://www.libreoffice.org/
  • http://www.ubuntu.com/
  • http://www.openshot.org/
  • http://audacityteam.org/
  • etab...






iruzkinik ez: