NOLA
EGIN ANIMAZIO TXIKI BAT ZINEMATOGRAFOAREN ANTZERA
2DBH-ko
Plastikako #IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA martxan doa eta bigarren lanak
hasi dira azaltzen. Lehenengoa liburuaren ertzean eginiko arkatzezko animazioa izan zen, bideo formatuan. Bigarrena,
#ZINEMATOGRAFOAREN moduko animazioa. Zinematografoarekin konturatu
ziren garaikoak, zaldiaren hanken mugimenduaz. Jarraian publikatzen
ari garen hau Joane B.-ren lana da: #Gepardoa.
- youtubeko bideoa aukeratu, animazioa egiteko oinarri gisa
- pause egin eta pantaila-irudiak sortu, dozena erdi gutxi gora behera
- Gimp editorearekin irudiaren silueta lortu
- beharrezkoa balitz, distira eta kontrastea, zein kolore balantzea egokitu
- esportatu antzeko irudiak .png bezala, gardentasuna errespeta dezan
- esportatu karpeta berdinean
- Gimpen ireki GERUZA GISA
- silueta bakoitzari fondo zuria itsatsi
- Artxibo berri hau esportatu .gif animazio artxibo moduan. Ez ahaztu klikatzea "as animation"
- gif animazioa eginda dago eta publikatu daiteke
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina