IIpuin
digitalak egiteko asmoarekin, eszenak egiterakoan sormena aberasteko
youtubetik hartutako pelikula zatietan sartu gara chromak eginez,
#openshot #software librea erabiliz. Marrazkiak egiten ari gara,
eszenak eta pertsonaiak marrazten, nahiz eta Euskara arloan oraindik
ez duten ipuina garatu. #IKTak ematen dizkiguten baliabideak
erabiliz, azkarragoa da eszenak marraztu beharrean, Interneten bilatu
eta aukeratzea. Ikasleak pelikulan sartzerakoan, ondo pasatzen dute,
antzerki apur bat eginez eta landutakoa errazago barneratzen dute.
Gainera, audioa, plano ezberdinak, erritmoa eta narrazioak
partekatzen ditugu denon artean, horrela, denok gehiago ikasiz.
Azkenean,
istorioa Euskara arloan definitzen dutenean, ipuin digitala
bihurtzeko, euskarri egokiena erabiliko dugu. SCRACHT programarekin
aurreikusi dugu. Beste aukera GIF animatuak eta BIDEO EDIZIOA
nahasturik egitea izango da. Eszenak eta pertsonaiak gure marrazkiak
izango dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina