bannerra 1

bannerra 1

2021/05/29

IKASLE OHIEN BISITA DIDAKTIKOA: ZINEMA, ARGAZKIGINTZA ETA MODA DISEINUA.

 

Programatuta genuen bezala etorri ziren Lauaizetara gure ikasleak izandako Ainhoa Gutierrez, June Alduntzin (@xurne.s /instagram) eta Irati Albizu (@iratiroal /instagram). Esperientzi aberasgarria, bisita soilik ona izanik ere, beraien ibilbide sortzailea azaldu ziguten, buruan dituzten proiektuak; eta, pasatako ikasketa eta esperientziak ere partekatu zituzten gurekin. ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU.

Ainhoak egindako zinema proiektuak erakutsi zizkigun eta bertan dauden zinema-hizkuntzaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Saiatu ginen gainera ikasleek, 4dbhko plastikako ikasleek, zinemaren komunikazio erreminta horiek uler zitzaten. 

June etorri baino aste batzuk lehenago argazkigintzaren inguruko ariketak egin genituen: argazkiak atera, argazkiak analizatu, argia, espazioa, adierazpena...Ondoren, instagrameko Juneren argazki artistikoak aukeratu eta tinta txinoarekin marraztu genituen, argazkiaren sekretuak aurkitzeko. June bisitan etorri zenerako ezagutzen genuen bere lana zertxobait. Junek azaldu zituen bere esperientzia eta argazkiarekiko bere planteamendua eta helburuak. Solasaldiaren ondoren Junek gidatutako argazkiak atera genituen ikastetxean zehar.

Irati etorri zitzaigun bere moda diseinuko hainbat arroparekin, beraien arteko ezberdintasunak eta ñabardurak argitzeko; modaren diseinuan garrantzitsuak diren gakoak argitzeko; josketaren zailtasunak ulertzeko. Aurretik, ikasleek arte klasikoko eskulturan eta pinturan ikusitako arropak erreproduzitu zituzten tintarekin; eta koloretan, gaur egungo arropak marraztu zituzten, mugikorretik hautatutako irudietatik. Bere proiektuaren landutako marrazki eta artxibategi moduko bat ere erakutsi zigun. Eta gainera, aurkezpen digitala prestatu zigun ere moda diseinuaren azpiegiturak eta ildo nagusiak erakusteko. Iratiren kasuan, azaldu zigun moduan, moda diseinuan ideiak landu eta estiloa jorratzen duzun heinean, enpresari/autonomo moduan jardun behar duzu; eta,  ondorioz, ekonomiak zein merkatuak asko mugatzen dute egiten duzuna.

Lauaizetako ikasleak Lauaizetan bukatu eta bisitan etortzea esperientzi aberasgarria da denontzat. Oso ondo pasa dugu. Ea hurrengo urteetan ere jarraitzen dugun antzekoak egiten. Milesker Ainhoa, June eta Irati.

iruzkinik ez: