bannerra 1

bannerra 1

2021/06/21

3D IRUDI ETA ESZENA ERREALISTAK


Plastika eta Ikusizkoen hezkuntzan une oro ari gara gauzak sortzen. Hainbat hizkuntza plastiko erabiltzen ditugu. Proiektura ondoen egokituko dena, ahal bada. Irudiak eta objektuak sortzeko, edozein eszena sortzeko, 3D mundua eskura daukagu software libreari esker.

 

Linux sistema eragilearekin erraz dabilena, eta plataforma anitzekoa denez, beste sistemetan ere ondo dabil. #BLENDER software librea da programa. Horregatik ez dugu chromebooken beharrik; aldiz, linux dabilen ordenagailuak behar ditugu, produkziorako software librea erabiltzeko: #GIMP, #INKSCAPE, #BLENDER, #OPENSHOT, #LIBREOFFICE etabar luzea.
Kasu honetan, eskuko lanpara egin dugu. Erreferentziako irudia interneten hautatu dugu eta 2 aukera izan ditugu. Koloretako arkatzez marraztu ala 3D eremuan sortu. 



3D eremuan egin dugunean honako pausuak eman ditugu: objektua egin, lurra egin, testurak jarri, kristala sortu, kristala zikindu eta zahar itxura eman, armiarma sareak jarri, kristala zulatu, kandela sortu, argia lanpara barruan jarri, eszena iluna sortu, lainoaren bolumen argia sortu, argia animatu, kamera animatu eta bideoa grabatu.

iruzkinik ez: