3D eremuan, eta Blender software librea erabilita, gauza ugari egin daitezke: 2D eta 3D diseinua, arkitektura, ingeniaritza, simulazio animatuak, VFX efektu bereziak, marrazki bizidunak, animazioak, eta abar bukaezina...eta baita ere SIMULAZIO FISIKOAK.
Eszenako elementuen parametro fisikoak aldatu ahal
izango ditugu: grabitatearen eragina, haizea,
objektuen masa, talkak, malgutasuna eta
marruskadura indarra definituko ditugu, besteak beste.
Arloko hainbat gaietan garatu dezakegu fisika
3D eremuan; batetik, geometrian bistak, diedrikoa
zein isometrikoa lantzeko; bestetik, fisikan
oinarritutako animazioak zein efektu bereziak lantzeko
balioko liguke; azkenik, bideo-jokoetan txertatu ditzakegu ere.
Gurean, Plastikan, programazioan landutako
proiektuetan erabilikodugu 3D eta 2D animazioa
horrela erabakitakoan, bideo edizio, irudigintza
digitala erabili ohi ditugun moduan. Hauspoan 3D
ANIMAZIOA tailerra dugu jada abian eta
fisikak erabilitako horrelako animazioak ere egingo
ditugu. Behin prozedurak bereganatuta sormenerako
bide ugari irekitzen ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina