bannerra 1

bannerra 1

2022/01/16

2D IRUDI BATEKIN 3D ESPAZIOA / BOLUMENA SENTSAZIOA LORTU.

 


XV.-XVI. mendeetako Errenazimentu garaian Koperniko eta Galileo nabarmendu ziren Eguzki-sistemaren inguruko arrazoiketa eta ikerketengatik. Inkisizioari ez zitzaion hori gustatu eta lehenengoaren lan zientifikoa debekatuta eta ezkutuan izan zuten 200 urtez eta bigarrena bere aurkikuntzak egia ez zirela aitortzera behartu zuten. Interesgarria zientzia eta erlijioaren arteko talka; sarritan gertatua, ikerketa-zientzia eta boterearen interesen bidegurutzea.

Pentsamenduaren eta jarreraren aldaketa garaiak izan ziren mende hauek. Gizakia eta zientzia guztiaren oinarri.

Artea ulertzeko eta arteak gizartean eragiteko duen funtzioa ulertzeko Berpizkundera hurbilduko gara. 2Dko irudi bat hautatuko dugu. #Gimp irudi editorearekin hautatutako irudia 3 iruditan zatituko dugu.




Ondoren #Openshot bideo editorean zoom hurbilketak egingo ditugu. Hau egiteko zati bakoitzaren eskala handituko dugu. Bai Gimp eta bai Openshot software librea dira, Ubuntu Linux sistema eragilea bezala.

iruzkinik ez: