bannerra 1

bannerra 1

2021/12/03

LAUAIZETATIK TOK BIDEOAK EUSKARAZ


 Gaur abenduaren 3an ospatzen da euskararen eguna mundu mailan. Lauaizetatik TOK bideo lehiaketa antolatu da Lauaizeta ikastetxean eta Plastikatik esku bat bota dugu publizitatean eta bideoak sortzen ere. Bideoak gelaka sortu ditugu eta ondo pasatzeaz gain saria da gure helburua: hamaiketakoa taldearentzat! Lauaizetako blogean klikatuta ikusi ahalko dira aurkeztutako lan guztiak. 

Gure euskarari laguntzeko modurik onena eta erangikorrena erabiltzean datza. Hitz egitea, entzutea, ikustea, idaztea eta irakurtzea. 2021ean ere IKTak erabil ditzakegu euskaraz. Webguneak, blogak, serieak, filmeak, sare sozialak edo arte digitala euskaraz egiteko eta erabiltzeko hautua egingo dugu ere. Eta tiktok antzeko bideoak egingo ditugu euskaraz, eta 3D eta abar, egunerokoa. Abestiak dion bezala, zergatik ez. Nahi dugulako eta ondo pasatzen dugulako.


Plastikan sortutako bideoak hemen ere argitaratuko dira, bietan.






iruzkinik ez: