Aurreko
blog honetako post-ean iragarri bezala, Zizurkiletik jaso genuen, “
Nigan sinistu” genero indarkeriari buruzko bideo labur metraje
zoragarriaren egileen bisita Lauaizeta ikastetxean, Martxoak 8aren
harira. Talde handiagoaren ordezkari bi, June eta Garazi, gurekin
izan ziren beraien lana berrikusi eta horrelako lan ona egiteko
gakoak azaltzen. Egitasmo aberasgarria, gure ikasleei
irakaste-prozesuan iturriak aberastuz eta zeharkako prozedurak
bilatuz. Eskertu hemendik bi gazteei etortzeagatik eta bideo
lanagatik.
Hurrengo
bideoa sortutakoan, berriz gonbitea luzatuko diegu eta ea, ordurako,
hamaiketakoa beroa eskain diezaiekegun...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina