#Korrika2015
martxoaren 22an pasako da Donostiatik. Egun horretan bertan doaz
4DBHkoak ikas bidaiara Italiara. Korrikari harrera egiteko #panpina
#erraldoia egingo dugu talde lanean. Lehenik, ideia pentsatu eta
diseinua zehaztuko dugu, planifikazioa adostu behar dugu. Zer egin,
nola eta zertarako. Kanpoko pertsonaiaren itxura aldakorra bada ere,
zehazteke dagoena, panpinaren barruko egitura berdina izango da.
Hots, barruko egitura egiten hasiko gara, kanpoko itxura erabakitzen
goazen bitartean. #Birziklapena da #proiektu honetako gaietako bat.
Etxean sortutako hondakin batzuekin(papera, kartoia, plastikoa,...)
sortuko ditugu panpinaren testura eta formak. Egituraren “hezurrak”
#banbu adarrak izango dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina