Porrontxoek
Egia auzoko kaleak astintzen dituen bitartean, #Tabakaleran hainbat
kultur aukera ditugu bisitatu ahal izateko. Tabakalera Zentroa
gelditu gabe dabilen gunea izaki, #surrealismoa ardatz duen #ChemaMadoz madrildarraren erakusketa dugu ikusgai. Argazki bilduma,
zuri-beltzezkoak, objektuak ardatz, ideia, pentsamendua,...
Arte
eremuaren barruan ulerterraza egingo zaigun hizkuntza plastikoa
erabiliz, sormena pizteko balioa duen edukia erakusten du.
Askotan
ezin ditugu erakusketak bertatik bisitatu; urrunegi gaudelako, mugitu
ezinik, mila arrazoi tarteko. IKT baliabideak erabil ditzakegu oztopo
horiek gainditzeko. Bisita dezakegu Tabakalera online eta bertan
Chema Madozen erakusketa. Gainera, interneten zehar, youtube eta
bestelakoetan, Chema Madoz sortzailearen elkarrizketa, analisi eta
dokumentalak jarrai ditzakegu.
Gernika indar
faxistek bonbardatu zutela 80 urte pasa diren honetan, hainbat
ekitaldi sortu izan dira han hemenka. Gure ikastetxean ere. Gernikako
irakasle bat gurekin dugunez aurten, gertutik bizitzeko aukera izan
dugu Gernikako gaia. Proposatu digute Plastikakoei zerbait egitea
horren inguruan eta ikastetxeko horman Picassoren Gernikaren murala
egitea otu zaigu. Maila guztietako ikasleek hartu dute parte murala
egiten. Falta den zatia Gernika ekitaldian bukatuko da, zuzeneko
musikarekin (ikasleek musikatua), ekainak 21ean, arratsaldeko 6retan.
Diseinua kontzeptu
zabala bezain zehatza da. Edozer proiektu, egitasmo zein objektu
diseina dezakegu. Pentsatu eta erabakitzeko prozesuari “diseinatzea”
deritzogu. Historikoki, prozesu industrialean gauza daitekeen
egitasmo edo objektu industriala da. Diseinatu ondoren objektua
ekoizten da, diseinu-objektuaren ezaugarriak finkoak direla bermatuz.
Diseinu alorrean
atal ezberdinak jorratzen dira: Diseinu grafikoa eta digitala,
Diseinu industriala eta Barne diseinua.
Diseinu grafikoan
logotipoak, katalogoak, kartelak eta kamisetak diseinatzen eta
lantzen dira. Diseinu digitalean, hau guztia landuz gain, webdiseinua
ere sartzen da: web orrien diseinua eta hauen barnean sor daitezkeen
diseinu mota guztiak, irudi eta konposizioak zein diseinu animatuak.
Diseinu grafikoan
fondoa, irudiak eta hizkiak lantzen dira, kontuan izanik: ideia, zer
eta nola kontatu, hizkuntza plastikoa, teknika plastikoak,
publizitate kanpainaren izaera, euskarri digitalak ala ez,
tipografiak, koloreak, sormena, eta abar.
Diseinua
planifikatzen hasteko, zein euskarritan inplementatuko dugun, zenbat
denboran zehar, zenbateko intentsitate eta maiztasunarekin
publikatuko dugun eta komunikazioaren hartzailea zein izango den
definituko dugu. Ez da berdina izango adin handiko publikoa ala
publiko gaztea, kultura digitala( mugikorra eta abar.), kontsumorako
ahalmena, kontsumorako kultura, hiri kultura edo nekazal
kultura,....Diseinua eta publizitatea loturik izanda, gizarte
alorreko faktore asko kontuan izango dira, zientzia zehatza ez bada
ere.
BLENDER 3D diseinu
eta animaziorako software libre zoragarri eta indartsuarekin eginiko
lana da honako animazio laburra. “Teaser” delakoa da, hots,
produkzio luzeagoa izango denaren zatia aurkezten dute,
publizitaterako marketing gisa. Informazioa piziadas.com webguneanaurkitu
dut. Blender Fundazioak bultzaturiko proiektua da eta Agent 327, Martin Lodewijk-en komikian oinarriturik dago.
Blender erabiltzen dugu Plastika arloan, animazioak eta 3D munduko gauzak sortzeko. Software librea da eta oso ahaltsua. Hurrengo ikasturterako 3DBH mailan, 3D ANIMAZIOA eta BIDEO JOKOAK hautazkoa eskainiko dugu, ea taldea sortzen den.
3DBH mailan
Lauaizeta ikastetxean Plastika mintegitik 2 hautazko eskainiko dira
17-18 ikasturterako. Ikasleen nahiak, motibazioak eta Plastika eta
Ikusizkoen programazioa kontuan izanik, DISEINUA eta ANIMAZIOA-BIDEO
JOKOAK jorratuko ditugu.
Diseinuan,
irudien sormena,edizioa eta muntaketa digitala egingo dugu,
irudigintza analogikoa eta, batez ere, irudigintza digitala landuz.
Ikaslearen sormena, talde lanerako jarrera, autonomia eta ardura
landuko ditugu. Hauekin batera, kolorearen teoriaren aplikazioak
landuko dira, hizkuntza plastikoak, testurak, konposizioa eta
adierazpena. Baita ere: kartelgintza, katalogoak, objektuak,
espazioak, logotipoak,..
Lauaizetan urteak
daramatzagu software librea erabiliz eta eskerrak luzatu nahi dizkiogu
hemendik software librea garatzen eta zabaltzen duen komunitateari.
Diseinua lantzerakoan #Linux #Ubuntu izango da sistema eragilea eta irudien
bit mapak eta #Gif animatuak lantzeko #Gimp irudi-editorea. Irudi
bektorialak lantzeko eta maketazioak egiteko #Inkscape. Testuak
prestatzeko #Libreoffice. Marrazketa teknikorako #Librecad. Objektuak
3D moduan diseinatzeko eta espazioak diseinatzeko #Blender. Bideoak
#Openshot programarekin editatuko ditugu eta audioa #Audacityrekin.
Programa geihago ere erabiliko ditugu, baina hauek dira
garrantzitsuenak.
Animazio-Bideo
Jokoak
hautazko berria da. Bertan landutako gaitasunak eta prozedurak
Plastika ikasgaian landu izan ditugu, eta balorazio positiboa egin
ondoren, hautazkoan buru-belarri lantzeko eskaintza luzatu nahi dugu.
Animazioa eta bideo
jokoak erlazionaturik daude arlo askotan. Gure kasuan Bideo jokoak
atalean JOKOAK sortuko ditugu, animazioa ezinbestekoa izanik.
Animazio atalean, animazioek kutsu artistikoa izan behar dute,
ANIMAZIOA bere baitan izango da helburua.
Software librea
erabiliko dugu Bideo Jokoa sortzeko eta muga bakarrak irudimena, lan
kopurua eta ordenagailuen indarra izango dira.
2D moduan #Scratch
programa ezaguna erabiliko dugu bideo jokoa sortzeko eta ikasleak
plastikako atal hauek landuko ditu: pertsonaien marrazkiak,
eszenak, objektuak eta abar. #Gimp eta #inkscape erabiliz, 2D
animazioak sortuko ditugu #istorioak kontatzeko, #GIF artxibo moduan.
3D moduan #Blender
erabiliko dugu animazio eta bideo jokoak sortzeko. Eszenen
sorrera, mendiak, sua, haizea, leherketak, grabitate indarra,
marruskadura, argiztapena, pertsonaien mugimenduak, abiadura
aldaketa,...Blender programarekin batera, bideo jokoak egiteko
beste moduak ikertuko ditugu: Unity 3D, PS, Unreal, eta abar, bai PC ordenagailuetan zein android mugikorretan aplikatzeko.
Paleolito gaiarekin proiektuan lan egin dugu Plastika eta Gizarteko mintegien artean. Helburu nagusia Paleolitoa ezagutzea izan da. Gizarte arloan denbora lerroak eta garaiko gizartearen egitura eta ohiturak, azken finean, bizimodua ezagutu dute. Plastika arloan Euskal Herriko kobazulo nagusietako horma-pinturak kopiatu ditugu, gure testura, kolore eta teknika libreki erabiliz. 1DBH mailan izan da hori. Argazkiak.
Artisautza (1dbh) ikasgaian Paleolito garaiko aztarnak "aurkitu" ditugu, buztinezkoak denak: gizakiak utzitako industri aztarnak. Harria lantzeko erremintak, larruak garbitzeko eta abar. Fosilak eta giza-hezurrak ere "azaldu" dira.
3A
taldearekin Plastikan TRIKUHARRIA egin dugu. Hasieran,
marrazkien bitartez formak ezagutu ditugu: poliedro erregularrak.
Jarraian piramidearen garapena marraztu dugu, moztu eta paperezko
bolumena lortu dugu. Trikuharriaren irudiak interneten aurkitu eta
argiluna landuz arkatzez marraztu ditugu. Azkenik, talde lanean,
kartoia eta tenperak erabiliz, 3D moduko trikuharria eraiki dugu. Trikuharriaren argazki guztiak ikusteko klikatu.
Inauteriak gainean genituelarik, Beñat Gizarteko irakaslea buru, Paleolito garaiko gizakiaz mozorrotu eta ikastetxeko korridorean sortutako kobazuloan “maniqui challenge” egin dute. Kobazuloa 4 DBH eta 3 DBH Plastikako taldeekin sortu dugu.
Testura, kolorea, argiluna, proportzioa, espazioa, forma eta 3D kontzeptuak landu ditugu, talde lanean. Korridoreko zati bat, papera erabiliz, kobazuloan bihurtu dugu. Estalaktitak, hormako testura eta formak, sakonera pintura eta kolorean bitartez, horma-pinturak eta abar. Argiztapena erabili dugu kobazuloa iluntzeko. Eskola 2.0 bildumako ordenagailua entxufatu dugu eta “bucle” moduan soinua jarri dugu. Bafleak hormako paperaren tartean kokatuta soinua gangatik barrena entzutea lortu dugu. Ikasle batek egin du soinu nahasketa, txalaparta, ur tantak eta Mikel Laboaren musika nahastuz. Kobazuloaren prozesuaren argazkiak.
AURRETIK BLOGEAN PUBLIKATUTAKO SARRERA. PROIEKTU AURKEZPENA.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu. Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Martxoak 8 egunero
da. Aurten, Lauaizeta ikastetxean lan taldea osatu da ikasle eta
irakasleen artean. Lan taldeak proposatu du beste ekintzen artean
horma-irudia egitea. Plastika arloan erronka jaso eta martxoak 8
egunean plastika saioa zuen taldeak ekin dio horman pintatzeari.
Euskara horman itsasteko asmotan hitzak jarri ditugu, marrazki
gehiagorik gabe. Argazkiak HEMEN.
Inauteriak joan
dira, Martxoak 8 ere eta Korrika badator. Mozorro festa herri
guztietan ospatzen dugu, Tolosan nola ez, eta modu berezian
Nafarroan. Guk plastika arloan txertatzen dugu gaia eta hainbat
modutara landu izan dugu. Oikoena, zinema eta musika eremuko
pertsonaiez mozorrotzea da, modu digitalean. #Gimp irudi editore
librea erabiliz, kopiatu eta itsatsi eginez. Ñabardura, saturazioa,
distira eta kontrastea, kolore-balantzea, eskala, kokapena eta
biraketa lantzen ditugu, beste gehiagoren artean. Lanak ikusteko
KLIKATU.
Irudi
muntaiak egin ditugu #Gimp irudi editorea erabiliz, Donostia
gaitzat hartuta. Behin irudi berria sortuta, formatu eta hedabide
euskarria aukeratuko dugu eta notizia bihurtu. Helburua
sinesgarritasuna lortzea da eta hedabideetako gezurrezko berria
publikatzea, #Orson Welles handiak bere garaian egin zuen bezala, #WIKIPEDIARA esteka duzue, ingelesez.
Paper edo digitala den prentsako lehen orria, sare sozialetako
euskarria erabiliz, telebista, webguneak, kartelak, telefono
mugikorrak, eta abar. Lanak ikusteko KLIKATU.
Diseinu arloan,
3DBH, audioa eta animazioarekin eszena burutuko dugu. Gaia tximista
da. Irudiak internetetik bilduko ditugu eta #Gimp irudi editore
software librea erabiliz irudiaren argi aldaketak dituen kopiak
sortuko ditugu. Gif artxibo-irudia hau pantailaren bideo grabaketa
egin ondoren, bideo-artxiboa bihurtuko dugu. Openshot bideo editore
software librean soinu efektuak gehituko dizkiogu: musika edo
melodia, audio efektuak, tentsio edo lirika audioak, eta abar.
Inauteriak ate joka ditugularik, pertsonai ezagunen IRUDIA landuko dugu, KOLORE
PLANOAK ardatz izanik. Kartelgintza eta diseinuan sarri erabilia izan da hizkuntza plastiko hau. Softwareak ahalbidetuko digu kolore
banaketak egitea, modu merke eta azkarrean. Gure kasuan, modu
digitalean irudia analizatu, landu eta koloretan banatu eta
ikastetxeko korridorean lanak erakusteko asmotan, kartoi mehezko
collagean bihurtuko ditugu.
Irudia internetetik
hartua da. #Amelie filmeko kartelekoa, Amelie hain zuzen.
#Gimp software librearekin zuri beltzean jarriko
dugu Koloreak zutabetik desasetu klikaturik. Jarraian, GMIC
plugin sortatik, artistic/cutout aukeratuta kolore planoetan
irudia antolatuko dugu. Ondoren, koloretan hautatu
erremintarekin: zuria, grisak eta beltza hautatu eta esportatuko
ditugu banan banan.
Arte lanak
ezagutzeko modu bitxia daukagu 4DBH Plastikan. Arte lan ospetsuenen
artean gustukoena aukeratu beharra du ikasleak eta berarekin
animazioa sortu behar du. Animazioa lortzeko #Gimp software librea
erabiliko dugu. Geruzak tartekatuko ditugu eta animazioa daukagunean
#GIF artxibo gisa esportatuko dugu.
Bi lan zoragarri ditugu hemen: Giocondarena J. Oncalak egin du eta katuaren animazioa G. Arriola ikasleak.
Youtube
doanekoa da eta mundu osoan interneten bideoak ikusteko plataformarik
erabilienetakoa. Oiko prozedura da musika eta edukiak ikusteko bertara
jotzea. Norberak sor dezake youtubeko kanala eta sare sozial gisa
erabili, nahi duenarekin partekatuz edo jarraitzeko kanalak
aukeratuz. Azpitituluak gehitu daitezke norberaren bideoetan eta
hainbat gaietan edukiak ere deskarga daitezke ondoren editatu ahal
izateko. Euskaraz erabil daiteke. Hezkuntzan ere, asko erabiltzen
dugu gai ezberdinak jorratzeko edota musika gelan entzuteko.
Azken
bolada honetan Youtubekoek erabaki dute publizitatea txertatzea. Ez
zaigu ongi iruditzen adin txikikoek publizitatea ikusi behar izatea
derrigorrez. Horregatik, hemen aurkezten dugu nahi duenarentzat
publizitatea ekiditeko modua. Geihenetan bi nabigatzaile erabiltzen
ditugu: Firefox(software librea) eta Chromium(Linux)/Chrome(Windows)
Googlekoa.
Nabigatzaileak
konfigura daitezke, norberak bere beharretara, nahi duen modura. Hori
lortzeko HEDAPENAK jarri ditzakegu. Ezarpenetara joan eta intuizioa
erabiliz lor daiteke. Hedapenak nahi adina instala daitezke, eta
norberaren posta elektronikoaren kontuarekin sartzean, edozein
ordenagailuko Firefox ala Chromen konfigurazioa mantenduko da.
Youtubeko
publizitatea EZ IKUSTEKO honako hedapena instalatu behar da:
Firefoxen:
ADBLOCKPLUS
Chromen:
ADBLOCK
Behin
instalatutakoan ez dugu publizitaterik ikusiko. Nahi izanez gero,
aktiba eta desaktiba dezakegu gure nahiaren arabera.
Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu. Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
XX. mendean zehar
Arte Garaikideaz ezagutzen duguna garatu zen. XIX. mendeko #Industri Iraultza ondoren sortutako gizarte aldaketarekin batez ere. #Abangoardiak deituriko Arte mugimenduak areagotu ziren, bata
bestearen atzetik, bakoitzak ekarpenak eginez eta bide berriak
irekiz.
Ariketa honetan
Irudia landu nahi izan dugu. Sinbologia eta ikonografia aztertu
ditugu eta #Pop Artearen artelanak ikusi ditugu ere. Azkenik, #FidelCastro kubatar politikoaren irudi eta pentsamendua gaitzat hartuz,
aldizkari edo egunkari baterako balioko lukeen irudi sintesiak sortu
ditugu.
Irudiak interneten
bilatu ditugu. Baita esaldiak ere. #Gimp eta #Inkscape software libreak erabili ditugu azken irudia osatzeko. Lehenengoa Fidel pertsonaiaren aurpegiaren silueta mozteko eta bigarrena konposizioa lortzeko. Lanak ikusteko KLIKATU.
Urtea hasi eta
lehenengo lana fotomuntaketa digitala izango da. Prozedura ikasteko
bi irudiez sortutako irudi berriak egin ditugu. Gimp software
librearekin, irudiak moztu, eskalatu, biratu eta birkokatu ditugu.
Baita ere, irudien koloreak eta gardentasun mailak eraldatu ditugu.
Behin prozedura ikasi dugularik, Donostiako hirian kokaturiko irudi
berria sortuko dugu eta euskal prentsan publikatuko dugu berria...Lanak ikusteko klikatu.
Richard Stallman software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Europar Elkarrizketen baitan software librearen eta software itxiaren arteko ezberdintasunez arituko da, eta arlo digitalean erabiltzaileek beren datuen gaineko kontrola eta beren pribatutasuna mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratuko ditu bereziki.
Azaroak 22 Iruñeko Baluartean 19:00etan.
Azaroak 24 Donostiako San Telmon 19:00etan
Aldibereko itzulpena: GAZT-EUSK
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera. Sarrera librea.
Richard Matthew Stallman (1953komartxoaren 16a - ) software librearen mugimenduaren sustatzaileetako bat da. Programatzaile bezala bere arrakasta batzuk Emacs testu editorea, GCC konpilatzailea eta GDB araztailea aipatu daitezke. Baina software librearen inguruan berak sortutako influentzia batez ere esparru moral, politiko eta legezkoan izan dira, beti ere software pribatiboaren ordezko bezala aurkeztuz.Copyleft kontzeptuaren asmatzailea ere bada, softwareari lizentzia bat jarri eta hala ere honek libre jarraitu dezan eta bere erabilpena eta moldaketa komunitatearen esku egon dadin.
Richard Stallman GNU proiektuaren sortzailea ere bada.
SIGGRAPH 1974. urtetik ospatzen den informatika eta azken teknologien inguruko berrikuntzak azaleratzeko topagune indartsuenetakoa da. Urtero ordenagailuz eginiko beraien ustezko film onenak saritzen ditu. Blender, 3D diseinu eta animaziozko software librea, programarekin eginiko honako lan honek irabazi du aurtengo SIGGRAPH 2016.