bannerra 1

bannerra 1

2025/10/31

ARTE GARAIKIDEA EZAGUTU, ANALIZATU, SORTU ETA EBALUATU.

Zein duzu gustokoen, A ala B?





Ideia bat pentsatu eta garatuko dugu. Argi daukagunean ideia landuta, objektu batean integratuta salduko diogu ikusleari. Arte produktua egiten saiatuko gara. Gabonak datoz, goazen denok erostera!



 



MARRAK DANTZAN: 120 MARRAZKIKO ANIMAZIOA

(Maddi B.-ren marrazki batzuk.)
 

Kalkatuta, kopiatuta eta asmatuta. Musika eta dantza bideo zatia aukeratu eta 120 marrazkiko animazioa egiten saiatu gara, 12 marrazki segunduko, 10 segunduko animazioa. 

Musika eta dantza bideoak ezagutu, identifikatu, baloratu; ondoren, irudiak eta mugimendua analizatu, irudiaren hainbat konposizio elementu ezagutu eta analizatu; jarraian, prozesuaren atalak jarraitu; ondoren, marrazkiak sortu, hizkuntza plastikoak probatu, ikertu eta erabili marrazkiak sortzeko; eta, azkenik, animazioa sortu bideo formatoan eta baloratu.

(Olatz A.-ren animazioa).

Animazio guztiak hemen igoko ditugu, ikusteko KLIKATU.

 
(Malak E.)       (Ane Z.)



2025/10/24

GIMP SOFTWARE LIBREA: IRUDI EDIZIOA PERSPEKTIBA LANTZEKO.


Perspektiba lantzen ari gara. Plastika gelan eta ikastetxeko korridorean hainbat marrazki egin ondoren, IKTak erabilita jarraitzen dugu perspektibarekin jolasean, Gimp irudi editorea erabiliko dugu kasu honetan. Aste honetako Louvreko lapurreta dela eta, Louvre bertara joan gara eta hormetako arte lan bat lapurtu dugu, eta bere lekuan, beste bat jarri dugu, Basquiatena hain zuzen, inor kontura ez dadin.

Hurrengo ariketa marrazkia egitea izango da, paperean, arkatza eta boligrafoa erabilita. Perspektiba lantzen jarraituko dugu, kasu honetan, sukaldea marraztuko dugu. Gure laguntzailea 3D objektuak eta eszenak dituen webgune bat da, SKETCHFAB du izena. Hauetako batzuk dohainik deskarga daitezke, jakiteko. Klikatu eta nabiga dezakezu 3D moduan.

Cucina Angolare - Corner Kitchen 2025300701 by baldoVReal on Sketchfab


Hurrengo ariketak:

2025/10/21

DISEINU GRAFIKO DIGITALA: SILUETA EGIN.

Musika webguneak sortzen ari gara, bakoitzak bere musika taldea edo musikaria aukeratu du. Ahal bada, euskaraz kantatzen dutenak aukeratuko ditugu, baina, bai ala bai, Euskal Herrikoak izan behar dira aukeratutakoak eta ahalik eta estilo edo musika genero ezberdinak izatea aberasgarria izango da.
Helburua, webgunea garatzeko beharrezkoak diren marrazkiak, irudiak, konposizio,kolore eta beharrezkoak diren elementuak sortu, eskuratu eta antolatzea; informazioa zabalduz modu erangikor eta sortzailean.
GURE MUSIKA webgune honetan, pixkanaka, egin ahala, estekatuta egongo dira ikasleen webgune guztiak.
(Irudia LENDAKARIS MUERTOS diskatik hartua)

Webgunean informazioa jarri eta diseinu grafiko digitala garatzeko siluetak egiten ikasiko dugu.
1. Deskargatu berri dugun irudia INKSCAPE software librean inportatu.
2. Gezia tresna erabilita neurria handitu/txikitu, kokatu, biratu...
3. Arkatz berezia erabilita silueta marraztu, barruko kolorea kendu eta marrari kolorea eta lodiera ezarri.
4. Jatorrizko irudia eta silueta-marra aukeratu eta OBJEKTUA/KLIPA/EZARRI.
5. SILUETA eginda dago.
6. TESTUA(A) tresnarekin testuak sortu, kolorea, tipografia...ondoren mugitu, kokatu, biratu.
7. Forma geometrikoak sortu, karratua...
8. Aukeratu eta ESPORTATU (.PNG).







 

2025/10/12

120 MARRAZKI: 10 SEGUNDUKO ANIMAZIOA.

 

Marrazkiak bata bestearen jarraian kokatuko ditugu dantzaren animazioa lortzeko. Segundu bakoitzean 12 marrazki jarriko ditugu. Orokorrean 24 irudi segunduko dira animazioak. A4 orrialdean 8na marrazki eginda, guztira, 15 orrialde marraztuko ditugu. Behin marrazkiei argazkiak aterata #openshot bideo-editore edo antzeko aplikazioetan DANTZAren bideoa osatuko genuke, musika eta guzti.

Iaz ere egin genuen, hemen.

2022an ere, klikatu.