Bizi izan dugun egoerak, koronabirusarenak, zientzia fikziozko film
batetik ateratako gidoia dirudi. Bitxia izan da ikasleekin
telematikoki lan egitea, Kubriken “2001 espazioko odisea”
filmean moduan. Baina ikasleek erantzun dute. Eta bakarkako ikasketa
prozesu horretatik, etxetik atera gabeko errealitate horretatik,
jasotzen ari gara azken lanak ikasturteari amaiera emateko. Ikasturte
honetako azken alean ikastetxeko aldizkari digitalean, Iprentsa 27an,
erakusketa digitala egingo dugu eta bertan ikusgai egongo dira
koronabirus garaian egindako plastikako hainbat lan. Hemen lagin bat, Eider CarramiƱanaren lana, 4dbh/Lauaizeta BHI.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina