Hainbat adierazpen modu daude. Adierazpen artistikoa
artistaren ideia edo kontzeptu bat komunikatzeko edo adierazteko
beharrari ematen zaion erantzuna da nolabait; pertsona horiek
ikusleekin partekatu nahi dute hori, adierazpen artistiko ororen
hartzaile anitzek dituzten edo egiten dituzten erantzun, irakurketa
eta erantzunetatik harago.
Jendeak pentsa
dezake adierazpen artistikoa arte plastikoetara bakarrik mugatzen
dela, baina artea ez da horretara bakarrik mugatzen, baizik eta
kontzeptu bat, estilo bat, fikzioko pertsonaia bat, ikuspegi berezi
bat irudikatzeko balio duen orotara ireki daiteke.
Irudimenezko
espazioak, sortzeak, komunikatzeko modu gisa, gizakiaren sakontasunik
sakonena barne hartzen du beti.
Plastika eta
Ikusizkoen Hezkuntzaren ikuspegitik adierazteko hiru modu nagusi
ditugu; Batetik, ideia edo ikusten dugunaren errepresentazioa,
figuratiboa edo espresionista; Bestetik, kontzeptua helburu
hainbat formatutan aurkeztutakoa; Eta azkenik, hizkuntza
plastikoaren garapenean diharduen prozedurarena.
Ariketa nahi den
formatuan gai bat emanda zerbait ARTISTIKOA egin eta aurkeztea: marrazki, irudi,
argazki, pintura, eskultura, instalazio, audio, antzerki, bideo, eta
abar. Gaia: OREKA.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina