bannerra 1

bannerra 1

2015/01/11

KOMIKIA: KONTAIDAZU ISTORIO BAT!


Programazioa jarraituz, #komikia lantzen dugu 2DBH Plastikan, bigarren ebaluazioan. Bertan, helburu nagusia, istorio bat kontatzea da. 14-15 ikasturte honetan, talde lanean ekingo diogu erronka honi. Batetik, ikaskideekin lan egiteko gaitasuna indartu nahi dugu, ideiak partekatu eta elkarrekin garatzeko guneak bilatuz. #Plastikari dagokionez, hizkuntz komunikazioa landuko dugu, #istorioa adierazteko, kameraren aurrean ahozkotasuna landuz eta taldean, pertsonaien izaerak eta gidoia zehazterakoan. Gizarte gaitasuna landuko da ere, istorioa gertatzen den garaia eta gizarteak ikertuz. IKT gaitasunean sakonduko dugu, nola ez, internetetik ikus entzunezko edukiak sailkatuz, analizatuz, berrerabiliz, ikertuz. Smartphonak, gelako ikasle bakoitzaren ordenagailuak, aurikular eta mikrofonoak, chroma eta software librea(#gimp, #inkscape, #audacity, #openshot, etab) erabiliz, ikasleak musika eta audio efektuak sortuko ditu. Giza argazkiak atera eta grafikoki eraldatuko ditu, pertsonaien aurpegiak lortu eta gorputz erak marrazteko. Aplikazioak eta youtubeko bideoak erabiliko ditu, behin digitalki birmoldaturik, lekuak, akzio eszena etab lortzeko.

Komikia, Arte ataletako 9. tzat hartu izan da : Pintura, Eskultura, Arkitektura, Musika, Literatura, Dantza, Zinema, Poesia eta Komikia. Oso zabala eta mardula da bere ekarpena Historian zehar: kobazulotatik hasi, egiptiarrak, erromanikoa, undergrround, #PernanGoñi, etab luzea...

iruzkinik ez: