Janintx Egitasmoaren
inguruan egingo den erakusketarako, 4DBH Plastika A taldeak zera
aurkeztuko du. Pintura abstraktua ANIZTASUNA gaia hartu ondoren.
Irakaslea eta ikasleak elkarturik abstrakzioa lantzen hasi gara.
Neoplastizismoa eta figuratibismotik abstrakziora bidean Mondrianek
eginiko garapena, Google Images erabiliz. Lan hau bakoitzak bere
blogean azalduko du laster. Jackson Pollock, Malevitch eta MarkRothko ere landuko ditugu abstrakzioaren kodeak ulertzen errazteko,
eta bitartez, Arte Garaikidearenak.
Abstrakzioaren lanarekin jarraituz,
Neoplastizismoarekin hasita, artelan abstraktura arte Mondrian
sortzaileak eginiko ibilbide plastikoa azalduko du ikasle bakoitzak
bere blogean. Irudi eta hitzak erabiliz. Nola, pausuz pausu, iritsi
zen kolore nagusietako konposizio geometriko sinpleak egitera? Garrantzitsua ote da esanahi narratiboak duen arte proposamena? Errepresentazio funtzioa gal dezake
arte proposamen jakin batek?
Zuhaitza al da karratuez osatutako konposizioa?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina