bannerra 1

bannerra 1

2016/06/15

1516ko AZKEN EKITALDIRAKO BIDEO ANIMAZIO BILDUMA

IƱigo Alvarezen lana berreskuratu dugu, sekulako altxorra, maravilloso...berak etxean egindako lan zoragarria. Beste urtetako lanak eta aurtengoekin tartekatuz bilduma osatu dugu Intxaurrondoko kultur etxeko ekitaldian erakusteko.

3DBH DISEINUA. STAR WARS BIDEOA. EPISODE X. AZKEN ITXAROPENA




3dbh Diseinuko 4 ikasleren lana daukazue hemen. Plastika arloan ikasten dituzte gauzak, bizi une gozoak eta dibertigarriak, gaitasunak eskuratu, ...baina lan honen meritu guztia beraiena bakarrik da: Marcas, Gorkiller, XCuellar...eta bereziki J.Oncala..."la saga kontinua..."

2016/06/13

ARGAZKI LEHIAKETA. 4 DBH PLASTIKA. URGULL.

Argazki lehiaketa egin dugu Urgull mendian eta finalistak 4 argazki hauek dira. Egun hauetan zehar, ikasleekin debatitu ondoren erabakiko dugu irabazlea. Euria hasi zuenez, kategoriak ezabatu eta librea bakarrik utzi genuen.


IRATI A.


UNAI B.


PAULA A.


NATALIA P.


2016/05/25

MARRAZKIAK ETA BUZTINA. LANAK BILTZEN IKASTURTE AMAIERAN.


Ikasturtea amaitzera doa eta azken lanak egiten ari gara. Bakoitzak bere intimitatean hausnarketak eta balorazioak egingo ditu 15/16 ikasturteari buruz, eta guk hemen, modu publiko eta gardentasunez plazaratuko ditugu ekaineko suaren festaren egunean, gure balorazioak Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan bizitutakoari buruz.

Bitartean lanak bildu eta publikatuko ditugu. Hasteko, 3dbhko marrazkiak, zuribeltz eta koloretan. Sormena bultzatuz, teknikak bereganatuz eta gaitasunei begira, prozesua dokumentatuz. Bai frutak, Gerrako hiri hautsiak, objektu zaharrak, etab. Lanak ikusteko KLIKATU


Bestetik, buztinarekin aritu gara 4dbhn. Lehenik, buztin lehorreko bolumenak hartu eta #Oteiza gaztea bezala “tallatzen”. Bigarrenik, buztin freskoa erabiliz bolumenak sortu ditugu, esanahi figuratiboak jarraituz. Lanak ikusteko KLIKATU.

Blogean joango gara arlo eta maila ezberdinetako lanak publikatzen.


2016/04/20

SAREAN EUSKARAZ ZER BERRI 3. ZER OTE DA ARTE GARAIKIDEA?


#ZER DA ARTE GARAIKIDEA? liburua aurkeztera natorkizue. #Txemi Valdecantos, 2014.

Beste behin aurkitu dugu sarean eta euskaraz atalerako altxorra. Euskaraz hitz egin gutxi eta irakurri bat ere ez egiten duten gazteen artean goza dezaten. Ikasleentzat zuzendutako liburua da, Arte Garaikidea ulertzeko gakoak argitzen dituena. Zenbatek baztertzen du Artelan bat ulertzeko lanik hartu gabe? Zenbat aldiz marrazteko erraza edo zaila den eztabaida antzuarekin bueltaka? Bazter guztietan dabilen ume horrena, “ume batek egin lezake”...Lauaizetakoek liburutegian daukazue zain, merezi du...

2016/04/13

ABSTRAKZIOA. JUAN MORENO EGIAKO KULTUR ETXEAN


 Abstrakzioa lantzen ari gara. Juan Moreno sortzaile nafarraren lanaren inguruan gabiltza, erakusketa baitu apirila honetan Egiako Kultur etxean. Oteizaren eskultura metafisikoen antzera, karratuaren eta kuboaren formarekin egiten ditu sortze prozesuak.Hemen jarraian, makiltxoak erabiliz ikasleen 3Dko lanaren zati bat ikus dezakezue.
Guk, stop-motionaz baliatuz, 2D zein 3D moduan, karratu eta kuboarekin jolasten ibili gara.

2016/04/07

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA.IET: ESZENAK GRABATZEN


Eszenak egiten hasiko gara, talde lanean eta ardurak banatuz: aktoreak, soinu efektuak, musika, argiaren trataera, interpretazioa, bideo grabaketa, post-produkzioa, azpitituluak, publikazio eta dibulgazioa. Pausoak:

  • Grabaketa estudioan edo kalean: bideoa, chroma, audioa zuzenean, plano egiturak
  • Edizioa: bideoa(openshot), audioa(audacity, openshot), azpitituluak( inkscape/openshot, youtube, plastikabloga,...sare sozialak eta ikastetxeko webgunea

2016/04/06

DEGAS/VLAMYNCK. KOLOREAREN ANALISIA. 4 DBH PLASTIKA



#Koloreak erabiltzen ikasteko behaketa eta analisia egiten ari gara, IKTak erabiliz. Horretarako, bi artegile aukeratu ditugu: #Degas eta #De Vlamynck. Lehenengoak lana estudioan egiten zuen, errealismo kutsua ematen aurrean ikusitakoari, nahiz eta mugimendu itxura emate arren pintzelkada solteak erabili. Inpresionismoaren sortzailetako bat izango da. eta besteak, De Vlamynckek, inpresionisten bidea jarraituz, estudiotik kanpo egingo ditu artelanak. Faubismo mugimendu abangoardistaren barruan, koloreak bortizki erabiliz, kromatismo mugagabean eta pintzelkada askeaz. Paris munduko Arte gune garrantzitsuena da garai hauetan, eta #industri iraultzarekin batera, argazki makina asmatu da,  #abangoardiak bezala ezagutzen diren mugimenduen sorrera garaia da eta Arte garaikidearen ateak irekiz doaz...
10 lauki zuri artelanetik bildutako kolorez bete ditugu, kolore analisia eginez. Prozedura garatzeko #Inkscape software librea erabili dugu koloreak biltzeko eta Internet eta google artegileen lanak aukeratzeko.

2016/03/16

ERAKUSKETA. TATUAJEAK ARTE LAN KLASIKOETAN

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/TATUAJEAKARTELANKLASIKOETAN4DBHPLASTIKA

Erakusketa jarri dugu 4dbhko Plastikatik Lauaizetako bigarren solairuan. #Tatuajeak landu ditugu eta Arte lan klasikoetako pertsonaietan marraztu fotokopiaz baliatuz. Behin fotokopia eskuan, akuarelazko arkatzekin margotu ditugu, fotokopiaren argilunak lagun. Azkenik, markoa erantsi diegu, #Artelan klasikoaren(#googleArtproject) itxura berreskuratzeko. Lanak ikusteko klikatu irudian.

MOZORRO DIDITALAK 3DBH PLASTIKA

#Gimp irudi editore librea erabiliz mozorrotu gara...Hemen emaitzak Kleopatraren irudian  klikatuz

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/MOZORRODIGITALAK2016

2016/03/11

CYBER ROBOTA 3DBH DISEINUAN


Oporretatik bueltan 3DBH DISEINUAN egingo dugun proiektuaren aurkezpena doakizue hemen. #Blender Fundazioaren lan itzela goraipatzeaz gain, komunitatearen partekatze lan aberatsa aipatu behar da, software 2.0 eta copyleft filosofiarekin. Honako laburmetraia gaia izanik zera egingo dugu: eszena bat, alienigena edo cyber robotarekin partekatuko duen gizakiaren eszena, asmatutako gidoiarekin, fase hauek egitasmo berdinean uztartuz...chroma eszenak, robotaren diseinua eta animazioa, musika eta audio efektuak eta muntaiaren publikazioa youtuben, titulu eta abarrekin.

Duela 2 urte, #3DBH Diseinuan ere, froga egin genuen #chroma eta Blender erabiliz, gizakia eta espazio ontzien arteko abenturak. Hemen ikus dezakezue froga



2016/02/24

GURE IKASLE IZANDAKOEN JARRAIPENA: KONTZERTUA


Gure ikaslea izandako Ekaitz Tejedorrek diseinatu du honako Kartel hau. Dotorea. Ekaitz musikazale eta musikaria da, eta Kartela benetakoa denez, Errenterian izango den kontzertura gonbidatzen gaitu.

2016/02/16

TATUAJEAK ARTE LANETAN. 4DBH PLASTIKA



#Degas artistaren Artelana da hau. Internetetik irudia jaitsi eta gimpen I #LOVE PLASTIKA jarri diogu tatuaje gisa bizkarrean.
#Inpresionismoa mugimenduaren partaide.

Ikasleak Artelana aukeratu beharko du Interneten nabigatuz: #googleartproject, etab. Erabiliz.

A3 formatoan inprimatuko dugu zuri eta beltzean eta harkatz, boligrafo edo tintaz TATUAJEA ERANTSIKO DIOGU.

#Nikolas Amiard sortzaileak egin du horrelako lana eta beste ikasturteetan tatuajeak digitalki landu baditugu ere, Nikolasen lanaren ANTZEKOA egitera goaz.

2016/02/12

ARTE MUNDUKO SORTZAILEAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA

Hizkien diseinua eta azken irudiaren muntaia egiteko, #inkscape programa erabiliko dugu. Internetetik Artegilearen lanaren informazioa eta bere argazkia lortuko ditugu. #Gimp programaz irudia zuribeltzera bihurtuko dugu eta kontrastea igo. Hizki tipografiak #Dafont web gunetik jaitsi eta instalatuko ditugu.


 #WIKIPEDIAtik jasotakoa:
#Warhol izan zen Pop Art higikundeko aitzindarietako bat. Marilyn Monroe, Elvis Presley eta beste artista famatu batzuen serigrafiazko erretratuak, behin eta berriz errepikatuak, egin zituen, eta aldizkarietako eta egunkarietako marrazkiak eta argazkiak baliatzen zituen bere lanetan.
Hasierako harriduraren ondoren berehala arrakasta handia izan zuen. 1963an Factory delakoa sortu zuen, era askotako artisten lantegia eta biltokia, bere garaian arrakasta handia izan zuena. Warhol oso nabarmendu zalea zen, ospearen bilatzaile amorratua, giro eta festa snob guztietan gailen ibiltzen zena.
Warholek berak esana da makina bat izatea eta makina batek bezala pintatzea gustatuko litzaiokeela. The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izan zen.
1967tik 1971ra pintura utzi eta underground zineman jardun zuen, filme mutu, erabat geldi eta oso luzeak eginez: Sleep (1963), sei orduz gizon bat lotan agertzen zuena, Empire (1964), Empire State Building etxe orratza ikuspegi beretik zortzi ordutan agertzen zuena.
1972an pintatzen hasi zen berriz, Mao Zedongen erretratu sail bat, eta XX. mendeko judu garrantzitsuenena, besteak beste, egin zituen (Marx, Einstein...).




2016/02/11

LAUAIZETA GAMES: JOKOEN PLATAFORMA


#BLENDER eta #SCRATCH erabiliz lehenengo bideo jokoak sortzen hasi gara 3DBH DISEINUA ikasgaian. Orduak eta izerdiak etxean botatzea beharrezkoa da horrelako egitasmoa aurrera eramateko. Interneten aurki daitezke erraz, #youtuben batez ere, joko hauek sortzeko bideotutorial eta jarraibideak. Behin ideia edukita, proiektua norberak eraman behar du aurrera eta #irakaslearen lana, bidea erraztea izango da, koordinatzea, aholkatzea. Proiektu eta ideia bakoitzak berariazko arazo, ideia eta ezaugarriak garatuko ditu. Denak antzekoak, denak ezberdinak.



Emaitzak baditugu. Plataforma sortzea falta zaigu jokoak txertatzeko, jendeak erabil ditzan. Laster publikatzea da gure nahia. Hiru sortuak daude, jada,  bi Blender erabiliz eta bat Scratch programarekin. Egileak 3DBHko Joseba Oncala, Gorka Arriola eta  Martin Castro. Agian gehiago buka ditzakegu.



2DBHko #IKUS-ENTZUN Tailerrean Jokoen Plataformaren Titulu animatua sortzen ari gara. Saguzaharraren #GIF animatua da eredua...



2016/02/02

INAUTERIAK. ERROMA. EUSKARAREN HEDAPENA ERROMATAR GARAIAN


ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO KLIKATU

http://www.badubada.com/eu/  webgunean ikus dezakezue oraindik. 2014 urtean BADU BADA erakusketatik kopiatu dugu ideia Plastika arloan Lauaizeta BHI ikastetxean Erroma inauterietako gaia izanda, garaiko EUSKARAREN hedapena islatzeko Europako mapan. Errioxatik Huescara, eta Bearne inguruan ere hitz egiten omen zen euskaraz. 2000 urte igaro dira eta gurekin dugu EUSKARA zaharra, hurrengo beste 2000 betetzeko prest...  







 
Erromako giroa lortzen ere Uxoa irakaslearekin egindako estatua erraldoiak ere ditugu hemen, photocall, alfonbra gorria etab...ALEA JACTA EST...


QR KODEA. INFORMAZIOA BAPATEAN.


Bi dimentsiotako zuri beltzeko puntuaz osatutako kodea da QR KODEA. Informazioa modu azkarrean lortzeko funtzioa du. Mugikorra hartu, aplikazioarekin eskaneatu eta kodeak guk nahi dioguna helaraziko du, URL erantsi ondoren.

1. Lehenik eta behin, mugikorrean LAYAR edo antzeko aplikazioa jaitsi, eskaneatzeko QR KODEAK edo aurrean dugun edozer...hiriko kaleak, zubiak, mendiak,...ERREALITATE AREAGOTUA deritzoguna, inguruari INTERNETETK erantsi dieazaiokegun informazioa.


2. Bigarrenik QR sortzeko web aplikazioan sartu, aukera ugari ditugu...


3. Jarraian, URL jarri QR eskaneatutakoan erabiltzaileari informazioa eman diezaiogun(webgunea, bloga, irudia, kartela, dokumentoa,...)


4. QR kodea inprimatu eta horman edo beste nonbaiten jarri aurretik TITULUA jarriko diogu

5. QR kodeak aplikazio ugari ditu ikasleekin erabiltzeko. Froga dezakezu, smartphona atera eta eskaneatu pantailako QR kode hau

2015/12/18

KOTXEAK TUNEATZEN. 3DBH DISEINUA

https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/3DBHDISEINUAAUTOATUNEATZEN

Egia esanda, talde langilea 3DBH Diseinuko taldea. Diseinu digitala landuz kotxeak internetetik deskargatu eta GIMP software librea erabiliz tuneatu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.

ZINEMA KARTELAK EUSKARATZEN

Euskararen mundua zabaldu nahian eta Donostiako Zinemaldia hain hurbil izanik, Zinema kartel klasikoak euskaratu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.


Euskararen mundua zabaldu nahian eta Donostiako Zinemaldia hain hurbil izanik, Zinema kartel klasikoak euskaratu ditugu. Klikatu irudian guztiak ikusteko.

2015/12/17

lauaizeta fashion week 2015


8 urte erabiltzen daramatzagu mantala zuriak zirenak. Hainbeste pintura eta proiektu. Hainbeste ikasle eta oroimen. Pinturaz zikin eta beste arrazoiak medio, Diseinuko hautazkoan berpintatu eta tuneatu ditugu. Gaiak Arte Garaikidea, Musika eta mugikorretarako Aplikazioak. Klikatu irudian guztiak ikusteko.

2015/12/16

UDAZKENA MIGRAZIOA HEGAZTIAK. 1DBH PLASTIKA ARTISAUTZA


https://picasaweb.google.com/103233448734982968727/1DBHARTISAUTZAHEGAZTIENMIGRAZIOA

1DBH #Artisautza hautazkoan bolumenezko hegaztiak egin ditugu eta ikastetxeko sabaitik eskegi. Irailean hasi ginen, marrazkiak eginez eta #migrazioko #hegaztiak ikertu eta aukeratzen. Gero, pausoz pauso, prozedurak garatuz joan dira, egituratik hasita azalaren kolore arte. Argazki guztiak HEMEN.