- Blender software libre zoragarriarekin egindako lan honetan ukitzailearen aplikazioa ikus dezakegu txirrinduaren mekanikan. Marraztu eskuz orri zurian aipatutako mekanikaren ukitzailearen aplikazioa eta beste bi adibide, dena orri berean.
- Elkartzutaren adibidea aurkitu Plastika gelako espazioan eta grafikoki adierazi.
- Puntutik zirkunferentziara zuzen ukitzailearen prozedura aurkitu online eta euskaraz.
- Deskargatu .svg artxiboa, goiko UKITZAILEA irudia klikatuta, inkscape programarekin ireki, eta honako leku geometrikoak aurkitu:
- Puntua eta zirkunferentziaren zentroaren arteko zuzena eta honen erdibitzailea.
- Erdibitzailetik sortutako zirkunferentzia erradioa ertzeraino duena.
- Sortutako zirkunferentziak hasierako zirkunferentziari eragindako mozketa puntuak.
- Puntutik mozketara zuzena.
- Non ikus dezakegu erdikaria?
- Erdibitzailea kontuan izan gabe, non sortzen da elkartzuta ere?
- Blender programa ireki eta sortu: prisma angeluzuzen bat, zilindro batekin arku-tangente dena. 3 pantaila-argazki postaz bidali.
- .svg artxiboa eta esportatutako .png artxiboa digitalki entregatu.
bannerra 1
2026/04/10
UKITZAILEAK ARIKETA: PUNTUTIK ZIRKUNFERENTZIARI MARRA UKITZAILEA.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina