bannerra 1

bannerra 1

2022/05/21

3D DIGITALA PLASTIKAN: ITSASOA




Hauspoan 3D digitala lantzen ari gara. Oraingoan, itsasoa egin dugu #BLENDER programarekin.

Software librea da eta hemendik deskarga dezakezue: BLENDER.ORG .

3D eszena hau egiteko nahikoa da plano bati ITSASOA izateko esatea klik batekin. Jarraian parametroak konfiguratuko ditugu itsasoaren diseinuaren arabera, hau da, haizearen indarra, olatuen tamaina, olatuen maiztasuna, olatuen norabidea, uraren gardentasuna, kolorea eta distira, olatuek sortutako aparra...

#FREE3D webgunetik, berriz, itsasontzia deskargatu dugu denbora irabazte arren. Itsasoa eta itsasontzia animatu ditugu eta argiztapenarekin jokatu. HDRI IRUDI berezia deskargatu dugu, dohainik ere, #POLYHAVEN webgunetik eta atzekaldean kokatu, honek argiztapenean eragina du.

Azkenik, kaio baten PNG irudia erabili eta kaio taldea animatu dugu #BOID (artaldea) agindua erabilita. Arrantzaleen ahotsak Ondarroa eta Orioko arrantzaleenak dira #YOUTUBEKO dokumental batetik hartuta.

iruzkinik ez: