bannerra 1

bannerra 1

2021/11/18

3D ESZENA HIPERREALISTAK. Zeruak NISHITA addona erabilita.

Addonak programa bati hau hobetzeko eransten zaizkion programa txikiak dira. 3D mundua iraultzen ari den Blender software librearen kasuan etengabeko garapena ari da gertatzen. Mundu osoko komunitateak ekarpenak egiten ari zaizkio Blender progamari eta hau etengabe eguneratzen ari da. Abenduan aterako dute #Blender 3.0 bertsioa.

Blender ireki eta zerua jartzeko nahikoa da NISHITA SKY TEXTURE jartzea. Parametroak animatu, eguzkiaren altuera adibidez, eta egunsentiaren animazioa egin dezakezu. Kaskahezurra egiteko denborarik ez? deskargatu internetetik FREE bada eta egilearen izena jarri kredituetan #Suresh-sureshundaram (https://www.cgtrader.com). Musika konposatzeko denborarik ez, berdin, deskargatu librea bada eta egilea aipatu #Onurvari (https://soundcloud.com). Aipatu behar ere komunitateak eskaintzen dituen bideotutorialak hortik zehar. Kasu honetarako laguntza berezia jaso dut kanal hauek ikusita: #cinematix https://www.youtube.com/channel/UCpuKDBw8IVIdKWPhiB2VDNQ eta #emeuve https://www.youtube.com/c/EmeUve.

Duela urte gutxi pentsa ezinezkoa zena gertatzen ari da 3D munduan. Ikastetxeko ordenagailuetan 3D eszena hiperrealistak sortuko ditugu. Zer da 3D eszena hiperrealista? argiztapena naturala gertatzen denean. Argiak itzalak sortzen ditu eta objektuek beraien arteko harremanetan hainbat itzal ñabardura sortuko dituzte: objektua urdina bada, ondoko objektuan joko duen isladak urdinduko du itzal hori. 

Sortuko dira eszena hiperrealistan materialen testurak, isladak, gardentasunak eta gardentasun zein azalera zikinak (hatz markak, pitzadurak, kolpe markak, hezetasunaren markak eta abar luzea).

Eszena hiperrealistan argazkigintzan eta zineman erabiltzen den eremu sakonera erabiliko dugu, eremu batzuk desenfokatuz eta, nahi izanez gero, "aberrazio kromatikoa" erabiliko dugu.

Airearen hauts kantitatea kalkulatu eta jarriko dugu; eta, goian aipatu bezala, Nishita addonaren abantailaz balia gaitezke: batetik, eguzkiaren indarra zein tamaina definituko ditugu (zenbat eta argi iturria handiagoa orduan eta itzalaren ertzak suabeagoak izango dira), bestetik, eguzkiaren altitudea eta latitudea, eta, azkenik, eguzkiaren argiaren kolorea definitu genezake. 

Irudimena erabili eta pentsatu duzun hori, lasai, egin daiteke. 

Parametro guztiak animatu daitezke.

Deskargatu eta erabili software librea! https://www.blender.org/download/

iruzkinik ez: