bannerra 1

bannerra 1

2021/09/15

BODEGOIA PLASTIKAN. BAI ALA EZ?


Plastikako ariketak proposatzerakoan zalantzak izaten ditugu prozedurak eta ibilbideak zehazterakoan. Edozein marrazki egitea beti izan daiteke aberatsa. Irakurtzea ere. Edo korrika egitea. 
Bodegoia pintatzeko ariketa planteatzeak merezi al du?

Bodegoia egiterakoan behaketa lantzen da, analisia. Objektuen formak eta elkarren arteko harremana konposizioan. Objektuen testura eta koloreak landu daitezke. Argiak, itzalak eta distirak. Objektuan ondoko objektuaren koloreak izan dezakeen eragina ikus genezake.

Baina merezi al du ariketa horretarako planteatzea? Ezin al dira landu kontzeptu eta prozedura hauek beste moduko proiektuetan?


iruzkinik ez: