Plastikan argazkigintza lantzen hasi gara eta konturatu gara telefono mugikorrarekin gaur egun zenbat argazki ateratzen ditugun, ia egunero. Mugikorrak geroz eta hobeagoak erosten ditugu: kamera onak ditugu poltsikoan, hara eta hona ibilita ere, beti eskura.
Askotan zaila da argazki ona definitzeko orduan hautatu beharreko irizpide sorta. Batzutan gauza bati erreparatuko diot eta bestean beste bati. Argia, esanahia, unea, kokapena, begirada, gaia...
Gure ikaslea izandako June Alduntzin argazkigintza munduan dabil jo eta su. Goiko irudian KLIKATU eta INSTAGRAMEKO bere kontura eramango zaitu. Beregana jo dugu galderak egitera eta bere lanen berri jarri nahi izan dugu hemen. Covidaren hau pasata, hurrengo ikasturtean edo, ea Lauaizetara ekartzen dugun hitzaldi-tailerra ematera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina