bannerra 1

bannerra 1

2015/02/11

IKUS-ENTZUN PLASTIKA 2DBH: GIF ANIMATUAK


Ikus-entzun tailerrean GIF animatuak egiten ari gara. #Inkscape erabiliz, marrazki bektorialekin egindako animazioa, eta #Gimp erabiliz animazioak bitmap irudiak erabiliz. Jarraian, ikasleek egindako bi lan, Godzilarena Josebarena eta bestea Anerena.
GIF ANIMATUAK kalitate gutxiko irudi artxiboak dira, Ez dute soinurik ametitzen, ezta ere gardentasunik, ezin zaie hasierako formatua aldatu, etab. Baina, gaur egun indar handia hartu dute, sare sozial eta web guneetan animazio sinpleak jartzeko. Guk tailerrean, GIF animazioa egin ondoren, soinua eta tipografiak erantsiko dizkiogu, MP4 bideo artxiboa bihurtuz, youtube web gunera igoko dugu eta bertatik publikatu.




Godzillaren lan honetan, ikasleak 3 irudi sortu ditu inkscapen. Bat munstroa, bi tankea eta hirugarrena hiria. Hauek mugitu ahala, irudi artxiboa esportatu behar da, karpeta berdinean esportatutako irudi artxibo guztiak bilduz. Behin guztiak ditugunean Gimp programan biltzen ditugu, animazio parametroak adostu eta GIF artxibo moduan esportatuko dugu, animazioa lortuz.
Beste animazio honetan, Gimp erabiliko dugu hasieratik. Vesubio sumendia eta Pompei hiriaren istorioa berreskuratu nahi izan dugu. Antzeko zehozer. Ikaslearen argazkia aldatzen joango gara irudi ezberdinak esportatuz. Pintzela erabiliko dugu aldaketak egiteko. Horretarako, ikasi dugu, edozein irudi pintzelarekin errepikatzeko modua. Hautatzeko erremintarekin eremua dudanean, KOPIATU agindua eman ondoren, pintzelarekin hautatu ahal izango dut. Adibidez, armiarma errepikatu nahi badut argazki batean, zera egingo dut: armiarma kopiatu eta pintzelarekin hautatu eta pintzelkada bakoitza armiarma izango da, pintzela aldatu arte.

iruzkinik ez: