Perretxikoen lana
azken fasean sartu da. Aitzurrarekin zuloa egin eta zelaietan
barreiatuko ditugu guztiak, Lauaizetako lau aldetan: ipar, hego,
mendebal eta ekialdean. Gaur talde baten lanak instalatu ditugu,
bihar beste taldearena eta ostegunean azken bi talderenak. 2DBH
plastikakoak denak. Ordenagailuetan bilatzen hasi ginen, Naturreko
Eduk pasatako zerrenda, Euskal Herrian izaten diren onddo edo
perretxiko ezagunenak, jangarri eta jangaitzak. Gero, koloretako
arkatzez marraztu genituen. Jarraian, egiturak eraiki genituen.
Egiturari azala jarri genion. Azala koloreztatu. Perretxikoak
zelaietan kokatu eta Plastikako blogean publikatu. Zoriondu nahi
nituzke ikasleak. Lan itzela egin dute, elkarlanean, taldeak osatu
eta eskuz esku lan ona egin eta hobetzeko jarrerarekin, eta saioko
azken 15 minutuetan erratza, “fregona” eta “baietakin”
bazterrak txukunduz. Eskertu, nola ez, Carmen Palmà s
lankideari, aurten Lauaizetako 3. solairua garbitzen duenari. Nahiz
eta ahal izan duguna garbitu, hurrengo egunerako sekulako lana egin
izan duelako, arraskak, mahaiak, aulkiak, korridoreko zorua, nesken
komuna(plastikako gelaren ondoan dagoen "arraska auxiliarra) etab kolaz, paperaz eta pinturaz garbitu izan dituelako modu
ezin hobean.
bannerra 1

2014/11/18
2014/11/13
TIRA KOMIKOA IPRENTSA 10: PARTE HARTU!
Azaroak 28an Iprentsa 10 zenbakian
argitaratuko den edukia bildu behar dugu. Ale guztietan TIRA KOMIKOA
ere publikatzen da . Ikasturte honetan hauxe izango da tira komikoa
aukeratzeko metodoa. Lauaizetako ikasle zein gurasok har dezake
parte. Neurriak honakoak edo proportzionalak izan behar dira: 201x93
mm gutxi gora behera. Gaia librea. Eskuz marraztu daiteke, edo nahi
bada ere, modu digitalean. Edozein tramankulu erabiliz. Euskaraz
diren tira komikoak bakarrik hautatuko ditugu (erredakzioan itzuli daitezke).
Azaroak 26rako bidali posta honetara, identifikatuz nor zareten,
mikelplastika@gmail.com
Epaimahai modukoa osatu eta aurkeztuen artean bat publikatuko da eta, baliteke, beste atal batean guztiak publikatzea (kopuru eta mailaren arabera).
Epaimahai modukoa osatu eta aurkeztuen artean bat publikatuko da eta, baliteke, beste atal batean guztiak publikatzea (kopuru eta mailaren arabera).
beste atalak
#marrazkia,
euskara,
KOMIKIA,
LAUAIZETA,
marrazkia,
prentsa digitala
2014/11/07
3DBH DISEINUA: LIBURU AZALA
3DBH Diseinuan perretxikoak 3D moduan
egin, #Blender erabiliz, eta ikuspuntu ezberdinetatik argazkiak atera
eta bakoitzak bere blogean publikatu ondoren, ebaluazioko azken
lanarekin hasiko gara: LIBURU AZALA.
- GIMP: liburuan ateratzen diren irudi guztiak sortzeko(moztu, itsatsi, eskalatu, biratu, bikoiztu, koloreak aldatu, pintatu, gardentasuna, iragazkiak...).
- INKSCAPE: azalaren azken diseinua(kolore formak, tipografia guztia, argitaletxea, idazlea, etab).
Aurreko ikasturtean erabili izandako 2
gai ezberdin hartuko ditugu eta nahastu.:
- oinetako arrosak zituen emakumea
2014/11/05
2014/11/04
FANTASIA ETA BELDURREZKO ASTEA 2014. IRUDI DIGITALA
Azken
25 urteetan, udazkenero
Antzoki Zaharra
eta bere inguruak festa bilakatzen dira fantasiazko eta beldurrezko
zinemazaleentzat. Egun batzuetan zehar, urteko genero-film onenak,
erakusketak eta bestelako jarduerak elkartzen dira Donostian, eta
kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betetzen dira. Hasierako
urteetan “friki” eta super zale modukoek jarraitutako zinemaldia zirudienak,
arrakasta handiko eta jendez gainezka dabilen egitasmoan bihurtu da.
Garai batean, Gipuzkoatik barrena zabaltzen ziren ekitaldiak, hauen
artean bitxienetakoa, zineman barruan goiza aldera arte pelikulak
ematea zen, 8 bat pelikula jarraian...donosti-kultura.com
Guk
gaiari helduko diogu, 3DBH Plastikan, eta irudi digitala landu.
Fantasia eta beldurrezko eszena irudia bilatu eta aurkituko dugu
interneten. Deskargatu eta gorde. Ondoren, bakoitzaren edo lagunaren
argazkia txertatu eta eszenan “sartuko” gara. Hemen bideoa
prozedura azaltzen...
Lanak bukatu ahala, ikusgai IKASLEEN LANAK atalean (picasaweb/googleplus)
beste atalak
3DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
gimp,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/10/28
EUSKAL MIKOLOGIA 2: PRODUKZIOA AREAGOTZEN!
Perretxikoen
ikerketa, marrazketa eta publikazioaren ondoren, maila bakoitzean
jarraitu dugu hauen lanketan.
2DBH Plastikan, esaterako, koloretako arkatzez eginiko marrazkien ostean, talde lanean neurri handiko bolumenak egituratzen hasi gara, onddo forma eman arte. Bukatutakoan, Lauaizeta ikastetxe inguruko zelaietan jarriko ditugu, elurra egin arte. Aurtengo neguan, esaten dutenez, “ezkur asko elur asko”.
2DBH Plastikan, esaterako, koloretako arkatzez eginiko marrazkien ostean, talde lanean neurri handiko bolumenak egituratzen hasi gara, onddo forma eman arte. Bukatutakoan, Lauaizeta ikastetxe inguruko zelaietan jarriko ditugu, elurra egin arte. Aurtengo neguan, esaten dutenez, “ezkur asko elur asko”.
3DBH
Diseinuan, berriz, 3D diseinuan egindako onddoak Blenderren,
koloreztatu ditugu. Testurak sartzerakoan, arazo teknikoak izan
ditugu, ordenagailuen txartel grafikoak eta prozesadorean indarra ez
baitira nahiko, lan hauetan eroso aritzeko. Hala ere, moldatu gara.
Azkenik,
4DBH Plastikan, 10 perretxiko ospetsuenen marrazki bektorialak
egin ditugu Inkscape erabiliz. Ez daude guztiak erakusteko prest, zuzenketa txikiak, izena erantsi, etab. Bukatuta daudenean, guztiak batera publikatuko ditugu BLOG honetan, eta ikusgai ere izango dira IKASLEEN LANAK atalean, picasaweb edo googleplusean.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
3DBH DISEINUA,
4DBH PLASTIKA,
BLENDER,
diseinua,
diseinua 3D,
eskultura,
euskara,
inkscape,
PLASTIKA 2.0
2014/10/26
EUSKAL MIKOLOGIA: UDAZKENEKO LOREAK
Udazkenean,
gure inguruan gerta ohi diren bi fenomeno landuko ditugu
programazioan txertatuta. Batetik, udazkeneko loreak deituriko mundu
mikologikoa: perretxiko edo onddoak. Bestetik, Donostiako Fantasia
eta beldurrezko zinemaldia.
Perretxikoak
lantzeko garaian, helburua argi izan behar dugu. Helburua,
programazioan azaltzen den ikusizkoen hezkuntzan garatze mailan,
behaketa, marrazketa eskuz zein digitalki, gure ondare kulturalaz
jabetzea eta adierazteko gaitasuna aberastea da.
Belaunaldiz
belaunaldi bizitako ohitura zahar hau, perretxikoak biltzearena, gure
basoetako paisai zoragarrian aurki daitezke txoko ezkutuetan.
Naturarekin bat gozatuz biltzen diren onddoak kultura zaharra da.
Arlo zientifiko, artistiko eta gastronomikoetatik zor zaio interesa.
Naturak erakusten digun perretxikoen munduan ez da onik eta txarrik.
Denak izaki, batzuk jan daitezke eta besteak arriskutsuak dira
osasunarentzat (heriotza tarteko). Hona hemen ezagunenak:
-
Onddo beltza (Boletus aereus)
-
Zizahoria (Cantharellus cibarius)
-
Susa edo udaberriko ziza (Calocybe gambosa)
-
Gibelurdina (Russula virescens)
-
Urretxa (Russula cyanoxantha)-
Galanperna (Macrolepiota procera)
-
Kuletoa (Amanita caesarea)
* Perretxiko jangaitzak:
* Perretxiko jangaitzak:
- Hiltzaile berdea (Amanita phalloides)
- Kuleto faltsua (Amanita muscaria)
- Satan perretxikoa (Boletus satanas)
-
Galanperna hiltzailea (Lepiota helveola)
-
Hiltzaile goiztiarra (Amanita
verna)
2DBH PLASTIKAN arkatzezko kolorez egindako perretxiko hautatuak hemen:
2DBH PLASTIKAN arkatzezko kolorez egindako perretxiko hautatuak hemen:
3DBH DISEINUAN EGITEN ARI GARENAREN LAGINAK JARRAIAN...
Ondoko bideoan, hasierako fasea nola
egin azaltzen du. Bilaketa, argazkiaz baliatuz marrazki bektoriala,
3D marraztu edo eraiki. Azpitituluak nahi izanez gero, klikatu
botoian(azpitituluak).
Azken fasean, koloreztatu eta testurak
sartuko ditugu. Animatuko dugu bideoan onddoaren ezaugarriak hobeto
azaltzeko.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
3DBH DISEINUA,
4DBH PLASTIKA,
animazioa 3D,
diseinua 3D,
euskara,
inkscape,
Lauaizeta BHI,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
zinemaldia
2014/10/09
INTXAURRONDO AUZOA ANIZTASUNA LANTZEN: GURE ETXEA
"Intxaurrondo izugarri hazi da azken urteetan, jatorri desberdinetako pertsona askok aurkitu dugu etxea bertan, eta horrek erabat eraldatu du auzoa".
Horrela hasten da urrian
Intxaurrondoko auzoan egingo den aniztasunari buruzko egitasmoa.
#Gure etxea egitasmoa, #Janintx. #Plazara goaz auzoko elkarteak
bultzatzen du egitasmo hau ere. Lauaizetatik, auzoko eragile ere,
parte hartu dugu bertan. Informazio gehiago eskuratzeko jo ezazue Plazara Goazek daukan webgunera.
Erakusketaren argazkiak ikusteko klikatu hemen
beste atalak
#Gureetxea,
#janintx,
#Plazaragoaz,
erakusketa,
LAUAIZETA,
marrazkia,
plastika,
PLASTIKA 2.0
2014/10/06
LABIRINTOA 3D ETA 2D KONPOSIZIOA. 3DBH PLASTIKA
3DBH Plastikan 2 ariketa egingo ditugu
jarraian. Batetik, 3D landuz labirintoan oinarrituta dagoen edozein
konposizio geometrikoa, argiluna aplikatuz lortuko dena. Zuloa bada
ilunago, goiko aldea beheko aldea baino argiago, estuak diren guneak
ilunago, etab. Horretan laguntzeko Blender programarekin ikusiko
ditugu ikuspuntu ezberdinak eta gorputz geometriko zein espazioaren
trataera, bistak klik batean aldatuz eta 3Dko orbita bisuala
erabiliz. Behin ulertua, tintaz edo boligrafoz marraztuko dugu A4
formatuan.
2Dko marrazkia egiteko Inkscape
erabiliko dugu, zuri beltzean eta 4 baldintza bete beharko ditu
konposizioak: tentsio gunea, ordenaren gunea, sakonera gunea eta
forma geometriko nagusietako bat azaltzea modu diskretuan, erdi
izkutaturik.

2014/10/01
ARTE GARAIKIDEA ULERTZEN. 4DBH PLASTIKA
Arte garaikidea ulertzeko ikasi egin
behar da. Belaunaldiz belaunaldi, gizarte ezberdinek bere artea egin
dute. Iraultzak eman zirelako, gerrak gertatu zirelako, balore
krisiak, erlijioak, giza eskubideak, ekonomia, industri iraultza, eta
abar faktore medio.
Arte garaikideak adierazteko hizkuntza
plastiko geroz eta konplexuagoak erabili izan ohi ditu. Hizkuntza
horren kodeak askatu egin behar dira. 4DBH Plastika arloan, Arte
garaikidea, abangoardiak ulertzen hasi gara.
Ikasle bakoitzari Arte mugimendu zein
artegile bat tokatu zaio eta irudia, garaia eta azalpen artistikoa
erantsiko dio.
Errazago ulertzeko Confucioren esaldi
famatua gogoratuz...”egiten badut ikasiko dut”. Digitalki irudiak
eraldatu eta pintzelaz marrazteko Gimp software librea erabili dugu
Dripping digitala egiteko, Pollocken lana interpretatuz, 1950eko
Expresionismo Abstraktua ikertuz.
Ondoren, bere aurrekarietakoa den
Errusiar Iraultza Boltxebikean sortu zen Arte aurrerakoi eta
kontzeptuala ikusi dugu, ezagutu: Suprematismoa bultzatu zuen Kasimir
Malevitchen “Karratu zuria fondo zuriaren gain” marrazkia egin
dugu digitalki, irudi bektorialen editorea den Inkscape software
librearekin. *Bideoa desagertu da. Berria jarri bitartean ikusi Giokondaren gif animatua (J. Oncala).
2014/09/30
3DBH: ARGAZKIGINTZA DIGITALA
3DBH mailan astero
saio bat dugunez, askatasun handiz eta presaka sortu ditugu irudiak,
freskotasuna bilatuz, beldurrik gabe teknikak erabiliz eta
dokumentatzeko ordenagailuak eta internet erabiliz.
Saioak osatzeko
etxeko lan parea egin beharko ditu ikasle bakoitzak. Batetik
mugikorrarekin 3 argazki atera eta posta honetara bidali beharko ditu
mikelplastika@gmail.com
-
KOLORE BIZIAK.
-
KURBA.
-
ESPAZIO ILUNEAN ARGIA SARTU DA.
Emakume edo
gizonezkoa aukeratu, Donostiako aurtengo 62 Zinemaldian izan dena
eta orri laurden batean, boligrafoz marraztu ( 45 minutuko marrazkia
gehienez). Bilatu behar dena, ilearen testura, argia eta itzala,
begiradaren adierazpena galdu gabe. Mugikorrarekin argazki originala
eta marrazkia bidali.
Epea: urriak 31.
2014/09/27
ZIRKULU KROMATIKOA. KOLOREA.
Argiluna landu dugu
arkatzez, boligrafoz eta azkenik akuarelaz, 2DBH plastikan. Argiluna landu ondoren
eta kolorea beti lan guztietan presen dagoenez, KOLOREAREN
SAILKAPENAK ETA TEORIA landuko dugu, ZIRKULU KROMATIKOA eginez.
Bai Gimp eta bai Inkscapen milioika kolore klik batera.
Kolore gurpila saguarekin mugitu eta koloreak bilatu.
Koloreak zurira eta beltzera eralda daitezke.
Gama kromatiko guztia. Ñabardura, saturazio eta argitasuna kontuan izanik.
Ikasleak jolasean kolorearen teoriaren kontzeptuak beregana ditzake. Armonia eta kontrastea kolore argitasunaren arabera, eta baita ere, kolorearen tenperatuararen arabera, kolore hotzak eta beroak konbinatuz.
Kolore nagusietatik bigarren mailako eta hirugarren mailako koloreak lortzeko ehunekoak erabil daitezke.
Software librea eta oso indartsua, aurrerakoia, euskaraz dagoena. Argi koloreak zein pigmentu koloreak bereiztuz(CMYK).
IKT baliabideak informazioa azkar eta modu dinamikoan partekatzeko aukera ematen du. Internet liburutegi digital zabala eta irekia.
Kolorearen teoria
ikastea nahiko atsegina da ikasleentzat eta erraz barneratzen dute.
Zirkulu kromatikoa egitea atsegina gertatzen zaie. Blog sarrera
honetan, zirkulu kromatikoa nola egin azaltzen saiatuko gara, IKT
baliabideak aplikatuz eta ikaslearengan aukera guztiak irekiz:
paperean gauzatutako zirkulu kromatikoa egingo dugu, pigmentu kolore
moduan. Horretarako ikasleak tenpera, koloretako arkatzak, akuarela eta
aldizkariekin collage teknikak aukera ditzake. Baina, lehenago
ikasleak kolorearen teoria nagusia bilatuko du wikipediara edo beste
webgunetara joz. Behin teoria irakurrita Gimp eta Inkscape programak
erabiliz, modu digitalean, kolorearen sailkapena eta nahasketa
ezberdinak ikertuko ditu, klik pare bat eginez, kolore gurpilak
begiratuz. Dena argi eta garbi ulertutakoan, musika ona jarri eta
eskuz pintatzera...
Hurrengo bideoaren azpitituluak euskara, gaztelera eta inglesa hizkuntzetan aukera daiteke.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
gimp,
ikt,
inkscape,
kolore beroak,
kolore teoria,
kolorea,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
wikipedia,
zrkulu kromatikoa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)