bannerra 1

bannerra 1

2014/04/09

2DBH PLASTIKA ARKATZEZ MARRAZTEN



Arkatzez marrazten aritu gara, Erdi Aroan bezala, baina ordenagailuak eta internet erabili ditugu dokumentatzeko. Lan guztiak igo gabe badaude ere, 50etik gora ikusgai IKASLEEN LANAK atalean sartzen bazarete...

2014/04/04

ARTELANAK EZAGUTZEN 4 PLASTIKA EREMU DIGITALA

Artelan famatuak animatzen ibili gara eta bitartez museotako Artea hobeto ezagutzen. Hemen lan batzuk. Hurrengo astean Italiara doaz ikas bidaian, gero oporrak bi aste. Maiatza arte ondo pasa 4. mailako ikasle maiteak!




2014/04/02

HORMA IRUDIA EGIAKO AITOR IKASTOLAN 2DBH PLASTIKA



Aitorretik proposamena jaso genuen, horma irudia egiteko. Ideia adostu eta Lauaizetako plastikako 2DBHko ikasleak, Aitorreko LH5 eta LH6ko Ikasleekin horma irudia egin dute, denon artean, 150 ikasle.





ARGAZKIAK ikusi nahi izanez gero, blog honetako IKASLEEN LANAK atalean daude ikusgai. Ikasleren batek bidali nahi baditu bereak hemen jartzeko, hemen posta: mikelplastika@gmail.com

2014/03/29

DISEINUA 3D. BLENDER. ANIMATU ZURE ESPAZIO ONTZIA.



Hemen dakusagu Manex, gure Diseinuko ikasle jatorretako bat, asko baititugu. Espazio ontzia aurkezten ari da. Zertan datza proiektua? Pixkanaka atal ezberdinak ikasten ari gara: nola diseinatu Blender erabiliz eta 3D moduan, objektuak bidean ibiltzeko aginduak nola eman, mendiak nola egin, leherketak, sua eta euria nola egin, etab. luzea. Proiektuak garatu ahala blog honetan publikatzen joango gara...

2014/03/26

ARTELANAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA



Artearen Historian lantzen diren artelan ezagunenak bilatuko ditugu interneten nabigatuz. Jarraian, ikasle bakoitzak bat aukeratu beharko du eta Blogera igo. Ondoren, Gimp eta Inkscape irudi edizio programak erabiliz, software libreak biak, animazio txiki bat egingo dute. Hemen duzue eredua, Van Goghen kuadroarekin egindakoa.

2014/03/19

DISEINUA 3D: OBJEKTUA. 3DBH DISEINUA





Objektua aukeratu aurretik, ikasle bakoitzak, edateko kopa marraztu du 3 dimentsiotan. Jarraian, x, y eta z ardatzak, bistak eta 3D-aren prozedura menperatze arren, espazio ontzia diseinatu dugu.

2014/03/12

ESPAZIOA LANTZEN INGURUA EZAGUTUZ

 


Espazioa lantzeko 2DBH-ko PLASTIKA ikasgaian, eremu ezberdinetan arituko gara. Eskultura ikusiko dugu, Oteizarena, eta buztinaz formak eraiki. Ingurua ezagutuko dugu, bai Donostia eta bere eraikin esanguratsuenak. Eta bai Lauaizeta inguratzen duen mendi katea: Goizueta aldekoak, Adarra, Ernio, Izarraitz eta Igeldoren jarraian daudenak. Google earthen lan batzuk egingo ditugu eta arku kapaza erabili. Bestetik, arkitekturan murgilduko gara, 3D programarekin etxea eraikiz, besteak beste.

2014/03/11

HORMA IRUDIA EGIA AUZOKO AITOR IKASTOLAN




Egun bat adostuko dugu Aitor Ikastolakoekin horma irudia elkarrekin margotzeko. Interneteko komunikazioa erabiliz, marraztu beharreko edukia eta marrazki mota zehaztuko dugu. Plastikatik luzatuko den proposamena irizpide hauetan oinarritutakoa izango da:

  • unibertsala: ikasle orok parte hartu ahal izateko prozedurak bideratzea.
  • erakargarria: hitz, kolorez eta marrazkiz osatutakoa, arte garaikideko hizkuntza plastikoetan oinarritutakoa.
  • euskalduna: euskara publikatzeko aukeraz baliatzea.




2014/02/26

GLOBALIZAZIOARI BIRAKA. 3DBH DISEINUA

3D Diseinuan atsedenaldi txikia hartuko dugu, hirugarren ebaluazioa hasi arte. Orduan, objektu baten analisia egingo dugu: bere neurriak, forma, Librecad-ekin aurreko eta goiko bistaz marrazki teknikoa, garapen tridimentsionala eta testura Blender-ekin, eta azkenik, produktuaren katalogo digitala(zertarako den, nola funtzionatzen duen, atal ezberdinak,...), Gimp eta Inkscape-z baliatuz. Ondoren, , Blender programari etekina tope ateraz espazio untzia sortu eta nabigatzen jarriko dugu labirinto batetik.
Orain, eta ebaluazioa amaitu arte, azken lana burutu beharko dute: Globalizazioan ezaguna den produktu baten markaren izaera aldaketa Gimp erabiliz.


 orijinala

ideia garatzen, amaitzeke

2014/02/20

KOMIKIA ZURIBELTZEAN 2DBH PLASTIKA


Dagoeneko jasota daude ordenagailuz eginiko orri bateko komikiak. Gimp eta Inkscape programak erabili ditugu, software librekoak eta oso onak, biak. 100 ikasletik 60 lan publikatuko dira. Bat, mp3 formatuan, ipuin kontalari gisa. Beste bat, pdf moduan, testu formatuan. Beste hiru, eskuz egindakoak dira, arkatzez paperean. 55 ordenagailuz, esandako moduan. Zeintzuk ez daude publikatuak? Bukatu gabe daudenak, artxibo mota desegokian gordetakoak, hizkuntzarekiko prozedurak jarraitu ez dituztenak, gidoia egiterakoan prozedura modu desegokian erabilitakoak, batez ere. Komikiak ikusteko 3 modu dituzue:

1- IKASLEEN LANAK atalean, streaming eginez.

2- IKASLEEN LANAK atalean, banaka deskargatu ondoren.

3- JARRAIAN datorkizun aplikazioa erabiliz(CHROME eta FIREFOX nabigatzaileekin ondo doa). 
OHARRA: Behin aplikazioan klikatutakoan, bilduma irekiko da eta geziei gora eta behera emanda, komikiak, handi eta argi ikus daitezke. Hizkuntza akats batzuk daude, jakina, ez gara konturatu publikatu arte, 2. DBH-n ari gara...ejem!
KOMIKIA plastika 2DBHklikatu gainean

GIMPEKIN MAKILLAJEA 4DBH PLASTIKA


                   

4DBH PLASTIKAN, ikasturte honetan, eremu digitalari 3tik saio bat eskaini diogu. Ebaluazio honetako ariketak: Pop Art ezagutzen, ikas bidaia Italiara denez, Firentzeko kupula izan da haria. Inauteriak gaiarekin, Lauaizeta ikastetxea mozorrotu dugu egoera ezberdinetan jarriz, irudi bat kanpotik eta beste bat barrutik. Jarraian, inauteriak aitzakiatzat, Gimp irudi editorea erabiliz, pintzelekin norberaren aurpegia makillatuko dugu. Azken lan hau girotzeko irudi pare bat eta Liza Minelliren “Money” abestiaren dantza youtubetik hartua.




2014/02/19

3D DISEINUA: BLENDER eta "tximeleta efektua"

3D Diseinua lantzen hasi gara Diseinua 3. DBH-ko hautazkoan. Tximeleta efektu delako zirkuitu interaktiboa egitean datza proiektuaren xedea. 3D eremua oso zabala da. Puntuarekin hasi, zuzenak lortu, ertzak kasu, eta planoarekin josten hasi arte. Planoak ardatzetan biderkatu eta hiru ardatzeko mundu mugaezina irudikatu arte: x, y, z ardatzak, xy planoak, etab.

Blender software librea erabiltzen ari gara. Python-en oinarrituta. Oso indartsua, dinamikoa, azkarra, beste software libreekin interaktiboa(Gimp, Inkscape, Openshot,...) eta etengabe komunitateak garatutakoa.



3D Diseinuan 3 eremu jorratzen ditugu. Batetik, 3D formak eta testurak. Bestetik, 3D Espazioa eta argiztatzea. Azkenik, 3D eta animazioa. Animazioan, Blenderrek Game atalean jokuak egiteko ahalmena du eta hortaz baliatuz parametro fisikoetan jolastuz aritu gara. 



2014/02/07

INAUTERIAK LAUAIZETAN


Inauterien xarma neurtu ezinezkoa da. Zenbat pertsonai eta zenbat barre. Eremu digitalak ez du errealitatearen pare jarri nahi. Blog honetan plastikako lana eginez inauterietarako pertsonaiak sortu ditugu, ikasleak digitalki mozorrotuz. Gero, Inauteriak iristean, kalean mozorrotuz BIZIKO du bakoitzak bere modura!!