bannerra 1
2014/03/29
DISEINUA 3D. BLENDER. ANIMATU ZURE ESPAZIO ONTZIA.
2014/03/26
ARTELANAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA
Artearen Historian lantzen diren artelan
ezagunenak bilatuko ditugu interneten nabigatuz. Jarraian, ikasle
bakoitzak bat aukeratu beharko du eta Blogera igo. Ondoren, Gimp eta
Inkscape irudi edizio programak erabiliz, software libreak biak,
animazio txiki bat egingo dute. Hemen duzue eredua, Van
Goghen kuadroarekin egindakoa.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/03/19
DISEINUA 3D: OBJEKTUA. 3DBH DISEINUA
beste atalak
3DBH DISEINUA,
diseinua,
diseinua 3D,
euskara,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/03/12
ESPAZIOA LANTZEN INGURUA EZAGUTUZ

Espazioa lantzeko 2DBH-ko PLASTIKA
ikasgaian, eremu ezberdinetan arituko gara. Eskultura ikusiko dugu,
Oteizarena, eta buztinaz formak eraiki. Ingurua ezagutuko dugu, bai
Donostia eta bere eraikin esanguratsuenak. Eta bai Lauaizeta
inguratzen duen mendi katea: Goizueta aldekoak, Adarra, Ernio,
Izarraitz eta Igeldoren jarraian daudenak. Google earthen lan batzuk
egingo ditugu eta arku kapaza erabili. Bestetik, arkitekturan
murgilduko gara, 3D programarekin etxea eraikiz, besteak beste.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
BOLUMENA,
diseinua 3D,
donostia,
eskultura,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/03/11
HORMA IRUDIA EGIA AUZOKO AITOR IKASTOLAN
Egun bat adostuko dugu Aitor
Ikastolakoekin horma irudia elkarrekin margotzeko. Interneteko
komunikazioa erabiliz, marraztu beharreko edukia eta marrazki mota
zehaztuko dugu. Plastikatik luzatuko den proposamena irizpide hauetan
oinarritutakoa izango da:
- unibertsala: ikasle orok parte hartu ahal izateko prozedurak bideratzea.
- erakargarria: hitz, kolorez eta marrazkiz osatutakoa, arte garaikideko hizkuntza plastikoetan oinarritutakoa.
- euskalduna: euskara publikatzeko aukeraz baliatzea.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
diseinua,
donostia,
euskara,
HORMAIRUDIA,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/02/26
GLOBALIZAZIOARI BIRAKA. 3DBH DISEINUA
3D Diseinuan atsedenaldi txikia hartuko dugu, hirugarren ebaluazioa hasi arte. Orduan, objektu baten analisia egingo dugu: bere neurriak, forma, Librecad-ekin aurreko eta goiko bistaz marrazki teknikoa, garapen tridimentsionala eta testura Blender-ekin, eta azkenik, produktuaren katalogo digitala(zertarako den, nola funtzionatzen duen, atal ezberdinak,...), Gimp eta Inkscape-z baliatuz. Ondoren, , Blender programari etekina tope ateraz espazio untzia sortu eta nabigatzen jarriko dugu labirinto batetik.
Orain, eta ebaluazioa amaitu arte, azken lana burutu beharko dute: Globalizazioan ezaguna den produktu baten markaren izaera aldaketa Gimp erabiliz.
Orain, eta ebaluazioa amaitu arte, azken lana burutu beharko dute: Globalizazioan ezaguna den produktu baten markaren izaera aldaketa Gimp erabiliz.
orijinala
ideia garatzen, amaitzeke
beste atalak
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/02/20
KOMIKIA ZURIBELTZEAN 2DBH PLASTIKA
Dagoeneko jasota daude ordenagailuz
eginiko orri bateko komikiak. Gimp eta Inkscape programak erabili
ditugu, software librekoak eta oso onak, biak. 100 ikasletik 60 lan
publikatuko dira. Bat, mp3 formatuan, ipuin kontalari gisa. Beste
bat, pdf moduan, testu formatuan. Beste hiru, eskuz egindakoak dira,
arkatzez paperean. 55 ordenagailuz, esandako moduan. Zeintzuk ez
daude publikatuak? Bukatu gabe daudenak, artxibo mota desegokian
gordetakoak, hizkuntzarekiko prozedurak jarraitu ez dituztenak,
gidoia egiterakoan prozedura modu desegokian erabilitakoak, batez
ere. Komikiak ikusteko 3 modu dituzue:
1- IKASLEEN LANAK atalean, streaming eginez.
2- IKASLEEN LANAK atalean, banaka deskargatu ondoren.
3- JARRAIAN datorkizun aplikazioa erabiliz(CHROME eta FIREFOX nabigatzaileekin ondo doa).
OHARRA: Behin aplikazioan klikatutakoan, bilduma irekiko da eta geziei gora eta behera emanda, komikiak, handi eta argi ikus daitezke. Hizkuntza akats batzuk daude, jakina, ez gara konturatu publikatu arte, 2. DBH-n ari gara...ejem!
klikatu gainean
OHARRA: Behin aplikazioan klikatutakoan, bilduma irekiko da eta geziei gora eta behera emanda, komikiak, handi eta argi ikus daitezke. Hizkuntza akats batzuk daude, jakina, ez gara konturatu publikatu arte, 2. DBH-n ari gara...ejem!
klikatu gainean
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
euskara,
KOMIKIA,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
GIMPEKIN MAKILLAJEA 4DBH PLASTIKA

4DBH PLASTIKAN, ikasturte honetan, eremu digitalari 3tik saio bat eskaini diogu. Ebaluazio honetako ariketak: Pop Art ezagutzen, ikas bidaia Italiara denez, Firentzeko kupula izan da haria. Inauteriak gaiarekin, Lauaizeta ikastetxea mozorrotu dugu egoera ezberdinetan jarriz, irudi bat kanpotik eta beste bat barrutik. Jarraian, inauteriak aitzakiatzat, Gimp irudi editorea erabiliz, pintzelekin norberaren aurpegia makillatuko dugu. Azken lan hau girotzeko irudi pare bat eta Liza Minelliren “Money” abestiaren dantza youtubetik hartua.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
BRUNNELLESCHI,
euskara,
kolorea,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/02/19
3D DISEINUA: BLENDER eta "tximeleta efektua"
3D Diseinua lantzen hasi gara Diseinua
3. DBH-ko hautazkoan. Tximeleta efektu delako zirkuitu interaktiboa
egitean datza proiektuaren xedea. 3D eremua oso zabala da.
Puntuarekin hasi, zuzenak lortu, ertzak kasu, eta planoarekin josten
hasi arte. Planoak ardatzetan biderkatu eta hiru ardatzeko mundu
mugaezina irudikatu arte: x, y, z ardatzak, xy planoak, etab.
Blender software librea erabiltzen ari
gara. Python-en oinarrituta. Oso indartsua, dinamikoa, azkarra, beste
software libreekin interaktiboa(Gimp, Inkscape, Openshot,...) eta
etengabe komunitateak garatutakoa.
3D Diseinuan 3 eremu jorratzen ditugu.
Batetik, 3D formak eta testurak. Bestetik, 3D Espazioa eta
argiztatzea. Azkenik, 3D eta animazioa. Animazioan, Blenderrek Game
atalean jokuak egiteko ahalmena du eta hortaz baliatuz parametro
fisikoetan jolastuz aritu gara.
beste atalak
animazioa 3D,
BOLUMENA,
diseinua,
diseinua 3D,
euskara,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/02/07
INAUTERIAK LAUAIZETAN
Inauterien xarma neurtu ezinezkoa da.
Zenbat pertsonai eta zenbat barre. Eremu digitalak ez du
errealitatearen pare jarri nahi. Blog honetan plastikako lana eginez
inauterietarako pertsonaiak sortu ditugu, ikasleak digitalki
mozorrotuz. Gero, Inauteriak iristean, kalean mozorrotuz BIZIKO du
bakoitzak bere modura!!
2014/01/30
2014/01/26
2014/01/16
INAUTERIAK BADATOZ
Gimp erabiliz, mozorroaren ideia eta
ikaslearen argazkiaz, digitalki mozorrotzen hasi gara. Erakusketa
digitala inauterietarako egongo bada ere, hasi gara emaitzak
jasotzen eta IKASLEEN LANAK atalean dituzue ikusgai. Hemen, bi adibide...
2014/01/09
2013/12/09
KOMIKIA EGITEKO GALDETEGIA
Galdetegia osorik ikusteko klikatu sarrera edozein lekuan eta gora eta behera teklatuko betiko geziekin ibili.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
KOMIKIA,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2013/12/05
DISEINUA BIDAIA
Munduan zehar bidaiatzeko planarekin,
Diseinuko ikasleek, bakarka zein binaka, bidaiatzeko lekuak
proposatuko dizkigute. Blogean publikatuko dituzte proiektuaren
gorabehera guztiak. Azkenean 10 atal=10 puntu.
|
ebaluazio-kalifikazioa
|
||
|
1 |
Blogean publikatu euskara txukunean |
Blogger-Libreoffice-Xuxen |
|
2 |
Publizitate anuntzioa- Kartela |
Gimp-Inskcape |
|
3 |
Publizitate bideoa |
Openshot |
|
4 |
Eskuliburua |
Inskcape-Gimp |
|
5 |
Mapa irudiak |
Google earth |
|
6 |
Mapa bideoak |
Google earth-Recordmydesktop |
|
7 |
Lekuaren deskribapena I |
Google irudiak |
|
8 |
Lekuaren deskribapena II |
youtube |
|
9 |
Lekuaren musika |
Audacity |
|
10 |
Lekuaren testua |
Wikipedia |
2013/12/02
KOMIKIA 2DBH
KOMIKIA EGITEKO LANKETA
Komikia
landu izan dugu hainbat ikasturtetan 2DBH mailan, Plastika arloan.
Iaztik hasi ginen Euskara eta Gaztelera arloekin egitasmoa elkarrekin
josi nahian. Aurten, handinahiaz jota, arlo gehiagoen arteko
elkarlana bultza nahi izan dugu. Gizarte arloan, ikasleek burutuko
dituzten istorioen testuinguru historiko sozio politikoak landuko dituzte.
Ingeleseko arloan, pertsonaia definitzeko hizkuntz itzulpena
erabiliko dute. Gaztelera arloan, testu ulermen desberdinak landuz,
komikiaren hasierako narrazioa landuko dute. Euskaran eta Plastikan
istorioaren mamia eta zehaztasun guztiak.
Beste
urteetan komikiari buruzko blog sarrera ezberdinak:
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
euskara,
KOMIKIA,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2013/11/20
ANIMAZIOA IKUS-ENTZUN HAUTAZKOAN 2DBH
Animazio hauekin amaitu dugu lehen
ebaluazioa. Lan giro polita izan dugu Ikus-entzun taldean eta pixkanaka
lanak atera dira aurrera. Inkscape software librean marrazki
bektorialak egin ditugu eta gero Gimp erabiliz animazioa Gif modura.
“Ikasleen lanak” atalean dituzue ia lan guztiak. Hurrengo
ebaluazioan soinua gehituko diegu.
beste atalak
2DBH IET,
2DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
diseinua,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0,
ZINEMA
2013/11/17
GIF ANIMATUAK ETA BIDEO EDIZIOA. 3DBH DISEINUA.
Lehen Ebaluazioa amaitzeko 3DBH
Diseinuan falta zaiguna Tximistaren lana bideo formatuan bakoitzak
bere blogean aurkeztea da. Jarraitu beharreko pausuak irudian
grafikoki azalduta dituzue: 1. Tximistaren GIF animatua. 2. Lizentzia
libreko soinua bilatu eta aurkitu. Ondoren jaitsi. 3. Audacityn
soinua egokitu. 4. Openshoten lana amaitu.
Lan hau amaitutakoan Ebaluazioko nota
osatuko da.
Zuzenketak GIF animatuetan: Blogean
igotako soinurik gabeko Gifak, ez daude ongi burutuak, salbuespenak
salbuespen. Tximista baino lehen, denbora luzeago behar du, bestela
ez du itxura naturalik hartzen. Hori egiteko modu egokiena, geruzari
izena aldatzean datza. Identifikatzeko izenaren ondoren, parentesi
artean denbora jarriko dugu. Horrela: niregeruza(100ms),
bestegeruza(500ms), etab.
2013/11/09
ARGAZKI DIGITALAK 4DBH PLASTIKA

4DBHko Plastikako ikasle!! 4 Argazki egin behar dituzu, zure Blogean txertatu eta bakoitzari dagokion izenburua jarri, txukun. Gaia KOLOREA da. Konposizioa libre, edukiak, enkoadraketa, ikuspuntua, adierazpena...ZURE SORMENARI ATERIK EZ ITXI!!!
1- KOLORE
BIZIAK: Jatorrizko koloretik hurbil dabilena
2- KOLORE
APALAK: Jatorrizko koloreaz gain kolore gehiago
nahasturik dituena
3- KOLORE
ARGITSUAK: Jatorrizko koloreak zurirantz jotzen
duenean
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
kolorea,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











































