bannerra 1

bannerra 1

2014/03/29

DISEINUA 3D. BLENDER. ANIMATU ZURE ESPAZIO ONTZIA.



Hemen dakusagu Manex, gure Diseinuko ikasle jatorretako bat, asko baititugu. Espazio ontzia aurkezten ari da. Zertan datza proiektua? Pixkanaka atal ezberdinak ikasten ari gara: nola diseinatu Blender erabiliz eta 3D moduan, objektuak bidean ibiltzeko aginduak nola eman, mendiak nola egin, leherketak, sua eta euria nola egin, etab. luzea. Proiektuak garatu ahala blog honetan publikatzen joango gara...

2014/03/26

ARTELANAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA



Artearen Historian lantzen diren artelan ezagunenak bilatuko ditugu interneten nabigatuz. Jarraian, ikasle bakoitzak bat aukeratu beharko du eta Blogera igo. Ondoren, Gimp eta Inkscape irudi edizio programak erabiliz, software libreak biak, animazio txiki bat egingo dute. Hemen duzue eredua, Van Goghen kuadroarekin egindakoa.

2014/03/19

DISEINUA 3D: OBJEKTUA. 3DBH DISEINUA





Objektua aukeratu aurretik, ikasle bakoitzak, edateko kopa marraztu du 3 dimentsiotan. Jarraian, x, y eta z ardatzak, bistak eta 3D-aren prozedura menperatze arren, espazio ontzia diseinatu dugu.

2014/03/12

ESPAZIOA LANTZEN INGURUA EZAGUTUZ

 


Espazioa lantzeko 2DBH-ko PLASTIKA ikasgaian, eremu ezberdinetan arituko gara. Eskultura ikusiko dugu, Oteizarena, eta buztinaz formak eraiki. Ingurua ezagutuko dugu, bai Donostia eta bere eraikin esanguratsuenak. Eta bai Lauaizeta inguratzen duen mendi katea: Goizueta aldekoak, Adarra, Ernio, Izarraitz eta Igeldoren jarraian daudenak. Google earthen lan batzuk egingo ditugu eta arku kapaza erabili. Bestetik, arkitekturan murgilduko gara, 3D programarekin etxea eraikiz, besteak beste.

2014/03/11

HORMA IRUDIA EGIA AUZOKO AITOR IKASTOLAN




Egun bat adostuko dugu Aitor Ikastolakoekin horma irudia elkarrekin margotzeko. Interneteko komunikazioa erabiliz, marraztu beharreko edukia eta marrazki mota zehaztuko dugu. Plastikatik luzatuko den proposamena irizpide hauetan oinarritutakoa izango da:

  • unibertsala: ikasle orok parte hartu ahal izateko prozedurak bideratzea.
  • erakargarria: hitz, kolorez eta marrazkiz osatutakoa, arte garaikideko hizkuntza plastikoetan oinarritutakoa.
  • euskalduna: euskara publikatzeko aukeraz baliatzea.




2014/02/26

GLOBALIZAZIOARI BIRAKA. 3DBH DISEINUA

3D Diseinuan atsedenaldi txikia hartuko dugu, hirugarren ebaluazioa hasi arte. Orduan, objektu baten analisia egingo dugu: bere neurriak, forma, Librecad-ekin aurreko eta goiko bistaz marrazki teknikoa, garapen tridimentsionala eta testura Blender-ekin, eta azkenik, produktuaren katalogo digitala(zertarako den, nola funtzionatzen duen, atal ezberdinak,...), Gimp eta Inkscape-z baliatuz. Ondoren, , Blender programari etekina tope ateraz espazio untzia sortu eta nabigatzen jarriko dugu labirinto batetik.
Orain, eta ebaluazioa amaitu arte, azken lana burutu beharko dute: Globalizazioan ezaguna den produktu baten markaren izaera aldaketa Gimp erabiliz.


 orijinala

ideia garatzen, amaitzeke

2014/02/20

KOMIKIA ZURIBELTZEAN 2DBH PLASTIKA


Dagoeneko jasota daude ordenagailuz eginiko orri bateko komikiak. Gimp eta Inkscape programak erabili ditugu, software librekoak eta oso onak, biak. 100 ikasletik 60 lan publikatuko dira. Bat, mp3 formatuan, ipuin kontalari gisa. Beste bat, pdf moduan, testu formatuan. Beste hiru, eskuz egindakoak dira, arkatzez paperean. 55 ordenagailuz, esandako moduan. Zeintzuk ez daude publikatuak? Bukatu gabe daudenak, artxibo mota desegokian gordetakoak, hizkuntzarekiko prozedurak jarraitu ez dituztenak, gidoia egiterakoan prozedura modu desegokian erabilitakoak, batez ere. Komikiak ikusteko 3 modu dituzue:

1- IKASLEEN LANAK atalean, streaming eginez.

2- IKASLEEN LANAK atalean, banaka deskargatu ondoren.

3- JARRAIAN datorkizun aplikazioa erabiliz(CHROME eta FIREFOX nabigatzaileekin ondo doa). 
OHARRA: Behin aplikazioan klikatutakoan, bilduma irekiko da eta geziei gora eta behera emanda, komikiak, handi eta argi ikus daitezke. Hizkuntza akats batzuk daude, jakina, ez gara konturatu publikatu arte, 2. DBH-n ari gara...ejem!
KOMIKIA plastika 2DBHklikatu gainean

GIMPEKIN MAKILLAJEA 4DBH PLASTIKA


                   

4DBH PLASTIKAN, ikasturte honetan, eremu digitalari 3tik saio bat eskaini diogu. Ebaluazio honetako ariketak: Pop Art ezagutzen, ikas bidaia Italiara denez, Firentzeko kupula izan da haria. Inauteriak gaiarekin, Lauaizeta ikastetxea mozorrotu dugu egoera ezberdinetan jarriz, irudi bat kanpotik eta beste bat barrutik. Jarraian, inauteriak aitzakiatzat, Gimp irudi editorea erabiliz, pintzelekin norberaren aurpegia makillatuko dugu. Azken lan hau girotzeko irudi pare bat eta Liza Minelliren “Money” abestiaren dantza youtubetik hartua.




2014/02/19

3D DISEINUA: BLENDER eta "tximeleta efektua"

3D Diseinua lantzen hasi gara Diseinua 3. DBH-ko hautazkoan. Tximeleta efektu delako zirkuitu interaktiboa egitean datza proiektuaren xedea. 3D eremua oso zabala da. Puntuarekin hasi, zuzenak lortu, ertzak kasu, eta planoarekin josten hasi arte. Planoak ardatzetan biderkatu eta hiru ardatzeko mundu mugaezina irudikatu arte: x, y, z ardatzak, xy planoak, etab.

Blender software librea erabiltzen ari gara. Python-en oinarrituta. Oso indartsua, dinamikoa, azkarra, beste software libreekin interaktiboa(Gimp, Inkscape, Openshot,...) eta etengabe komunitateak garatutakoa.



3D Diseinuan 3 eremu jorratzen ditugu. Batetik, 3D formak eta testurak. Bestetik, 3D Espazioa eta argiztatzea. Azkenik, 3D eta animazioa. Animazioan, Blenderrek Game atalean jokuak egiteko ahalmena du eta hortaz baliatuz parametro fisikoetan jolastuz aritu gara. 



2014/02/07

INAUTERIAK LAUAIZETAN


Inauterien xarma neurtu ezinezkoa da. Zenbat pertsonai eta zenbat barre. Eremu digitalak ez du errealitatearen pare jarri nahi. Blog honetan plastikako lana eginez inauterietarako pertsonaiak sortu ditugu, ikasleak digitalki mozorrotuz. Gero, Inauteriak iristean, kalean mozorrotuz BIZIKO du bakoitzak bere modura!!

2014/01/16

INAUTERIAK BADATOZ


Gimp erabiliz, mozorroaren ideia eta ikaslearen argazkiaz, digitalki mozorrotzen hasi gara. Erakusketa digitala inauterietarako egongo bada ere, hasi gara emaitzak jasotzen eta IKASLEEN LANAK atalean dituzue ikusgai. Hemen, bi adibide...

2013/12/09

KOMIKIA EGITEKO GALDETEGIA

Galdetegia osorik ikusteko klikatu sarrera edozein lekuan eta gora eta behera teklatuko betiko geziekin ibili.

2013/12/05

DISEINUA BIDAIA


Munduan zehar bidaiatzeko planarekin, Diseinuko ikasleek, bakarka zein binaka, bidaiatzeko lekuak proposatuko dizkigute. Blogean publikatuko dituzte proiektuaren gorabehera guztiak. Azkenean 10 atal=10 puntu.

ebaluazio-kalifikazioa
1
Blogean publikatu euskara txukunean
Blogger-Libreoffice-Xuxen
2
Publizitate anuntzioa- Kartela
Gimp-Inskcape
3
Publizitate bideoa
Openshot
4
Eskuliburua
Inskcape-Gimp
5
Mapa irudiak
Google earth
6
Mapa bideoak
Google earth-Recordmydesktop
7
Lekuaren deskribapena I
Google irudiak
8
Lekuaren deskribapena II
youtube
9
Lekuaren musika
Audacity
10
Lekuaren testua
Wikipedia


2013/12/02

KOMIKIA 2DBH



KOMIKIA EGITEKO LANKETA


Komikia landu izan dugu hainbat ikasturtetan 2DBH mailan, Plastika arloan. Iaztik hasi ginen Euskara eta Gaztelera arloekin egitasmoa elkarrekin josi nahian. Aurten, handinahiaz jota, arlo gehiagoen arteko elkarlana bultza nahi izan dugu. Gizarte arloan, ikasleek burutuko dituzten istorioen testuinguru historiko sozio politikoak landuko dituzte. Ingeleseko arloan, pertsonaia definitzeko hizkuntz itzulpena erabiliko dute. Gaztelera arloan, testu ulermen desberdinak landuz, komikiaren hasierako narrazioa landuko dute. Euskaran eta Plastikan istorioaren mamia eta zehaztasun guztiak.


Beste urteetan komikiari buruzko blog sarrera ezberdinak:

2013/11/20

ANIMAZIOA IKUS-ENTZUN HAUTAZKOAN 2DBH


Animazio hauekin amaitu dugu lehen ebaluazioa. Lan giro polita izan dugu Ikus-entzun taldean eta pixkanaka lanak atera dira aurrera. Inkscape software librean marrazki bektorialak egin ditugu eta gero Gimp erabiliz animazioa Gif modura. “Ikasleen lanak” atalean dituzue ia lan guztiak. Hurrengo ebaluazioan soinua gehituko diegu.



2013/11/17

GIF ANIMATUAK ETA BIDEO EDIZIOA. 3DBH DISEINUA.



Lehen Ebaluazioa amaitzeko 3DBH Diseinuan falta zaiguna Tximistaren lana bideo formatuan bakoitzak bere blogean aurkeztea da. Jarraitu beharreko pausuak irudian grafikoki azalduta dituzue: 1. Tximistaren GIF animatua. 2. Lizentzia libreko soinua bilatu eta aurkitu. Ondoren jaitsi. 3. Audacityn soinua egokitu. 4. Openshoten lana amaitu.

Lan hau amaitutakoan Ebaluazioko nota osatuko da.


Zuzenketak GIF animatuetan: Blogean igotako soinurik gabeko Gifak, ez daude ongi burutuak, salbuespenak salbuespen. Tximista baino lehen, denbora luzeago behar du, bestela ez du itxura naturalik hartzen. Hori egiteko modu egokiena, geruzari izena aldatzean datza. Identifikatzeko izenaren ondoren, parentesi artean denbora jarriko dugu. Horrela: niregeruza(100ms), bestegeruza(500ms), etab.

2013/11/09

ARGAZKI DIGITALAK 4DBH PLASTIKA



4DBHko Plastikako ikasle!! 4 Argazki egin behar dituzu, zure Blogean txertatu eta bakoitzari dagokion izenburua jarri, txukun. Gaia KOLOREA da. Konposizioa libre, edukiak, enkoadraketa, ikuspuntua, adierazpena...ZURE SORMENARI ATERIK EZ ITXI!!!
Blogean txertatzeko epea 2013ko azaroak 23 gaueko 22:00:


1- KOLORE BIZIAK: Jatorrizko koloretik hurbil dabilena
2- KOLORE APALAK: Jatorrizko koloreaz gain kolore gehiago nahasturik dituena
3- KOLORE ARGITSUAK: Jatorrizko koloreak zurirantz jotzen duenean
4- KOLORE ILUNAK: Jatorrizko koloreak beltzerantz jotzen duenean