bannerra 1

bannerra 1

2011/05/26

IPRENTSA ALDIZKARI DIGITALA KALEAN



Jada kalean 0 zenbakia. Lauaizetako aldizkari digitala labetik atera berria. Lauaizeta BHIko webgune berrian! Sartu eta goza

http://www.lauaizeta.net


2011/05/11

4 DBH PLASTIKA IKASTURTE BUKAERA



Prentsa digitala dela eta, ez dakizu zer den?
Lauaizeta ikastetxean ekoizturiko aldizkari digitala da. Maiatzak 25ean zero zenbakia aterako dugu. Irekia, zabala eta interesgarria. Denon artean eta guztiontzako egina. Lauaizetan egin eta mundura irekia. Beno, prentsa digitalean tira komikoa beharrezkoa da. Nork egin? 4DBHko Plastikakoak. Pentsatu eta marraztu....Hala ere, ikasle bakoitzak, ikasturte amaiera bere erara egokitu ahal izango du, hemen dituzue aukerak:

2011/05/09

MARIJERI ELKARRIZKETA LAUAIZETAKO PRENTSA DIGITALEAN


Marije liburuzainak lan itzela egin du hainbat urteetan zehar Lauaizetako ikasle eta irakasleekin. Irakurzaletasuna piztu eta zabaldu du bere lana txukun eta maisuki eginez. Aurten jubilatuko denez geroarte goxo bat emateaz gain, besarkadak ere, eta muxuak,...bere lana ezagutzera ematea baina hobeagorik? Maiatzaren 25ean argitaratuko den 0 alean berekin izandako elkarrizketa argitaratuko dugu beste edukinekin batera. Prest zaude gozatzeko?

2010/10/18

4 DBH PLASTIKA LANPARA COLLAGE



Kolore planoak erabili ditugu, gai sinplea eta collage teknika. Emaitza ikusgarriak eta errepresentazioa lantzeko ikuspegia aberastu dugu. Emaitza guztiak PICASAn daude zintzilik ondoko atalean klikaturik. Ikasle bakoitzak berea jeitsi eta bakoitzaren BLOGERA igo lanaren hausnarketa labur batekin.

2010/03/07

1DBH ARTISAUTZA PAPEREZKO LANPARAK



Txinan izan ziren azken Joku Olinpikoak. Toti idazle famatuaren Nur pertsonaia ere Txinatik omen dabil. 4DBHn dagoen ilobak dio txinera ikasten hasi behar duela. Ba gu ere ez gara gutxiago izango! Tinta txinarra erabiltzen badugu ere Plastikako beste ariketetan Txinako zerbait egingo dugu Artisautza ikasgaian...ZER? LANPARA TXINARRA!!

2010/02/15

2DBH KOMIKIA lifekin


Life softwarea erabiliz komikiak egin ditugu. Nahiz eta hainbat aldiz errepikatu ikasleren batek orri bat baino gehiagotan egin du komikia. Batzuk ez daude osorik eta testuak ere ez dira denak ikusten. Osorik ikus ahal izateko adierazi. Denen gustorako dituzue, euskaraz gehienak eta akats ortografiko eta guzti,...labetik atera berriak eta zirugiarik gabe!

2010/01/19

3DBH ARGAZKIGINTZA ETA TINTA TXINARRA



Gure ikastetxea Polloeko hilerriari itsatsita dagoenez, iaz bezala kaletan antolaturiko eremu zabal eta berezi honetan murgildu gara, hilerria gaia harturik errealitatearen zatiak argazkitan harrapatu eta gero artelanetan bihurtzeko. Badakizue artea=ehizatzeko tresna. Espazioa eta formak nahiko ezbalira, hor daukagu herriaren historiaren aurpegi bat: sendiak, boterea, maila sozialak, erlijioa, gerrak,...eta gainera heriotzaren inguruko pentsamendu eta sinbologia.
3DBHko ikasleak argazkiak Blogean txertatu behar dituzte, izenik eta giza irudirik azaldu gabe. Irudiak eraldatzeko softwareak erabil daitezke. Kopurua 3-6. Behin Plastikan gaudela, tinta txinarraz marrazkiari ekingo diogu.

https://photos.app.goo.gl/iCNbgmyyCjr21jKa8

2009/11/18

4DBH INFORMATIKA B NOTAK




Ikasle maiteak! Iritsi da notak emateko unea. Ostegunean ez naiz INFOR gelan izango, gaixorik bait nago, baina ZAINTZA aprobetxatuz LANA egin behar duzue. Notak! lana egin duenarentzat pozgarria eta gazigozoa kolperik ia jo ez duenarentzat, gutxiengoa gure kasuan. Hala ere, NOTAK jeitsi egingo dira lanak BLOGEAN ez badaude. Ezin izan baduzue, arazo teknikoak direla medio, lanen bat igo; idatzi itzazue sarrerak non azaltzen duzuen lan edo ariketa horren ezaugarriak, zerbait, nik IRAKASLEAK, ZUEN HAUSNARKETA irakurri eta ondorioztatzeko lan hori ikasgelan edo etxean egin duzuela, edo behintzat saiatu.

Hasteko, bidali zuen Blogaren eta lanen egoeraren berri, eta zein NOTA espero duzuen mikelplastika@gmail.com helbide elektronikora ( horrela, etxetik, edozein arazo edo galderari erantzun diezaioket ).

IKASLE bakoitzak hau jakin behar du: BLOGEAN 10 LAN EZ BADAUDE, EZIN DA GAINDITU EBALUAKETA.

Hortaz, OSTEGUNA 19, BLOGA txukuntzeko saioa izango da. Ez galdu denbora! 10 lanak ezin badituzue igo, lanak ordezkatuko dituzten azalpen-hausnarketa-teorikoak. Ondoren, bakoitzari zein lan falta zaizkion azaltzen duen taula. Okerren bat balego, lasai, zuzenduko baitugu. Klikatu taulan eta handiagoa ikusiko da. Laukitxo zuriak lana ez dagoela Blogean esan nahi du, eta grisak nota jarria daukala. Sarean animazio lanak baleude, idatzi sarrera hori aipatuz.


Ahal izanez gero, ostegunean, bestela, OSTIRALEAN, inkesta, NOTAK eta mahai ingurua. Ziurrenik, sendatuz gero, han izango naiz.


2009/10/16

4DBH PLASTIKA: OBJEKTUA, ARGIA ETA ADIERAZPENA SAKONTZEN


Irudikatzeko modua, pentsatu eta irudimena martxan jarri, eraldatu, erabaki...eskuak, teknika, formatoa, objektua...Atzo bukatu eta atzo eguerditik daude hor. Inork igo ez dituenez ea asteburuan animatzen zareten!!Lan guztiak betiko lekuan,...eskuinean dago ezteka: aurtengo lanak

2009/03/26

3DBH PLASTIKA


Hasi dira ikasleak puskak, egiturak eta azpiegiturak antolatzen. Batzuek kurbaren diseinua aukeratu dute, besteak puska handi eta txikiak elkartzen ari dira. Aurreko lanean, hilerriarena, ikasle bakoitzak egindako ikerketa, dokumentazio eta ideiaren eta adierazpenaren lanketak garrantzia zuen, noski, baina marrazterakoan maila ezberdinak lortu ziren. Ikasle batzuei konfidantza eta formazio pixkat falta zitzaielako. Oraingo honetan teknika eta metodologia honek ikasle guztiak maila berdinean jarriko ditu abiapuntuan. Bakoitzaren gogoak, indarrak, ideiak, pertzeptzio eta garapenak jarriko du norbera bere tokian. Laster emaitzak hemen.

2009/03/11

3DBH TINTA TXINARRA: HILERRIA


Lauaizeta BHI gure ikastetxea Donostiako hilerriaren ondoan dago, hormari ukitzen. Donostiako hilerri bakarra da. Handia, Euskal Herriko zati honen Historiako pasaguneak kontatu eta ezkutatzen dizkigunak. Polloe. Gizartearen maila sozialak, kultura aniztasuna, erlijioa, sinbolismoa, diseinua, fusilatuak, errepublikanoak, ateoak,...hainbat istorio...Europar Batasuneko lan talde batek proposatu du Patrimonio gisa...

Hori dela eta, ikasleei proposatu zaie hilerria marrazkirako gai. Argazkiak atera ditugu Polloen bertan. Plastikan proiektorea erabiliz denon artean ikusi eta aztertu ditugu hilerriaren ezaugarri nagusiak: formak, argia, testura, konposizioa, adierazpena,...Trikuharriak, Egiptoko piramideak, kristau hilerriak,...Marrazki guztiak ikusteko klikatu hemen.




2008/09/24

MURALA AURRERA DOA...

Ikastetxeko ikasle artistak, plastikakoak noski, talde lanean horma irudia garatzen doaz. Langile finak eta pixkat matrakak, aurpegia pintatuz gain artelan interesgarria burutzera doaz. Galdutako ikasgaiak errekuperatuko dituzte experientzia aberasgarri honen truke. ON EGIN!

2008/09/13

4DBH PLASTIKA

Kurrikulu berrian hiru ardatz nabarmentzen dira: arte munduaren kodeak, arauak eta esanahiak ulertzea, hauek sortzeko prozedurak eta teknikak ezagutu eta erabiltzea, eta komunikatzeko eta adierazteko esparru gisa bideratzea.
Horretarako Neoplastizismoaren artegile nagusiaren lan analisia ezagutuko dugu: Mondrian. Gehiago jakiteko erabili Wikipedia entziklopedia birtuala, YOUTUBE, beste batzuren artean..




2008/09/10

PLASTIKA 0809


Ikasturte berri on!
Hau Lauaizeta DBHko Intxaurrondoko Ikastetxe Publikoko Plastikako Bloga da. Bertan, ikasle eta Plastikako irakaslearen ariketa, azalpen eta informazioa jaso, eman eta trukatzeko gunea sortuko dugu. Gehiago ikasteko, teknologia berrien aurrerapenez baliatzeko, ariketak ikusi eta borondate onez konparatzeko balioko duen esparrua...Ongi etorri bisitarioi!!