bannerra 1

bannerra 1

2026/04/10

UKITZAILEAK ARIKETA: PUNTUTIK ZIRKUNFERENTZIARI MARRA UKITZAILEA.

 
  1. Blender software libre zoragarriarekin egindako lan honetan ukitzailearen aplikazioa ikus dezakegu txirrinduaren mekanikan. Marraztu eskuz orri zurian aipatutako mekanikaren ukitzailearen aplikazioa eta beste bi adibide, dena orri berean.
  2. Elkartzutaren adibidea aurkitu Plastika gelako espazioan eta grafikoki adierazi.
  3. Puntutik zirkunferentziara zuzen ukitzailearen prozedura aurkitu online eta euskaraz.
  4. Deskargatu .svg artxiboa, goiko UKITZAILEA irudia klikatuta, inkscape programarekin ireki, eta honako leku geometrikoak aurkitu:
    1. Puntua eta zirkunferentziaren zentroaren arteko zuzena eta honen erdibitzailea.
    2. Erdibitzailetik sortutako zirkunferentzia erradioa ertzeraino duena.
    3. Sortutako zirkunferentziak hasierako zirkunferentziari eragindako mozketa puntuak.
    4. Puntutik mozketara zuzena.
    5. Non ikus dezakegu erdikaria?
    6. Erdibitzailea kontuan izan gabe, non sortzen da elkartzuta ere?
    7. Blender programa ireki eta sortu: prisma angeluzuzen bat, zilindro batekin arku-tangente dena. 3 pantaila-argazki postaz bidali.
    8. .svg artxiboa eta esportatutako .png artxiboa digitalki entregatu.