bannerra 1

bannerra 1

2026/01/30

INAUTERIAK 2026: MOZORRO DIGITALAK GIMP ERABILITA




















 #GIMP software librea erabili dugu irudi edizioa egin eta mozorro digitalak sortzeko. Zinema, serie , bideo-joko eta orokorrean munduko hainbat eszena eta pertsonaia aukeratu ditugu eta haietaz mozorrotu gara. Ordenagailuko webkamenarekin gure argazkia atera dugu eta eszenan txertatu. LANAK IRUDIA KLIKATUTA.


2026/01/20

MARRAZKIAK 1DBH: PINTXOAK.

 Irudian klikatuta lan guztiak ikusgai.


KM0 balioztatu eta gure gastronomia ezagutzeko lagundu digu pintxoak bilatu, ezagutu eta marrazteak.

Argiak koloreengan duen eragina, argiak eta testurak duten harremana eta formen eta bolumenen analisia landu dugu ere. 






2026/01/19

MARRAZKIAK 1DBH: PIRATAK.

Marrazkia burutzeko erreferentzi izango diren irudien bilaketa egin dugu, pelikula zatiak ikusi, irudiak identifikatu eta konparatu. 
Ondoren, marrazkia egiteko baliokoa izango den irudia osatzen duen elementuen analisia egin dugu, erabiliko den hizkuntza plastikoarena ere: naturalismoa, figuratibismoa, estilizazioa, bolumena, proportzioa, argiluna, testura, perspektiba, adierazpena...
Marrazterakoan formatu handia erabili dugu, A3 baino handiagoa eta arkatzarekin marraztu eta gero, tinta txinatarra ezagutu eta erabili dugu, pintzelekin. Nahi izan duenak tenpera zuria ere gehitu dio marrazkiari. Hainbat arrazoi medio, lan batzuk ezin izan dira garatu.

          Lanak ikusteko KLIKATU irudian.

2026/01/07

2026 PLASTIKA, IKUSIZKO ETA IKUS-ENTZUNEZKO HEZKUNTZA.





















blender.org (deskargatu eta erabili, software lbrea da; ahal baduzu, diruz ere lagundu dezakezu softwarea hobetzen jarraitzeko).

2026 hasi da eta egin behar ditugun proiektuetan honako ebaluazio irizpideak erabiliko ditugu. 4 konpetentzi espezifikotan banatuko dira: arte lanak eta hainbat ikusizko eta ikus-entzunezko produkzio ezagutu; behin ezagututa, haiek analizatu; eta, ondoren, gure produkzio propioa sortu. Azkenik, egindakoa baloratu eta egindakoa erakutsi.

Edonork ikus dezan, hemen eskema: