bannerra 1

bannerra 1

2025/02/28

MAPA ERRALDOIAK: EUSKALDUNAK MUNDUAN ZEHAR.


Munduko mapak sortuko ditugu euskaldunen migrazio edo bidai ibilbideak irudikatzeko. Aspaldiko geletan erabiltzen ziren mapa handiak hartu eta birmarraztuko ditugu.

  1. Taldeak sortu.
  2. Mapa zaharra kolore batean bihurtu eta munduko mapa kalkatu.
  1. Migrazio eta bidaien ibildeen zerrenda ikertu eta bat aukeratu.
  2. Ibilbidea mapan birmarraztu:
    1. Ibilbidearen izena.
    2. Ibilbideko ozeano, itsaso, golko, ibai, sumendi, mendi eta lakuak markatu.
    3. Ibilbidearekiko interesa duen marrazki bat edo bi taldekide bakoitzak.
    4. Ibilbidea azaltzeko testua gehitu.
    5. EGINDAKO MAPAK ERAKUSKETA. (egin ahala irudiak igotzen).

2025/02/20

ADIMEN ARTIFIZIALA 3D OBJEKTU DIGITALAK SORTZEKO. MARRAZKI ANALITIKOA.



3D objektu digitalak norberak sortzea prozedura oso interesgarria da. Baina denbora eta lana suposatzen du. Plastikako beste atal eta prozedurak lantzeko dohainik deskargatu daitezkeenak erabili izan ditugu: #Blender 3Dko software librerako #blenderkit addon edo gehigarria, kasu. Zer lantzeko? eszenen diseinua, animazioak, bideokomikiak, enkuadrea, argiztapena, kamera planoak, kamera ikuspuntuak, desenfokeak edo eremu sakonerak, testurak, adierazpena...eta abar.

Azken boladan bolo bolo dabilen adimen artifizialera hurbilduko gara. Etengabeko garapenean doa hau. Webgune batzuk aurkitu ditugu ikastetxeko postarekin erregistratu eta doako kredituak erabilita hiruzpalau 3D objektu digital sortu eta deskargatzeko. 

Nola egiten da? Behin erregistratuta irudi soil bat igo eta irudi horren 3D eskatu.

Zertarako? Isometrikoa erabili eta ikasteko. Bistak egiten ikasteko. Espazioa, bolumena eta perspektiba erabili eta ikasteko egiten.

Guk egingo duguna: 

  • Pertsonaiaren iruditik pertsonaiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
  • Motore/makina iruditik motore/makina 3D objektua sortu adimen artifizialarekin.
  • BARAZKI nire marrazkitik barazkiaren 3D objektua sortu adimen artifizialarekin. Marrazkia tinta txinatarrarekin zein errotu beltzekin egingo dugu, hainbat marra mota erabilita. Lortutako 3D objektu digitalak #BLENDER 3Dko software librean erabiliko ditugu.


2025/02/18

MASKARAK: INAUTERIAK

 Greba deialdiak izanik eta greba egingo dugulako, aurten ez ditugu inauteriak ikastetxean ospatuko festa moduan. Baina ikas egoerak bai sortu ditugu inauterien inguruan. 3DBH-ko #arte teknikak hautazkoan #maskarak egingo ditugu. Pertsonaiak landu eta paper-kola eta tenperekin, birziklatutako materialekin ere, maskarak sortuko ditugu. Adimen artifiziala erabilita irudiak 3D objektu bihurtuko ditugu, dohainik, eta 3D eremuan, #Blender programarekin maskara birtualak ere sortuko ditugu. Horrela, hiru dimentsioak, objektuaren bolumena eta izaera, eta, baita ere, isometrikoa eta bistak landuko ditugu. Maskarak identitatea izan behar du, testura, pertsonalitate espezifiko bat adierazi behar du; eta ahal bada, keinuren bat egin behar du zerbait adierazteko: haserrea, alaitasuna, harridura, seriotasuna, ikara, sorpresa edo antzeko zerbait (emotikonoak...).

Klikatu beheko irudian lan guztien garapena ikusteko. Hau Lore B.-rena da.




2025/02/11

BALE ARRANTZA: EUSKALDUNAK MUNDUAN ZEHAR.


 Euskal Herrira etorri izan diren moduan euskaldunak ere joan dira munduko hainbat herrialdetara bizitza salbatzeko, ogiaren bila, urrearen bila, askatasunaren bila, konkistatzera, laguntzera eta abar eta abar. Hori lantzen ari gara plastika arloan eta Ternua inguruan egindako bale arrantzarekin hasiko gara. Eta garaia denez, sagardoa eta bale arrantza lotuko ditugu (Pasaiako Albaolan ikasia...).

2025/02/07

MUNDUKO JANARIAK


 
1DBH-n, plastika arloan, hainbat marrazki egin ditugu eta janari japoniarraren irudian klikatuta LANAK ikusi daitezke.