Nork ez du inoiz ketchuparekin 2 begi eta irribarre bat marraztu?
Etxean jarraitzen dugun honetan etxeko gauzekin jarraituko dugu
plastika garatzen. Kasu honetan marrazki bat egingo dugu. Nola?
Gosariarekin mahai gainean geratu ohi diren arrastoekin, kakao
hautsarekin, azukrearekin, zerealekin...Bazkarian jandako pureak
utzitako hondarrekin egin dezaket marrazki bat platerean? Edo solomo,
patata eta tomatearekin jan ondorengo hondarrekin? Interneten badituzue ideiak bilatzeko aukera; adibidez, goi mailako sukaldaritza deituriko platerrak. Piztu irudimena, marraztu platerrean, prest mugikorra
eta argazki bat bidali!
bannerra 1
2020/04/24
3 IRUDI BATEAN. KALKATU EDO IRUDI EDITOREA ERABILI.
Aukeratu 3 irudi eta batean elkartu, irudi berria sortzeko.
Ordenagailuko pantailan kalkatu daitezke, zoom egin eta neurriak
aldatu ere. Etxeko leihoan irudiak ere kalkatu daitezke, marrazkitik
marrazkira, aldizkaritik...Helburua, aldizkari edo interneten
aurkitutako 3 irudi batean elkartu eta berria sortzea da. Irudiak
handiak direnean planoaren aurrean egongo dira eta txikiak urrun.
Horrela, perspektiba sentsazioa lortuko dugu. Irudi batek bestea
estaltzen badu ere sakonera sentsazioa lortuko dugu. Marrazkia MARRAZ
egingo ditugu, kolore eta argilunik erabili gabe. Errotulagailuz
egingo dut marrazkia paperean eginda eta argazkia atera
mugikorrarekin lana bidaltzeko. Nahi duenak ordenagailua edo
mugikorra erabil dezake lan hau egiteko, hainbat app badaude edo
#Gimp, #inkscape edo #Krita moduko irudi editore libreak.
beste atalak
diseinua,
gimp,
inkscape,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2020/04/22
ILUNTASUNA MARRAZTEN. ARGAZKIGINTZA.
Mikel Laboaren abestiak dio “maite ditut maite gure bazterrak,
lanbroak ezkutatzen dizkidanean”. Hortik tira eta ariketa hau
egingo dugu. Etxean gaude eta ezin dugu atera. Etxetik atera gabe
marrazki bat eta argazki bat egingo ditugu gaia ILUNTASUNA izanik. Ideiak
hartzeko esteka honetatik jo dezakezue interneteko irudi
batzuetara.
2020/04/21
ITZALA ETA ARGIA DANTZAN. TIME-LAPSE.
Etxean jarraitu behar dugu plastika egiten oraindik. Ikus-entzunezko
tailerrean hemen daukagu hurrengo egitasmoa: argiaren eta itzalaren mugimendua harrapatu behar dugu, animazio bat eginda, bideo formatuan. Etxean gaudenez, etxean egingo dugu grabaketa. Time-lapse teknika
erabil dezakegu. Hainbat aplikazio eskura ditugu mugikorrean. Goizean
edo gauean, eguzki gogorra dagoenean ere, mugikorra jarriko dugu
denbora batean eta amaieran jaso. Honek animazioa egingo digu. Guk
aukeratu behar dugu NON jarri kamera, denbora neurtu eta zenbat
minutuero botako duen argazkia aplikazioak. Inguruko objektuek itzala
egingo duten eta non islatuko den: alfonbran, zoruan, mahai
gainean...Kontuan izan leihoko gortinek egin dezaketen itzal
berezia...Goian ikusi dugun bideoa #Time Lapse Art -k
sortua da eta youtuben dago ikusgai, adibidea da.
2020/03/22
3D TESTURAK ANIMATZEN 4. BLENDER SHAPE KEYS.
Formaren
aldaketak uztartu ditzakegu Blender 2.8 sofwarean. Horrela, formak
anima ditzakegu. Formaren testura eta erliebea ere anima dezakegu.
3D
egiteko aukera pare gabea daukagu gaur egun BLENDER 2.8 software
librearekin. 3D objektua sortu eta unean pantailan testura 3D eremuan
pintatzea harrigarria da. Gainera, erliebea sortu dezakegu eta
argazkigintza digitala moduko irudi errealistak asmatu edo
errealitateko gauzak simulatu.
Eskola
etxetik egiten ari garen honetan #Blender software librearekin egin
daitezkeen gauza harrigarriak erakusteko parada ezin hobea daukagu.
Blender, komunitateak eusten du. Eta software ahaltsua
bihurtzen ari denez une oro, komunitateak softwarea erabiltzeko modu
erosoa dauka, libre, eskuragarri: www.blender.org
Gaur
egun, Blenderren prestigioa mundiala da. Enpresa handiek diru
laguntza handiak ematen ari zaizkie. Hutsetik hasi gaitezke ikasten
hainbat hizkuntzetan youtube eta
horrelakoetan. Ikasketa guztiak bezala, gogoa eta denbora behar dira
inbertitu.
3D TESTURAK ANIMATZEN 3. BLENDER TEXTURE PAINTING
3D
egiteko aukera pare gabea daukagu gaur egun BLENDER 2.8 software
librearekin. 3D objektua sortu eta unean pantailan testura 3D eremuan
pintatzea harrigarria da. Gainera, erliebea sortu dezakegu eta
argazkigintza digitala moduko irudi errealistak asmatu edo
errealitateko gauzak simulatu.
Eskola
etxetik egiten ari garen honetan #Blender software librearekin egin
daitezkeen gauza harrigarriak erakusteko parada ezin hobea daukagu.
Blender, komunitateak eusten du. Eta software ahaltsua
bihurtzen ari denez une oro, komunitateak softwarea erabiltzeko modu
erosoa dauka, libre, eskuragarri: www.blender.org
Gaur
egun, Blenderren prestigioa mundiala da. Enpresa handiek diru
laguntza handiak ematen ari zaizkie. Hutsetik hasi gaitezke ikasten
hainbat hizkuntzetan youtube eta
horrelakoetan. Ikasketa guztiak bezala, gogoa eta denbora behar dira
inbertitu.
2020/03/21
3D TESTURAK ANIMATZEN 2. BLENDER ETA PBR IRUDIAK.
Physically based rendering (PBR)
sistema 3D munduan errealismo handiko testura lortzeko modu egokiena
da. Edozein HD (high definition) irudi PBR moduan bada, hainbat
iruditan deskonposa daiteke: objektuaren testura nagusia (egurra,
harria, zeramika, belarra, landarea. etab.), normal (erliebe itxura
gehituko diona), roughness (zimurdura), etab.
Blender software libreak PBR erabiltzea ahalbideratzen du. EEVEE motorra
erabilita objektuen testura itxura, argia eta itzala une berean ikus
ditzakegu. Displace eraldatzailea erabiliko dugu testuraren erliebea
areagotzeko eta eraldatzailearen eragina alda daitekeenez, animazioa
horrela sortuko dugu.
2020/03/20
3D TESTURAK ANIMATZEN 1. BLENDER 2.82.
Eskola etxetik egiten ari garen honetan #Blender software librearekin
egin daitezkeen gauza harrigarriak erakusteko parada ezin hobea
daukagu. Blender, komunitateak eusten du. Eta software ahaltsua
bihurtzen ari denez une oro, komunitateak softwarea erabiltzeko modu
erosoa dauka, libre, eskuragarri: www.blender.org
Gaur egun, Blenderren prestigioa mundiala da. Enpresa handiek diru
laguntza handiak ematen ari zaizkie. Hutsetik hasi gaitezke ikasten
hainbat hizkuntzetan youtube eta horrelakoetan. Ikasketa guztiak
bezala, gogoa eta denbora behar dira inbertitu.
Nahi duenarentzat
hemen daukazue 4 minutuko bideo tutoriala testuraren forma eta
kolorea animatzeko. Aurki beste 2 bideo publikatuko ditut, testuraren
konplexutasuna areagotuta.
2020/03/18
PLASTIKA: ARGIA ETA KOLOREA OBJEKTUETAN.
Argiak kolorearengan duen eragina landuko dugu. Ikasgelan landu dugu
serieko pertsonaia eta lurrina egin ditugunean. Orain, etxean gaudela
ezin atera, denbora soberan, jakin gabe nola burua mimatu... Egingo
dugun lana honako hau izango da: etxeko leiho ondoko eszena bat
hautatu edo guk sortuko dugu. Batetik, objektuak mugitu edo lekuz
alda ditzakegu; bestetik, ahal dugu argia eta itzala mugitu pertsiana
eta gortinekin; baita ere, konposizioaren kolore eta materialak
hautatuko ditugu; azkenik, zoruan egingo duen itzala eta isla kontuan
izango dugu (kristala, mantela...).
2 gauza egin behar ditugu: argazkia drivera igo eta egindakoan (apirilak 26rako) marrazkia igo.
2 gauza egin behar ditugu: argazkia drivera igo eta egindakoan (apirilak 26rako) marrazkia igo.
Teknika eta neurria
librea da. Epea apirilak 26, drivera igo eta partekatu.
Sarrera honetako irudia #BLENDER.ORG-tik hartuta dago.
Sarrera honetako irudia #BLENDER.ORG-tik hartuta dago.
TEKNIKAK: TIRA KOMIKOA
Tira komikoa edo prentsa-tira ere deitua umore-ukitua duen istorio bat kontatzeko moduan banatutako komiki-sekuentzia bat da, tirek gai desberdinak hartzen dituzte, hala nola politikoak, sozialak, ekonomikoak edo umorezkoak bakarrik, irudian ikusten den bezala.
Marrazkien sekuentzia horiek egunero erabiltzen dituzte egunkariek eta komunikabideek herrialde baten gaurkotasuna modu sarkastikoan adierazteko, sare sozialetan edozein faktore sozialekiko desadostasunak partekatzeko eta aurkezpen akademikoetan ikasleari gai jakin bat ezagutarazteko.
Asko dira egunero aurki ditzakegun komikiak, zuri-beltzean, koloretan, hiru binetatan edo orrialde osotan.
Lehenik eta behin, tira hauek kalkatu ordenagailuan edo inprimatu eta hitzak jarri behar dizkiozu. Ondoren, saiatu zeure tira komikoa egiten: 1 ZAKILIXUT. 2 MAFALDA. 3 CUTTLAS. 4 ZUREA

MAFALDA (klikatu)

beste atalak
#cuttlas,
#komikia. #galtzakomik,
#lauaizeta bhi,
#MAFALDA,
#marrazki,
#plastika 2.0,
#teknikak,
#zakilixut,
IKUS-ENTZUN TAILERRA
2020/03/17
IZARO MUSIKA TALDEA ETA LAUAIZETA INTXAKO KULTUR ETXEAN
#IZARO musika taldearekin izan ginen INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAK gonbidatuta, ikasleak taldearekin patxadaz egoteko, elkarrizketa egin eta inpresioak partekatzeko. Taldearen abeslaria Izaro da eta azkenaldian arrakasta handia izaten ari da ohiko merkatuan, pop musika eremuan. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abesten du. Gainera, ohitura onak jarraituz, kontzertua zuzenean eskaini ziguten. Eszena toki paregabea, auzoan egiten diren kultura egitasmoak auzoko ikastetxearekin partekatzen, eguneroko ikasgela espaziotik irtenda eta sortzaileekin modu atseginean egoteko parada izan genuen .
Iaz hasi ginen, #INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAREN ekimenez, #WILLIS DRUMONDEKIN udazkenean eta udaberrian #NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADOREKIN, egitasmo bera egiten.
#Koronabirusa dela eta etxean gaude eta eskola aurrera doa, egoera berezian bada ere. 4 DBH PLASTIKA taldeko ikasle bakoitzak lan hau egin behar du:
- Youtuben IZAROren bideo abestia aukeratu eta drivera igo eta irakaslearekin partekatu.
- Bideoa ikusi entzun ondoren ideia nagusia edo gehien gustatu zaizuna edo adierazi nahi duzuna idatzi.
- Ideia horretatik abiatu eta 3 lan egin:
- 1. LANA: nahi duzun teknika eta neurrian koloretan marrazkia.
- 2. LANA: collage teknika erabiliz irudia eta hitzak-kartel-instagram irudi gisa.
- 3. LANA: objektuak edo etxeko lekuren batean gauzak egokituz IDEIA adierazteko moduan, arte garaikide moduan, ARGAZKIA mugikorrarekin. Hobe ulertzeko adibidea jarraian.
beste atalak
#intxaurrondokokulturetxea,
#izaro,
#NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO,
#plastika 2.0,
#WILLISDRUMMOND,
4DBH PLASTIKA,
ABANGOARDIAK,
ARTE garaikidea
2019/06/26
IPRENTSA. 24. ALEA SAREAN DA!
Lauaizeta ikastetxeak 8 urte darama IPRENTSA aldizkari digitala ekoizten.
Ikastetxean egindako proiektuak, bizitako pasadizo eta uneak islatzen
dituen eremua da aldizkari hau. Kazetaritzako atalak jorratzen ditu eta
horretan laguntzeko iprentsa hautazkoak lan asko egiten du. Beste mintegi
guztietatik egindakoak publikatzen dira: ariketak, hausnarketak, iritziak,
proiektuak, ekitaldiak, eta abar. Bitartez, sarean dabilenak,interesa duenak,
bisita dezake euskaraz egindako Lauaizetako aldizkari digitala. Hiruhilero
egiten dugu. 2012an sortu genuen, denon artean, 0 zenbakia. Azken hau
24 zenbakia da, 25. alea. Oporrak ondo pasa!
Ikastetxean egindako proiektuak, bizitako pasadizo eta uneak islatzen
dituen eremua da aldizkari hau. Kazetaritzako atalak jorratzen ditu eta
horretan laguntzeko iprentsa hautazkoak lan asko egiten du. Beste mintegi
guztietatik egindakoak publikatzen dira: ariketak, hausnarketak, iritziak,
proiektuak, ekitaldiak, eta abar. Bitartez, sarean dabilenak,interesa duenak,
bisita dezake euskaraz egindako Lauaizetako aldizkari digitala. Hiruhilero
egiten dugu. 2012an sortu genuen, denon artean, 0 zenbakia. Azken hau
24 zenbakia da, 25. alea. Oporrak ondo pasa!
2019/06/12
KATTALIN USOZ. DISEINATZAILEA. GUREKIN PLASTIKAN.
Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzan laguntza paregabea izan dugu
denboraldi luzean. Praktikak egiten egon da gurekin Kattalin Usoz.
Plastikako irakasle moduan aritu da ere eta elkar ezagutu eta ikasi dugu:
ikasleez gain, Kattalinek, Uxoak eta hirurok. Esperientzia aberasgarria.
denboraldi luzean. Praktikak egiten egon da gurekin Kattalin Usoz.
Plastikako irakasle moduan aritu da ere eta elkar ezagutu eta ikasi dugu:
ikasleez gain, Kattalinek, Uxoak eta hirurok. Esperientzia aberasgarria.
Kattalin diseinatzailea da eta bere tailerrera bisita egin dugu ikasleekin
lanak ikustera. Horrenbestez, bere lana hartu dugu ardatz eta berak
zuzendu du proiektua. Zementua erabilita egindako lanak ditu ezagunenak.
BANOA marka sortua du. Ikosaedroa da erabili duen formetako bat.
Prozesuaren argazkiak ikusi ondoko irudian klikatuta.
lanak ikustera. Horrenbestez, bere lana hartu dugu ardatz eta berak
zuzendu du proiektua. Zementua erabilita egindako lanak ditu ezagunenak.
BANOA marka sortua du. Ikosaedroa da erabili duen formetako bat.
Prozesuaren argazkiak ikusi ondoko irudian klikatuta.
2019/06/08
MARRAZKIAK
beste atalak
#plastika 2.0,
4DBH PLASTIKA,
erakusketa,
LAUAIZETA,
marrazkia
2019/05/24
3D ANIMAZIOA. LOREA.
Plastikako hautazkoa da #3D ANIMAZIOA dbhko 3. mailan. 3D diseinu eta
animazioa lantzeko software librea da Blender. #Blender 2.8 bertsioak
garapen handia dakar eta gauza zoragarriak egin daitezke, ditugun
ekipo eta denborarekin; hauxe, software librearen indarra.
#Gimp software
librearekin hasi gara ideia lantzen, 2D eremuan eta kolore planoekin.
Ideia, udaberrian sartu berriak, lorea sortzean edo zabaltzean
sortzen duen mugimendua adieraztean datza. Formaren aldaketa
izan daiteke; edo, lotuta baitaude, kolorearen zein argiaren
aldaketa.
Ikasle talde baten
lanak ikusgai dituzue hemen blogean. Besteen lanak bukatutakoan
ikusgai egongo dira argazki album honetan.
2019/05/10
ARGI BOLUMETRIKOA. 3D DISEINU ETA ANIMAZIOA #BLENDER 2.8 ERABILITA.
Blender 2.8 bertsioa erabilita, SOFTWARE LIBREA, LINUX sistema eragilea bezala, 3D diseinu eta animazio errealistak sor daitezke modu erraz eta
azkarrean. Blender 2.8 bertsioak 2 motor ditu; EEVEE batetik, une oro
argiztatzeak eta testura aldaketak ikus ahal izateko, besteak beste;
eta Cycles, fisikan oinarritutako argiztatze eta testura errealistak
eta kalitatezkoak lortzeko, baina aldaketak ez unean ikusita,
aurrekoa bezala.
Argi
bolumetrikoaren eszena sortzeko honako pausoak jarraituko ditugu:
-
Formak sortu.
-
Espazio-ontzia.
-(Modifier/SubdivisionSurface.
Planoak modu kurbatuan eraldatzeko).
-(Modifier/Mirror.
Simetria egiteko).
-Planoetan
plano berriak txertatu (I tekla) eta eraldatu (E eta S teklak).
-
Zorua. Planoa zatitu (subdivide) eta eraldatu puntuak eta inguruak
mugituta (enable).
-
Zuhaitzak. Aktibatu eta zuhaitzak txertatu.
-
Argi bolumetrikoa.
-
Volumetric aktibatu.
-
Kuboa sortu eta Volumen Scater materiala txertatu eta intentsitatea
neurtu.
-
Argiak sortu (argiaren indarrak konfiguratu).
-
Point 1 (ilargiaren argia).
-
Point 2 (espazio-ontziaren argi txikiak).
-
Spot (espazio-ontziaren argi foku nagusia).
-
Kamera kokatu eta eszena render moduan jarri.
-
Animazioa egin. Eszenaren konposizioa 1 frame dagoenean I teklarekin
grabatu. Hurrengo frame posizioan eszena konfiguratu eta I tekla
berriz. Horrela, animazio osoa egin arte.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#BIDEO-JOKOAK,
#Blender,
#blender 2.8,
#plastika 2.0,
3D diseinua
2019/04/05
PORTUGAL-IKASBIDAIA. ARGAZKI LEHIAKETA.
Lauaizetako
ikasbidaia dela eta ARGAZKI LEHIAKETA abian da eta ikasbidaian zehar
egiteko egitasmoa da. Nahi duzuenak har dezakezue parte. Plastika mintegiak antolatu du eta bi
modalitate izango ditu:
- ARTE, TURISMO ETA PLASTIKA. Honetan, konposizioa, kolorea, argia eta testurak izango ditu kontuan epaimahaiak.
- ARTE, GIZARTE ETA KULTURA. Gizartearekin zerikusia duen edozein gai izango da haria eta edukia azaltzeko modua; horrela, argazkiak isla dezakeen mezua izango da garrantzitsuena.
Telefono
mugikorra edo beste edozein tramankulu erabil daiteke, arkatza
paperean ere. iprentsa@lauaizeta.net
helbidera
bidali behar dira argazkiak eta bidali ahala publikatuak izango dira
iprentsa23 zenbakian eta plastikalauaizeta.blogspot.com
blogean. ARGAZKIA postaz bidalitakoan, argazki oina idatzi behar duzue, argazkiari idatzizko edukia gehitzeko. Nahi adina argazki bidali dezake bakoitzak eta identifikatzeko nork bidali duen, izena jarri edo eskolako bakoitzak duzuen postatik bidali. KLIKATU argazkiak ikusteko.
Ondo
pasa Portugalen eta bidali argazkiak! Bi sari daude zain. Oraingoz,
saldu gabe geratu ziren bi kamiseta.
2019/04/02
3D DISEINU ETA ANIMAZIOA. AULKIA.
3D Diseinu eta Animazioa Lauaizeta BHIko 3DBH-ko hautazkoa da, eta astean ordu beteko 2 saio ditu. Buru belarri aritu gara eta aulki klasikoa izan da lanaren haria. Interneten irudia aukeratu eta arkatzez marraztu ondoren, #Blender software librea erabili eta 3D digitalean formak sortu ditugu: kurbak, forma zulatuak, kurbak eta testurak.
Ondoren, bikoiztu eta mahaiaren inguruan kokatu ditugu eta zailtasun gisa oihala jarri dugu eszenan.
Oihala malgua izango den eta beste formekin talka egingo duen planoa da. Blender 2.8 bertsioak gauzak errazten ditu eszenak argiztatzeko eta testura errealistak lortzeko.
2019/02/21
NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADOREN KONTZERTUA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN
Gaur 4. mailako 80 bat ikasle eta 3.ko iprentsako 3 ikasle/kazetari
izan gara #Intxaurrondoko Kultur Etxean #NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO musika taldearen kontzertu paregabean. Kultur etxearen
gonbidapena jaso genuen eta bertan izan gara musikariekin, aldizkari
digitalerako elkarrizketa eginez, beraiekin solasean; eta, gainera,
ikaragarrizko zuzeneko mini kontzertua egin digute. Egitasmo
mundiala: musika zuzenean, punta puntako sortzaileak, euskaraz, eta
hurbiltasunez eginda. Ikasleentzat esperientzi aberatsa. #WillisDrummond taldearekin egin genuen udazkenean, eta gaur berriz, Niña
Coyote Eta Chico Tornadorekin. Milesker musikariei eta Intxaurrondoko Kultur Etxeko lan taldeari. LARROTXENEKO bi ikasle ere bertan izan dira dena grabatzen.
Lauaizetara bueltan, Plastika arloan,
gaurkoaren ondorengo ariketa egingo dugu. Inauteriak eta Korrika 2019
pasa ondoren izango da hori. Plastika eta ikusizkoen hezkuntzaren
ikuspuntutik egindako proiektua izango da, Niña Coyote Eta Chico
Tornadoren musika eta musikariak ardatz hartuta. Aurretik egin genuen
ikerketa eta dokumentazio lanean jakin genuen donostiarrak izateaz
gain, auzokoak zirela! Erakutsiko dugu emaitza.
2019/02/19
KLIKA KORRIKA 2019 MURALA LAUAIZETAN
KORRIKA BADATOR! Inauteriak prestatzen ari gara baina KORRIKA 2019
proiektua martxan jarri behar dugu. Beste gauzen artean ikastetxeko
patioan mural handia egingo dugu KLIKA bideoa oinarri hartuta.
Bideoan lantzen den gaia oso interesgarria iruditu zaigu: mestizajea,
genero gaiaren protagonismoa, kultura eta musika berriak,
askatasunaren ideia...
Ikusizkoen hezkuntza
eta plastikaren aldetik murala egiteko metodologia irudia sintetizatu
eta txantiloia erabiltzea izango da. Hori lortzeko, KLIKA bideoko
protagonistak hartu eta formato handian kopiatuko ditugu paperean,
kolorestatzeko zulatu eta, azkenik, pintura botatzeko tramankuluarekin
murala osatuko dugu. Azken konposizioan pertsonai nagusiak elkarrekin
izango dira murala osatuz.
- KLIKA bideoa ikusi eta talde txikietan pertsonaia aukeratu. Irudi kaptura egin eta GIMP programarekin koloretan sakabanatu.
- Proiektatu eta formato handian kalkatu paperean, 4 koloretan, 4 marrazki.
- 4 paperak zulatu marrazkiaren arabera.
- Paretean pintura bota tramankuluarekin marrazkia osatuz.
2019/02/13
3D ANIMAZIOA. AULKIA, MAHAIA, OIHALA.
#Blender 2.8 bertsioak salto kualitatibo handia eman du Blender 3D
munduko software ahaltsu honen ibilbide emankorrean. Orain, EEVEE
motorra dela eta, unean ikus ahal dugu render emaitza eta 3D
birtualean eszena mugitu, besteak beste.
Jarraian oihalaren
simulazioa egiteko prozedura duzue.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
#blender 2.8,
#plastika 2.0
2019/02/06
URBAN FEMME FESTIBALA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN MARTXOAREN 16AN.
Irudi batek mila hitz baino gehiago balio dezakeen moduan, kasu
honetan, esteka batek esan dezakeguna baino gehiago balio du. Irakurri gaztezulon: #Anier, #La Basu, #La Furia, #Audry Funk.
2018/12/18
METRAJE LABURREKO FILMAK: IZKUTUAN DAGOEN ALTXORRA
Metraje laburreko filma egin nahi badugu, abantaila handi bat izango
dugu metraje luzeko filmarekiko: ekonomia. Bai gidoia egiterakoan,
denbora kopuruan eta diru kopuruan. Diru gutxiago behar izatean, edo
lan talde txikiagoa behar izatean egitasmoa burutzeko, zinema munduan
hasten diren sortzaileak, gazteak orokorrean, metraje laburreko
filmak sortzen dituzte hastapenetan. Gazteak, diru gutxi...zer dakar
horrek? Irudimen asko eta askatasun asko proiektuak aurrera
ateratzeko. Auto edizioa eta mundu digitalaren unibertsalizazioarekin
(nahi izanez gero, 4K erresoluzio eta pazientzia handiarekin, etxeko
ordenagailuan edita daiteke metraje laburreko filma), interneteko
bideo plataformetan aurki daitezke film on ugari. Zinemetan, ia beti,
Estatu Batuetako produkzio erraldoiak besterik ez dira ikusten.
Mugitzen bagara, ordea, aurki ditzakegu harri bitxiak, nahi adina,
interneteko itsaso zabalean.
Oraingo honetan, bi
film ikusiko ditugu eta gustuko 2 eszena marraztuko ditugu, gure
erara, gauzak kendu eta jarriz. Helburua hauxe da: 2 filmak ikusi
ondo pasatzeko eta 2 marrazki egin ondo pasatzeko ere. Orduan,
ordenagailuak hartu eta paperean marraztu.
ARTE ABSTRAKTUA ULERTZEN.
Piet Mondrian arte munduan garrantzitsua da. Neoplastizismoaren sortzaile, arte abstaktua eta arte garaikidearen aitzindaritako bat da.
Arte abstraktua ulertzeko ariketa egingo dugu:
- 1ARIKETA.Google iruditan sartu eta 6 irudi lortu, Mondrianenak denak, zuhaitzetik hasi eta abstrakziora iritsi arte. Zuhaitzaren itxura galtzen doa pixkanaka, pausoz pauso, eta geometria hutsean amaituko du.
- Zenbatu 1etik 6ra. 1 zuhaitza izanik eta 6 geometria hutsa.
- Posta elektronikoz bidali 00mikel helbidera.
- 2ARIKETA.Hiru arte lan abstraktu eta ospetsu hautatu, Mondrianenak ez direnak eta postaz bidali ere.
- Kalifikazioa. Bidalitako lan bakoitza 3 puntu. Bakoitzak 2 puntu geihago lanaren kalitateari lotuta. 2x3=6; 6+4=10.
2018/12/08
WILLIS DRUMMOND PROIEKTUAREN BALORAZIOA.
Bukatu da WD proiektua eta hemen bildu nahi izan dugu ibilbide
guztia. Hitz gutxi eta musika asko; eta nola ez, Artea. 4. dbh Plastika eta Ikusizkoen Hezkuntzako ikasleekin sortu dugu proiektua eta Kultur Etxearen bitartez auzokoekin partekatuz gain, gure 1dbh ikasleekin izan dugu feedbacka. Egia esanda, asko gustatu zaie erakusketa.Oso aberatsa
izan da guretzat. Errepikatzekoa.
Urtarrilean Niña Coyote eta ChicoTornadorekin daukagu hitzordua. Baina hori beste kontu bat da, lehenik oporrak disfrutatu behar ditugu eta.
Urtarrilean Niña Coyote eta ChicoTornadorekin daukagu hitzordua. Baina hori beste kontu bat da, lehenik oporrak disfrutatu behar ditugu eta.
Lehenengo bideoa 2 ikasle erakusketa jaso ondoren, azterketa prozesu luzearen ondoren...
- PROMOZIO BIDEOAK SARE SOZIALETAN ZABALTZEKO
- ENTSAIO/KONTZERTUA ZUZENEAN IKASLEENTZAT+ELKARRIZKETA
2018/12/07
KAMISETAK SALGAI IKAS BIDAIA 18/19
Eztabaida artistiko luze eta aberatsaren ondoren, ez gara guztiz ados jarri, baina proposamena egiteko gai izan gara. Aurten 4. mailako Plastikako taldeak hartu du ikas bidairako kamiseten ardura. IRUDIA KLIKATU ETA HOR DITUZUE EROSTEKO AUKERAK: KOLOREAK, ZEIN IRUDI, SUDADERA ALA KAMISETA. 3 kolore ditugu: beltza, zuria eta grisa. Bakoitzarekin 5 irudi aukeran: aske maite aske bizi, aske maite txikian, aske maite handian, logo handia eta logo txikia. Kolorea eta irudia aukeratu badituzue kamiseta, sudadera soila, ala sudadera txapela eta poltsikoarekin aukera dezakezue.
2018/11/20
LAUAIZETA BEGIRADAK NAZIOARTEKO ZINEMALDIAN.
#BEGIRADAK Nazioarteko
Zinemaldia martxan da, jada. Sevilla, Madril, Brasil, Donostia eta
beste txokoetako lanak izango ditugu ikusgai. #IKERTZE-k
antolatzen du. Epaimahaiak
aurkeztutako filmen artean batzuk hautatu eta proiektatzen ditu egun
hauetan, Trueba antzokian eta Aquariumean. Hainbat atalen artean
eskola mailan egindakoak daude ere eta Lauaizetako lan bat hautatu
dute, bigarren hezkuntza mailan. Metraje laburreko film hau duela
hiru urte egin genuen 3. DBH mailan, Diseinu hautazkoan. Ikasturte
amaieran ikusi ahal izan genuen Intxaurrondoko Kultur Etxean, beste
lanak, musika eta antzerkiarekin batera. Batxilergoa eta Zikloak
egiten ari dira egileak gaur egun: Joseba Oncala, Gorka Arriola,
Martin Castro eta Xabier Cuellar. 2. zatiaren zain gauden bitartean, berrikusi dezakegu filma HEMEN.
2018/11/13
ARTE ERAKUSKETA INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN: WILLIS DRUMMOND.
"Intxaurrondoko Kultur Etxeak urriak 13an Willis Drummond taldearen kontzertu arrakastatsua antolatu zuen bertako musika aretoan. Emanaldia prestatzeko, taldekideek egonaldia burutu zuten aurreko astean. Testuinguru honetan, Kultur Etxearen eta auzoan dagoen Lauaizeta Ikastolaren arteko elkarlana abian ipini zen, Bigarren Hezkuntzako ikasleen eta Willis Drummondeko kideen arteko topaketa bideratzeko. Ordutik hona, Lauaizetako 4.DBHko plastikako ikasle eta irakasleek lanean murgilduta jarraitu dute eta prozesuaren emaitza batzuk, hilabete honetako 19tik 30era Kultur Etxeko Areto Nagusian ikusgai egongo den erakusketan bilduko dituzte. Guztiok gonbidatuta zaudete bertara gerturatzera!" (Leire De Miguel – IKERTZE).
2018/11/09
TIME-LAPSE. ARGIA HARRAPATU NAHIAN.
Time-Lapse teknika erabili dugu 3D Animazioa hautazkoan (3. DBH) argia behatzeko eta objektuetan eta espazioan denboran zehar izaten duen eragina analizatzeko. Helburutako bat kolorearean aldaketa ikustea zen. Beste bat, doako aplikazio batekin, mugikorra hartu eta ondo pasatzea. Azkena, sormena garatzea.
2018/11/04
BLENDER 2.8 BADATOR. MOLEKULA BAT SORTU ETA KOLOREZTATU.
Aurki izango dugu eskuragarri Blender 2.8 Beta. Bitartean Alpha bertsioak jaitsiko ditugu eta erabiltzen hasi. Zerbait serioa egin nahi badugu, Blender 2.79 daukagu.: oso ona eta ahaltsua. Baina, Blender 2.8 bertsioak berrikuntza handiak dakarzkigu. Bere kode hezurdura zuzenduago du, txukunagoa, indartsuagoa. Eevee motorea sortu dute unean argiaren eraldaketak eszenan ikusi ahal izateko. Cycles motorea hobetua du argazki/irudi errealistak sortzeko. Grese Pencil marrazki bizidunak egiteko eremuak txundituta ditu sortzaileak. Interfazea zerbait aldatu da eta eltzea sutan bezala, probatzea izango da onena. Hasi berrientzat baliozkoa izango delakoan, hemen duzue 10 minutuko bideo tutoriala.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
#blender 2.8,
#plastika 2.0,
3D diseinua,
marrazkia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









































