bannerra 1
2018/09/30
WILLIS DRUMMOND PROIEKTUA. SARE SOZIALETAN PROMOZIOA.
#willisdrummondintxan proiektua abian da gurean eta ikasleekin proiektua garatzen hasiak gara. Lehen fasean sare sozialetan willis drummond taldearen kontzertua promozionatzea da. Plastika ikuspegitik, hainbat proposamen ditugu esku artean eta haiei forma ematen ari gara.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
#komikia. #galtzakomik,
#lauaizeta bhi,
#marrazki,
#plastika 2.0,
#willis drummond intxan,
3D diseinua,
4DBH PLASTIKA
2018/09/26
WILLIS DRUMMOND INTXAURRONDOKO KULTUR-ETXEAN, URRIAREN 13AN.
Willis
Drummond musika talde euskalduna dator Intxaurrondoko Kultur-etxera kontzertua
zuzenenean grabatzera, urriaren 13an. Hori dela eta, Lauaizetako
Plastika eta hainbat arlo gehiago lantzen ari gara, Intxaurrondoko kultur-etxeko
arduradunekin elkarlanean, eta Ikertzeko Leireren laguntzarekin, Willis Drummond taldearen ekitaldiaren inguruko proiektua. Zorte
itzela daukagu Baionako taldea guregana etorriko delako. Aukera eman
digute WD taldea gai hartuta zein taldeko partaideekin
sortze-prozesuak garatzeko plastika eta ikusizkoen ikuspuntutik.
Musika eta euskara arloetara ere zabaldu dugu egitasmoa. Sortze
prozesuak garatzen hasi gara. Ikasleak lan taldeak sortu eta ideiak
bildu ondoren, hainbat euskarrietara egokitzen hasiak dira, jada.
Lehen helburuetako bat ekitaldiari sona ematea izan da, sare
sozialetan ekitaldiaren berri eman, eta ahalik eta gehien zabaltzeko.
Hashtag bat ere sortu dugu: #Willis Drummond Intxan. Taldeari buruz
jakiteko beraien webgunean sartu.
2018/06/27
MURALA LAUAIZETAN 2018
Duela 10 urte baino
lehenago Ernesto irakasle ohiak bultzatuta eta Piru artista
gonbidatuaren gidaritzapean, orduan zeuden ikasleek Lauaizetako
patioko paretetan 2 mural erraldoi egin zituzten. Geroztik, gure
aldetik, mural asko egin ditugu ere: atarikoa, kalezulokoa, patiora
ematen duten paretakoak hainbatetan, patioan bertan hainbat neurri
eta formakoak...Leku gabe geratu garenez, aipatu paretak erabil behar izan ditugu #mural berriak egiteko.
Aurten 3 egin ditugu
plastikako ikasleek, 3 gai hartuta: hezkidetza, grafitia eta
adierazpen askatasuna.
#Plastika gelan
bozetoak egin ditugu, ideiak landu eta #gimp software librea
erabilita argazki fotomuntaketak egin ditugu ideia zehaztu arte.
Parte hartu duten
4DBH plastikako ikasleak: Saioa A., Julen E., Julen Tx., Yaiza R.,
Anartz O., Iñaki B., Adriana M., Libe O., Jokin Z., Nagore C. eta
Joane B.
beste atalak
#lauaizeta bhi,
#marrazki,
#plastika 2.0,
4DBH PLASTIKA,
ABANGOARDIAK,
abstrakzioa,
ARTE garaikidea,
erakusketa,
euskara
2018/06/22
BIDEO-JOKOAK LAUAIZETAN #BLENDER SOFTWARE LIBREA ERABILITA
#Blender
programa erabilita bideo-jokoak sortu ditugu 4DBHko Plastikan eta
3DBHko Animazioa3D hautazkoan. Emaitza zoragarriak lortu ditugu,
baina oraindik publikatzeko Blender programa garapen fasean aurkitzen
da eta maiatzean bertan liberatu dute lehen pribatua zen programa
bat, besteak beste. Blenderrekin publikatu daiteke, exekutagarri bat
sortuz, baina lan asko emango lioke erabiltzaileari: Lauaizetako
webgunetik, edo Plastikako blogetik, artxiboa deskargatu eta
exekutatu. Jatorrizkoa Linuxen sortua bada, Linuxekin soilik erabil
daiteke. Windowsen erabil ahal izateko, Windowsen sortu beharko
litzateke exekutagarria. Berriz diot, lan gehiegi. #Scratch
programaren sortzailea den MIT unibertsitateak sortu du ere #Godot
Engine programa, 2D eta 3Dko bideo-jokoak sortzeko
programa. Honetan eginez gero bai ahalbideratzen du modu egokian,
webgunean bertan jokoak aktibatzeko aukera. Errazago
erabiltzailearentzat. Modu berean, #Armory3D
programa software librea bihurtu da. Diru laguntza itzela jaso
ondoren, modu pribatutik modu librera igaro da. Programa honek
#Blender erabiltzen du oinarri gisa eta bertan egindako bideo-jokoak
PC plataforma anitzetan, Android zein HTML formatuetan publikatzen
ahalbideratzen du, besteak beste. #Blend4web
ere lizentzia librearekin dabil, Blender erabiltzen du eta modu
errazean publikatzen ahalbideratzen du ere. Ea 2018-2019 ikasturtean,
azken hiru hauek erabilita guk sortutako bideo-jokoak guztiek erabil
dezaten lortzen dugun.
Aurten sortutako
bideo-joko bat grabatu dugu bideoan eta hemen daukazue ikusgai.
4DBHko J. Txabarrik sortua. Bideo-joko gehiago baditugu gordeta: Anartzena, Ekain Ruizena, Paularena, Zuriñerena, Ekain De la Palmarena, Haizea eta Nahia P.rena, Nahia U.rena, Maitanerena, Ane eta Izaskunena, Maialenena, Iratxe eta Naiararena...Hurrengo urtean publikatuko ditugu denok jokatzeko!
2018/06/21
LAUAIZETAKO POPCORN TIME

Argazki kamera asmatu baino lehen pinturazko erretratuak egiten ziren. Hori da ideia. Horrelakoak aukeratu eta liburu, telesail, film eta antzerki kartelak sortu ditugu, gure aurpegiak txertatuta. #Gimp irudi editorea erabili dugu, #ubuntu sistema eragilean (#software librea/opensource). Bilduma osoa ikusgai duzue hemen.
2018/05/24
18/19 PLASTIKA HAUTAZKOAK
Blog honetan ikus ditzakezu urteetan eginiko lanak, Lauaizetan eskainitako Plastikako mintegiari dagozkion hautazkoei buruz jakiteko.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
gif,
gimp,
hautazkoak,
ikt,
inkscape,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2018/05/09
3D BISITA BIRTUALA. ERROMA.
PIAZZA DEL CAMPIDOGLIO (Julen Txabarri, 4D)
https://it.wikipedia.org/wiki/Piazza_del_Campidoglio
https://it.wikipedia.org/wiki/Piazza_del_Campidoglio
Ikasbidaia
Erromara egin ondoren, bertako eraikinak bisitatu ditugu modu
birtualean. Ariketa, #Ubuntun #GoogleEarth erabilita aukeratutako
eraikina aurkitzea izan da. Bidea bideoz pantaila grabatu eta gorde
dugu. Azkenik, #Openshot bideo editorean konponketak egin, testua
erantsi eta musika gehitu diogu.
beste atalak
#3D,
#lauaizeta bhi,
4DBH PLASTIKA,
ANIMAIOA,
ARTE,
BIDEO EDIZIOA,
diseinua 3D,
openshot,
PLASTIKA 2.0
2018/04/11
IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA. EFEKTU BEREZIAK.
Chroma
efektua erabiliko dugu, koadro animatuak egiteko. Hasteko, gidoia
egingo dugu; jarraian, gaztelu edo jauregiaren bideoa aurkitu eta
deskargatuko dugu; hura egindakoan, oihal berdearen gainean geure
buruak grabatuko ditugu, koadroan txertatzeko; azkenik, #openshot
bideo editorea erabiliko dugu bideoak uztartu eta azken lana
burutzeko; nola ez, azken lanari musika, izenburua eta gainerako
zehaztasunak erantsiko dizkiogu.
beste atalak
2DBH IET,
ANIMAZIOA,
chroma efektua,
diseinua,
ikt,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
ZINEMA
2018/04/09
1DBH PLASTIKA: KOADROETAKO PERTSONAI HISTORIKOAK
#Gimp irudi editorea erabiliz irudi digital berriak sortu ditugu, muntaiak eginda. Behin teknika ikasita, koadro klasikoetako, XIV-XIX mendeetakoak, pertsonaia aukeratuko dugu internetetik eta gure aurpegia erantsiko diogu. Pertsonai berri honek jatorrizkoaren maila sozial eta kargu politiko edo militarra mantenduko du, baina gure aurpegiarekin. Ondoren eta pertsonai berria ardatz, kartela sortuko dugut. Hau dena euskarri eta prozedura digitalak erabilita: #Ubuntu sistema eragilean eta software libre hauekin: Gimp eta #Inkscape. Kartela ez bada, liburuaren azala izan daiteke, dokumentalaren karatula, zinemarako pelikula, interneteko telesaila, bideo-joko edo edari zein jaki asmatua.LANAK jarraitzeko HEMEN.
2018/02/27
ARTE GARAIKIDEA ULERTZEN. ERREPRODUKZIOA.
Ikasteko metodo on
bat norberak egitea omen da. #Arte garaikidea analizatu eta ulertu
bidean, XIV-XX mendeen arteko artea berregiten ari gara. Batetik,
tailer barruko erretratu itxurakoak (#Velazquez, #Tiziano, #Goya...);
bestetik, abangoardiak ondorengo arte abstraktua (Delaunay, Pollock,
Klein...); azkenik, arte kontzeptuala (#Duchamp, #Banksy,..). Arte garaikidearen konplexutasuna argitu nahian, erretratuan eta teknikan oinarritutako arte klasikoa analizatuko dugu, lehenik; argazki kamera (industri iraultza) asmatu baino lehenagokoa. Bai argilunaren teknika klasikoak zein hizkuntza berriak kontrajartzeak lagunduko digu arte abstraktua eta arte kontzeptuala baloratzeko jarrera eraikitzeko. Lanak
erreproduzitu ondoren, mahai ingurua burutuko dugu arte garaikidea
ulertzeko, gakoak identifikatzeko eta definitzeko. Azken fasean
erakusketa jarriko dugu ikastetxean eta Plastikako blog honetan.
beste atalak
#plastika 2.0,
4DBH PLASTIKA,
ABANGOARDIAK,
abstrakzioa,
ARTE,
ARTE garaikidea,
arte modernoa,
DUCHAMP,
erakusketa,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
READY-MADE,
XX. MENDEA
2018/01/31
KOLOREA ALDATU ARGIAREN ARABERA
1DBH #Plastikan
kolorea lantzen ari gara hamabost aldiro, 3D animazioarekin
txandatuz. #Kolorea argiarekiko aldatzen da. Fenomeno hori islatzen
saiatu gara. Telesail, zinema edo bideo-jokoetako pertsonaia aukeratu
behar izan dugu. Youtuben pause sakatu ondoren, pertsonaiaren
pantaila-argazkia atera dugu, eta argazki horretatik abiatuta orrian
marraztu dugu eta koloreztatu, akuarela-arkatzekin. LANAK HEMEN.
XX. ARTEAREN ANALISIA
#XX. mendeko artea
ezagutze bidean, aurreko mendeetako artea analizatzen ari gara
lehenik; XIV. mendetik hasi eta #XIX. menderaino. Arte lan ugari
hainbeste urteetan, hainbeste herrialde eta hainbat kultura garapen.
DBHko 4. #Plastikan, dozenaka arte lan aukeratuta hurbilduko gara
arte garaikidearen funtsezko ideiak ezagutzera. Aukeratu arte lanak HEMENDIK.
Lehenengo pausoa
arte lan klasikoa hautatu eta kolorea analizatzea izan da. #Inkscape programarekin arte lanaren kolore ñabardura ezberdinak hautatu eta sailkatu ditugu. Irudia internetetik jaitsi eta inportatu dugu programara. Jarraian, laukitxo bat sortu dugu eta 10 izan arte kopiatu eta itsatsi. Objektuak/lerrokatu aginduarekin distantzia berdinera jarri ditugu, txukun lerrokatuta. 3 errenkada izan arte kopiatu eta itsatsi. Azkenik, tanta kontagailua erabilita laukitxo bakoitzean arte laneko koloreak sailkatu ditugu: Lehenengoan, kolore nagusiak; Bigarrengoan, tenperatuaren arabera ordenatu ditugu; Hirugarrengoan, bizitasunaren arabera.
Ondoren, arte lan moderno bat aukeratuko dugu eta kartoiaren gainean, formatu handian, tenperaz pintatu ondoren erreprodukzioa lortuko dugu.
Ondoren, arte lan moderno bat aukeratuko dugu eta kartoiaren gainean, formatu handian, tenperaz pintatu ondoren erreprodukzioa lortuko dugu.
Azkenik, taldeka,
bideo formatuan arte lan horien gakoak azalduko ditugu,
beste atalak
#plastika 2.0,
4DBH PLASTIKA,
ABANGOARDIAK,
abstrakzioa,
ARTE garaikidea,
arte modernoa,
erakusketa,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
XX. MENDEA
2018/01/21
TXIMELETA EFEKTUA 3D DIGITALEAN. #BLENDER.
Aurreko DominoEfektua 3D bideo-tutorialean ikusitako prozedurak errepikatuz egingo
dugu Tximeleta Efektua deiturikoa. Behin, prozedurak ikasita, aukera
anitzak izango ditugu ibilbideari eta konplexutasunari dagokionez:
maldaren luzera, inklinazio angelua, abiadura, esferen kopurua,
jauziak, marruskadura indarra, talkak, objektu geometrikoen masa, eta
abar luzea.
Helburu nagusia 3D
munduan murgiltzea da, espazio geometrikoa ulertu (X,Y,Z), dinamika
eta fisikarekin jolastu, #BLENDER softwarea librearekin prozedura
gutxi batzuk erabili eta ariketa dibertigarri zein interesgarriak
egin.
#BLENDER 3D munduko
programarik ahaltsuenetakoa da, komunitateak sortua, nahi duen
guztiarentzat erabilgarri dagoena, plataforma anitzekoa eta doan. Guk
#Ubuntu(#Linux) darabilgu, oso ona, erabiltzeko erraza eta librea
ere. Animazio eta diseinu konplexuak egin daitezke Blender
programarekin, bideo-jokoak, objektuen diseinua, arkitektura-lanak,
simulazio fisikoak, efektu bereziak, konposizio digitalak,
bideo-edizioa, argazkigintza errealista, eta abar. Denetarik egin
daiteke. Guk, pixkanaka, gauza gutxi batzuk ikasita, sormena bultzatu
eta emaitza aukerak ugaritu nahi ditugu, ikasleak gainezka egin
gabe; Hau da, esferaren mugimendu naturala simulatuko dugu,
argiztapena, objektuen materiala, hauskortasuna, marruskadura,
bideo-errealizazioa eta egin daitezkeen gauza gehiago horiek ukitu
gabe.
beste atalak
#3D,
#animazioa 3D,
#Blender,
#lauaizeta bhi,
#plastika 2.0,
3D diseinua,
BOLUMENA
2018/01/19
XX. ARTE LAN ANIMATUAK
4 DBH #Plastikan XX.mende hasierako #abangoardiak ikasteko hainbat #arte lan hautatu ditugu
eta haiekin #GIF animatuak sortu ditugu. Lanak bukatutakoan HEMEN
ikusgai jarriko ditugu. Julen E. eta Julen Tx. Ikasleek bere lana amaitu dute
dagoeneko.


2018/01/11
3D ANIMAZIOA. BLENDER. DOMINO EFEKTUA.
#3D animazioa eta #3D espazioa lantzen hasteko “domino efektua” ariketa egingo dugu. #Blender softwarea librea erabiliko dugu. 3D mundu digitala lantzeko programarik ahaltsuenetakoa. Plataforma anitzekoa da. Guk ikastetxean #Ubuntu(Linux) sistema eragilearekin erabiltzen dugu. Nahi duenak Windows eta IOS sistemetan erabil dezake. Dohainik deskargatu eta erabil daiteke. Eremu zabala jorratzen duen mundua izanik, 3D mundua, proiektuaren arabera ikasiko ditugu beharrezko atalak. Jakina, 3D mundua eta animazioan landu daitezkeen gaiak bukaezinak gerta daitezke: 3D espazioa eta geometria, 3D objektuen diseinua, mugimendua eta zinematika(fisika), efektu bereziak, koloreak eta testurak, argiztapena, soinu efektuak, edizio eta konposizioa, zinemaren berariazko hizkuntza, adierazpena, interakzioa, eta abar. Bideo tutoriala jarrai dezakezue ariketa egiteko lagungarri gisa.
beste atalak
animazioa 3D,
BLENDER,
BOLUMENA,
diseinua 3D,
euskara,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2018/01/10
ARTE GARAIKIDEA EZAGUTZEN: ARTE LAN ANIMATUAK
Artea ezagutu eta
ulertu ahal izateko, ikasle bakoitzak hiru arte lan aukeratuko ditu;
batetik, XX. Mendeko abangoardietako arte lan bat eta honekin
animazioa egingo du. Horretarako, #Gimp irudi editore digitala
#Ubuntu sistema eragilean erabiliko du. Animazioak zenbat eta esanahi gehiago orduan eta puntuazio altuagoa izango du; bestetik, kolore biziko(XX. mendekoa) eta kolore apaleko(XIV-XIX. mendekoak) bi lan
hautatuko ditu eta 10 kolore sailkatuko ditu, zirkulu kromatikoaren
ordenaren arabera, tenperaturaren arabera eta argiaren arabera.
2017/10/08
ARTE GARAIKIDEA ULERTZEKO GAKOAK: MARCEL DUCHAMP
1904. urtean #Marcel Duchamp Parisera joan zen bizitzera, 17 urte zituela. Industri-iraultzaren ondorengo urteak ziren; batetik, sortu berriak ziren argazki makina, autoa, zinema, X izpiak…; bestetik, arte joera berriak: Picasso, Braque, Mondrian, Kandinsky… Lehen Mundu Gerra bitarteko etengabeko garai aldakorra eta eferbeszentea zen; Futurismoa, lehenengo Arte mugimendua sortu zen; Kubismoa, surrealismoa eta dadaismoa etorri ziren gero, besteak beste. Montmartre auzoan bizi zen Duchamp, bizitza bohemioa eginez, artista eta poetaz inguratua. Anai-arrebak artistak ziren ere, eta familian dirua soberan zutenez, artista izateko saiakera egitea lortu zuen.
1915. urtean Duchamp New Yorkera joan zen bizitzera, gerratik ihesi. Estatu Batuetan artezale dirudunen babesa jaso eta artelanak sortzen jarraitu ahal izan zuen. Parisen eta New Yorken sortutako polemikagatik, bere lanak oihartzuna zuen Ameriketan; mugimenduaren prozesua analizatuz eginiko lanarekin, “Biluzia eskailerak jaisten”. Munduko Gerra hasita zegoen eta Europan Gerraren aurkako mugimendu artistiko nihilista sortu zen: Dadaismoa. Ordurako polemika gutxi izan ez balitz, Duchampek New Yorkeko Arte garaikideko erakusketa erraldoi batean pixa egiteko komun bat aurkeztu zuen, objektu artistiko gisa; eskandalua itzela izanik, Arte kontzeptualaren sorrera izan zen, Arte Modernoaren aitzindaria, Arte Garaikidean eragin gehien izan duen artistaren aurkezpena. #Ready-Made deitu zien testuingurutik kanpo arte-objektu bihurtutako objektuei. Duchampentzat artistaren eskuek ez zuten garrantzirik; bai ordea, artistaren erabakiek. Hausnarketa artistikoa, kritikoa, ironikoa eta umoretsua izan ziren bere artelanetan funtsezkoak.
1919. urtean, gerra amaitu ondoren Parisera itzuli, eta mugimendu dadaistan nabarmendu zen. Horrela, ba, Da Vinciren Giocondaren erreplika hartu, bibotea pintatu eta hizki batzuk jarrita artelan moduan aurkeztu zuen; polemika, berriz; inizialek esanahia zuten, “honek ipurdia bero du”, hain zuzen ere. Artelanetan hitzak eta umorea sartzen bazituen ere, hausnarketa sakoneko Artea jorratu zuen, aurreko Arte irizpide eta sistema hankaz gora jarriz, gaur egun arte bere lanek eta pentsamenduek indar handia mantentzen dutelarik, 100 urte igarota ere. Zalaparta handia sortu zuen Giocondaren lan horrek. Urte honetan ere, Ameriketatik deitu zioten artelan berriak eskatuz, ikusmin handia baitzegoen Duchampen inguruan. Kristalezko anpoila huts bat aurkeztu zuen New Yorken, “Pariseko airea” deiturikoa, Arte kontzeptualaren lanik ospetsuenetakoa. Duchampen fama eta prestigioa punta-puntakoa zen, Artezaleen artean.
1920. urtean garaiko mugimendu feministako “garçonne” itxurarekin, emakumez jantzi zen Duchamp. Argazkiak atera, eta pertsonai berria sortu zuen: Rrose selavy. Hainbat aldizkaritan azaldu zen; polemika, nola ez. Arte akzioa sortu zuen, artelanaren euskarri norberaren gorputza izanik. Man Ray eta Francis Picabia artistekin batera, sortze lanetan jardun zuen. 1925. urtean optika eta mugimenduaren inguruko lanak egin zituen, animazio analitikoak barne; horietako bat, 7 minutuko zinema grabazioa forma mugikorrekin.“Beira handia” izeneko lana bukatutzat eman zuen garai hauetan, urte askotako lanaren ondoren. Hori zela eta, Artea utziko zuela zabaldu zen.
1934 arte xake jokalari moduan aritu zen. Hortik aurrera, Arte lanekin ez zen nabarmenduko. Bigarren Munduko Gerra ondoren Arte gunea New York izan zen, Parisen ordez. Duchamp amerikarra egin zen. Modu diskretuan bizi izan zen, xakera jokatzen, zerbait idazten, hitzaldiak han-hemenka emanez, bere lanen atzera begirakoak eginez…
1968. urtean Frantzian hil zen Marcel Duchamp, XX. mendeko artistarik garrantzitsuenetakoa.
beste atalak
abstrakzioa,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
ARTE garaikidea,
arte modernoa,
diseinua,
DUCHAMP,
erakusketa,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0,
READY-MADE
2017/09/17
IKUSI, ZER IKUSI? CHEMA MADOZ TABAKALERAN
Porrontxoek
Egia auzoko kaleak astintzen dituen bitartean, #Tabakaleran hainbat
kultur aukera ditugu bisitatu ahal izateko. Tabakalera Zentroa
gelditu gabe dabilen gunea izaki, #surrealismoa ardatz duen #ChemaMadoz madrildarraren erakusketa dugu ikusgai. Argazki bilduma,
zuri-beltzezkoak, objektuak ardatz, ideia, pentsamendua,...
Arte eremuaren barruan ulerterraza egingo zaigun hizkuntza plastikoa erabiliz, sormena pizteko balioa duen edukia erakusten du.
Arte eremuaren barruan ulerterraza egingo zaigun hizkuntza plastikoa erabiliz, sormena pizteko balioa duen edukia erakusten du.
Askotan
ezin ditugu erakusketak bertatik bisitatu; urrunegi gaudelako, mugitu
ezinik, mila arrazoi tarteko. IKT baliabideak erabil ditzakegu oztopo
horiek gainditzeko. Bisita dezakegu Tabakalera online eta bertan
Chema Madozen erakusketa. Gainera, interneten zehar, youtube eta
bestelakoetan, Chema Madoz sortzailearen elkarrizketa, analisi eta
dokumentalak jarrai ditzakegu.
2017/06/20
GERNIKA 1937-2017. MURALA IKASTETXEAN.

Gernika indar
faxistek bonbardatu zutela 80 urte pasa diren honetan, hainbat
ekitaldi sortu izan dira han hemenka. Gure ikastetxean ere. Gernikako
irakasle bat gurekin dugunez aurten, gertutik bizitzeko aukera izan
dugu Gernikako gaia. Proposatu digute Plastikakoei zerbait egitea
horren inguruan eta ikastetxeko horman Picassoren Gernikaren murala
egitea otu zaigu. Maila guztietako ikasleek hartu dute parte murala
egiten. Falta den zatia Gernika ekitaldian bukatuko da, zuzeneko
musikarekin (ikasleek musikatua), ekainak 21ean, arratsaldeko 6retan.
Prozesua ikusteko
klikatu QR irudian.
2017/05/30
DISEINUAREN OINARRIAK
Diseinua kontzeptu
zabala bezain zehatza da. Edozer proiektu, egitasmo zein objektu
diseina dezakegu. Pentsatu eta erabakitzeko prozesuari “diseinatzea”
deritzogu. Historikoki, prozesu industrialean gauza daitekeen
egitasmo edo objektu industriala da. Diseinatu ondoren objektua
ekoizten da, diseinu-objektuaren ezaugarriak finkoak direla bermatuz.
Diseinu alorrean
atal ezberdinak jorratzen dira: Diseinu grafikoa eta digitala,
Diseinu industriala eta Barne diseinua.
Diseinu grafikoan
logotipoak, katalogoak, kartelak eta kamisetak diseinatzen eta
lantzen dira. Diseinu digitalean, hau guztia landuz gain, webdiseinua
ere sartzen da: web orrien diseinua eta hauen barnean sor daitezkeen
diseinu mota guztiak, irudi eta konposizioak zein diseinu animatuak.
Diseinu grafikoan
fondoa, irudiak eta hizkiak lantzen dira, kontuan izanik: ideia, zer
eta nola kontatu, hizkuntza plastikoa, teknika plastikoak,
publizitate kanpainaren izaera, euskarri digitalak ala ez,
tipografiak, koloreak, sormena, eta abar.
Diseinua
planifikatzen hasteko, zein euskarritan inplementatuko dugun, zenbat
denboran zehar, zenbateko intentsitate eta maiztasunarekin
publikatuko dugun eta komunikazioaren hartzailea zein izango den
definituko dugu. Ez da berdina izango adin handiko publikoa ala
publiko gaztea, kultura digitala( mugikorra eta abar.), kontsumorako
ahalmena, kontsumorako kultura, hiri kultura edo nekazal
kultura,....Diseinua eta publizitatea loturik izanda, gizarte
alorreko faktore asko kontuan izango dira, zientzia zehatza ez bada
ere.
2017/05/23
2017/05/22
BLENDER ETA ANIMAZIOA: ZINEMA 3D
BLENDER 3D diseinu
eta animaziorako software libre zoragarri eta indartsuarekin eginiko
lana da honako animazio laburra. “Teaser” delakoa da, hots,
produkzio luzeagoa izango denaren zatia aurkezten dute,
publizitaterako marketing gisa. Informazioa piziadas.com webgunean aurkitu
dut. Blender Fundazioak bultzaturiko proiektua da eta Agent 327, Martin Lodewijk-en komikian oinarriturik dago.
Blender erabiltzen dugu Plastika arloan, animazioak eta 3D munduko gauzak sortzeko. Software librea da eta oso ahaltsua. Hurrengo ikasturterako 3DBH mailan, 3D ANIMAZIOA eta BIDEO JOKOAK hautazkoa eskainiko dugu, ea taldea sortzen den.
beste atalak
#komikia. #galtzakomik,
#marrazki,
3D,
3DBH DISEINUA,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
BLENDER,
PLASTIKA 2.0,
publizitatea,
zinemaldia
2017/05/11
3DBH HAUTAZKOAK 17-18 IKASTURTERAKO
3DBH mailan
Lauaizeta ikastetxean Plastika mintegitik 2 hautazko eskainiko dira
17-18 ikasturterako. Ikasleen nahiak, motibazioak eta Plastika eta
Ikusizkoen programazioa kontuan izanik, DISEINUA eta ANIMAZIOA-BIDEO
JOKOAK jorratuko ditugu.

Diseinuan, irudien sormena, edizioa eta muntaketa digitala egingo dugu, irudigintza analogikoa eta, batez ere, irudigintza digitala landuz. Ikaslearen sormena, talde lanerako jarrera, autonomia eta ardura landuko ditugu. Hauekin batera, kolorearen teoriaren aplikazioak landuko dira, hizkuntza plastikoak, testurak, konposizioa eta adierazpena. Baita ere: kartelgintza, katalogoak, objektuak, espazioak, logotipoak,..
Lauaizetan urteak
daramatzagu software librea erabiliz eta eskerrak luzatu nahi dizkiogu
hemendik software librea garatzen eta zabaltzen duen komunitateari.
Diseinua lantzerakoan #Linux #Ubuntu izango da sistema eragilea eta irudien
bit mapak eta #Gif animatuak lantzeko #Gimp irudi-editorea. Irudi
bektorialak lantzeko eta maketazioak egiteko #Inkscape. Testuak
prestatzeko #Libreoffice. Marrazketa teknikorako #Librecad. Objektuak
3D moduan diseinatzeko eta espazioak diseinatzeko #Blender. Bideoak
#Openshot programarekin editatuko ditugu eta audioa #Audacityrekin.
Programa geihago ere erabiliko ditugu, baina hauek dira
garrantzitsuenak.
Animazio-Bideo
Jokoak
hautazko berria da. Bertan landutako gaitasunak eta prozedurak
Plastika ikasgaian landu izan ditugu, eta balorazio positiboa egin
ondoren, hautazkoan buru-belarri lantzeko eskaintza luzatu nahi dugu.
Animazioa eta bideo
jokoak erlazionaturik daude arlo askotan. Gure kasuan Bideo jokoak
atalean JOKOAK sortuko ditugu, animazioa ezinbestekoa izanik.
Animazio atalean, animazioek kutsu artistikoa izan behar dute,
ANIMAZIOA bere baitan izango da helburua.
Software librea
erabiliko dugu Bideo Jokoa sortzeko eta muga bakarrak irudimena, lan
kopurua eta ordenagailuen indarra izango dira.
2D moduan #Scratch
programa ezaguna erabiliko dugu bideo jokoa sortzeko eta ikasleak
plastikako atal hauek landuko ditu: pertsonaien marrazkiak,
eszenak, objektuak eta abar. #Gimp eta #inkscape erabiliz, 2D
animazioak sortuko ditugu #istorioak kontatzeko, #GIF artxibo moduan.
3D moduan #Blender
erabiliko dugu animazio eta bideo jokoak sortzeko. Eszenen
sorrera, mendiak, sua, haizea, leherketak, grabitate indarra,
marruskadura, argiztapena, pertsonaien mugimenduak, abiadura
aldaketa,...Blender programarekin batera, bideo jokoak egiteko
beste moduak ikertuko ditugu: Unity 3D, PS, Unreal, eta abar, bai PC ordenagailuetan zein android mugikorretan aplikatzeko.
beste atalak
#marrazki teknikoa,
#marrazkia,
3DBH DISEINUA,
3DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
ARGAZKIGINTZA DIGITALA,
ARKITEKTURA,
ARTE garaikidea,
BOLUMENA,
gif,
hautazkoak,
PLASTIKA 2.0
2017/04/26
EGIPTO. PROIEKTU LANA.
beste atalak
#marrazkia,
1DBH ARTISAUTZA,
2DBH IET,
3DBH DISEINUA,
animazioa 3D,
ARKITEKTURA,
ARTE garaikidea,
BLENDER,
BOLUMENA,
erakusketa,
eskultura,
kolorea,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2017/03/31
2017/03/17
PALEOLITOA: PLASTIKA ETA GIZARTE ELKARLANEAN.
Paleolito gaiarekin proiektuan lan egin dugu Plastika eta Gizarteko mintegien artean. Helburu nagusia Paleolitoa ezagutzea izan da. Gizarte arloan denbora lerroak eta garaiko gizartearen egitura eta ohiturak, azken finean, bizimodua ezagutu dute. Plastika arloan Euskal Herriko kobazulo nagusietako horma-pinturak kopiatu ditugu, gure testura, kolore eta teknika libreki erabiliz. 1DBH mailan izan da hori. Argazkiak.
Artisautza (1dbh) ikasgaian Paleolito garaiko aztarnak "aurkitu" ditugu, buztinezkoak denak: gizakiak utzitako industri aztarnak. Harria lantzeko erremintak, larruak garbitzeko eta abar. Fosilak eta giza-hezurrak ere "azaldu" dira.
3A taldearekin Plastikan TRIKUHARRIA egin dugu. Hasieran, marrazkien bitartez formak ezagutu ditugu: poliedro erregularrak. Jarraian piramidearen garapena marraztu dugu, moztu eta paperezko bolumena lortu dugu. Trikuharriaren irudiak interneten aurkitu eta argiluna landuz arkatzez marraztu ditugu. Azkenik, talde lanean, kartoia eta tenperak erabiliz, 3D moduko trikuharria eraiki dugu. Trikuharriaren argazki guztiak ikusteko klikatu.
Inauteriak gainean genituelarik, Beñat Gizarteko irakaslea buru, Paleolito garaiko gizakiaz mozorrotu eta ikastetxeko korridorean sortutako kobazuloan “maniqui challenge” egin dute. Kobazuloa 4 DBH eta 3 DBH Plastikako taldeekin sortu dugu.
Testura, kolorea, argiluna, proportzioa, espazioa, forma eta 3D kontzeptuak landu ditugu, talde lanean. Korridoreko zati bat, papera erabiliz, kobazuloan bihurtu dugu. Estalaktitak, hormako testura eta formak, sakonera pintura eta kolorean bitartez, horma-pinturak eta abar. Argiztapena erabili dugu kobazuloa iluntzeko. Eskola 2.0 bildumako ordenagailua entxufatu dugu eta “bucle” moduan soinua jarri dugu. Bafleak hormako paperaren tartean kokatuta soinua gangatik barrena entzutea lortu dugu. Ikasle batek egin du soinu nahasketa, txalaparta, ur tantak eta Mikel Laboaren musika nahastuz. Kobazuloaren prozesuaren argazkiak.
AURRETIK BLOGEAN PUBLIKATUTAKO SARRERA. PROIEKTU AURKEZPENA.

Paleolitoa
lantzen hasi gara #Plastika
arloan Gizarteko mintegiarekin elkarlanean. 4, 3 eta 2 DBHko beste
taldeek hainbat proiektu landuko dituzten bitartean, 1DBH taldeetako
ikasle bakoitzak #Euskal
Herriko lau kobazulo nagusietatik hartutako marrazki bana
erreproduzituko du eta #Lauaizeta
ikastetxeko korridoreetako hormetan itsatsiko ditugu. #Historiaurrea
ezagutuko dugu pixkat, marrazkiaz baliatuz, wikipediaz eta
#Ekainberri
bisitatuz, #birtualki
eta bertaratuz txangoa eginez. Lau kobazuloak hauexek dira:
Ikasle
bakoitzari lau kobazuloetako irudi bana esleituko zaio. Ordenagailuan
aurkitu eta, berriz irudikatuz, koloretako marrazkia gauzatu eta
izendatuko du. Ondoren, sailkatutako kobazuloaren irudi-errenkadan
kokatuko du eta itsatsiko du neurri handiko zelofana erabiliz.
3
DBH A taldeak, #trikuharri
eskultura egingo du, kartoia birziklatuz, talde lanean. #Oteizaren eskultura megalitikoaren teoria aztertuko dugu.
4
DBH taldeak, korridore zatia hartu eta kobazuloan bihurtuko du.
Bertan, sabaia estalaktitaz josia izango da, bolumenak paperez
eginda. Hormetan harri testura koloreztatuko da eta animalien
marrazkiak ere agertuko dira. Espazio sakonera irudikatuko da,
hormetako papera marraztuz, argia egokituz eta audioa gehituz: ur
tantak- #txalaparta, giza ahotsak- #Laboaren musika, animalien ahotsak
eta abar.
O
1
DBH artisautza taldeak, lehortutako buztin zatietan fosil eta
antzinako objektuak erliebean zizelkatuko ditu.
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Ikasleen lanak ikusgai hurrengo estekak klikatuz:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















































