bannerra 1
2015/01/28
KULTURAZ ABERASTU, KULTURA BILATU
beste atalak
2DBH IET,
3DBH TEKNIKAK,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
euskara,
gif,
gimp,
ikt,
inkscape,
Lauaizeta BHI,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
publizitatea
INAUTERIAK BADATOZ

Inauteriak badatoz. Garaian garaikoa,
pertsonaiak bilatu eta mihise kuadroa pintatzen ari gara,
mozorrotzeko balioko lukeen pertsonaien bila. Atsedenak beharrezkoak
direnez, hauen isladatxoa jarri dizuegu ere...
2015/01/21
3DBH DISEINUA: BIDAI AGENTZIA
Denbora animazioa ateratzen zaigu sarri
ordenagailu zein tramankulu digitaletako pantailan...Guk 3
diseinatuko ditugu: matxura, on/off eta aipatutako denbora...
IKASLEA: "Bidai agentziara hurbildu nintzen, eta
han lanean nengoela amestu. Zein bidai egingo nuke munduan zehar?"
Presupuesto librea....Plastikaren abantailak....
Presupuesto librea....Plastikaren abantailak....
Egin beharreko lana, bideoan lotu,
youtubera igo eta blogean publikatu behar dena.
- Hiria edo lekua aukeratu
- Bertako musika
- Erritmo musika
- Soinu efektuak
- Youtubeko bideoak
- Interneteko argazki irudiak
- Marrazkiak
- Animazioak
- Hitz laguntzaileak
- Google Eartheko 3D bideoak
- Kredituak
INAUTERIAK PINTATZEN. 4DBH PLASTIKA

3 eta 4 DBH Plastikan #marrazkia eta
#pintura uztartuko ditugu #inauteriak gaiari heltzeko. Propagandako
egutegi erraldoiak hartu eta birziklatu ditugu mihise moduan
funtziona dezaten. Ikasleak, banaka edo taldeka, interneten
nabigatuko du eta pertsonaia aukeratu beharko du mozorroa marrazteko.
Behin irudia aukeratuta, mihisean marraztuko du, marrazkia kokatuz
eta ardatz nagusiak zein puntu interesgarrienak markatuz. Tekniken
artean hautatu behar da ondoren: tenpera, collage ala biak nahastuta.
Hortik aurrera, lana egin eta disfrutatzera.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
kartela,
kolorea,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2015/01/11
KOMIKIA: KONTAIDAZU ISTORIO BAT!
Programazioa jarraituz, #komikia lantzen dugu 2DBH Plastikan, bigarren ebaluazioan. Bertan, helburu nagusia, istorio bat kontatzea da. 14-15 ikasturte honetan, talde lanean ekingo diogu erronka honi. Batetik, ikaskideekin lan egiteko gaitasuna indartu nahi dugu, ideiak partekatu eta elkarrekin garatzeko guneak bilatuz. #Plastikari dagokionez, hizkuntz komunikazioa landuko dugu, #istorioa adierazteko, kameraren aurrean ahozkotasuna landuz eta taldean, pertsonaien izaerak eta gidoia zehazterakoan. Gizarte gaitasuna landuko da ere, istorioa gertatzen den garaia eta gizarteak ikertuz. IKT gaitasunean sakonduko dugu, nola ez, internetetik ikus entzunezko edukiak sailkatuz, analizatuz, berrerabiliz, ikertuz. Smartphonak, gelako ikasle bakoitzaren ordenagailuak, aurikular eta mikrofonoak, chroma eta software librea(#gimp, #inkscape, #audacity, #openshot, etab) erabiliz, ikasleak musika eta audio efektuak sortuko ditu. Giza argazkiak atera eta grafikoki eraldatuko ditu, pertsonaien aurpegiak lortu eta gorputz erak marrazteko. Aplikazioak eta youtubeko bideoak erabiliko ditu, behin digitalki birmoldaturik, lekuak, akzio eszena etab lortzeko.
Komikia, Arte ataletako 9. tzat hartu izan da : Pintura, Eskultura, Arkitektura, Musika, Literatura, Dantza, Zinema, Poesia eta Komikia. Oso zabala eta mardula da bere ekarpena Historian zehar: kobazulotatik hasi, egiptiarrak, erromanikoa, undergrround, #PernanGoƱi, etab luzea...
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
gif,
gimp,
inkscape,
KOMIKIA,
Lauaizeta BHI,
PLASTIKA 2.0
2014/12/21
GURE TXERRIA GARAILE!!
Berri freskoak
Donostiako Konstituzio Plazatik. Lauaizetak(4DBH) Txistorra Postuen Lehiaketan
1. SARIA irabazi omen dugu!!
4DBH plastika lanean: ikusi
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
diseinua,
donostia,
euskal herria,
euskara,
jaia,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/12/18
SANTOTOMAS BADATOR!
argazki gehiago
2014ko honetan,
abenduaren 21ean, Donostiako Konstituzio Plazako Liburutegi azpiko
erdian dagoen arkupean, 3. zenbakian, aurkituko duzue Lauaizetako
Txistorra eta edari postua. 4DBHkoek antolatu dute, guraso eta
ikasle, ikas bidaia diruz laguntzeko. Plastikako talde batek, txerri
arrosa erraldoia egin dugu postua atontze arren. Santotomas badator!
Ondo pasa, pasa gabe eta bisitariak pasa zaitezte Lauaizetako
postutik giro paregabea izango baita!
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
diseinua,
donostia,
euskal herria,
euskara,
jaia,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/12/17
SANTOTOMASAK LAUAIZETAN 2014: TALDE LANEAN JATOR!
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
BOLUMENA,
diseinua,
donostia,
HORMAIRUDIA,
jaia,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/12/04
SKYLINE: MUNDURA BIDAIATZEN. 3DBH DISEINUA
Beldur eta Fantasiazko irudi muntaiak
landu ondoren, kolore plano eta irudi bektorialeko diseinutan
murgildu gara. 2014 urtea amaitzear den honetan, azterketen garaia
pasa eta egun hauek lanegun atseginak bihurtuz. Hurrengo lan
proiektua Bidai agentzien publizitate kanpaina diseinatzea da.
Lehenengo lana, munduko edozein hiriren skyline delakoa egitean datza. HEMEN LANAK.
2. eta 4. mailako 2 ikasle anai
arrebak, Istanbulen izan dira oporretan, duela egun gutxi. Hagia
sophia aitzakitzat skylinearen eredua dugu hemen.
2014/11/18
PERRETXIKOAK IKASTETXEKO ZELAIAN
ARGAZKIAK HEMEN
Perretxikoen lana
azken fasean sartu da. Aitzurrarekin zuloa egin eta zelaietan
barreiatuko ditugu guztiak, Lauaizetako lau aldetan: ipar, hego,
mendebal eta ekialdean. Gaur talde baten lanak instalatu ditugu,
bihar beste taldearena eta ostegunean azken bi talderenak. 2DBH
plastikakoak denak. Ordenagailuetan bilatzen hasi ginen, Naturreko
Eduk pasatako zerrenda, Euskal Herrian izaten diren onddo edo
perretxiko ezagunenak, jangarri eta jangaitzak. Gero, koloretako
arkatzez marraztu genituen. Jarraian, egiturak eraiki genituen.
Egiturari azala jarri genion. Azala koloreztatu. Perretxikoak
zelaietan kokatu eta Plastikako blogean publikatu. Zoriondu nahi
nituzke ikasleak. Lan itzela egin dute, elkarlanean, taldeak osatu
eta eskuz esku lan ona egin eta hobetzeko jarrerarekin, eta saioko
azken 15 minutuetan erratza, “fregona” eta “baietakin”
bazterrak txukunduz. Eskertu, nola ez, Carmen PalmĆ s
lankideari, aurten Lauaizetako 3. solairua garbitzen duenari. Nahiz
eta ahal izan duguna garbitu, hurrengo egunerako sekulako lana egin
izan duelako, arraskak, mahaiak, aulkiak, korridoreko zorua, nesken
komuna(plastikako gelaren ondoan dagoen "arraska auxiliarra) etab kolaz, paperaz eta pinturaz garbitu izan dituelako modu
ezin hobean.
2014/11/13
TIRA KOMIKOA IPRENTSA 10: PARTE HARTU!
Azaroak 28an Iprentsa 10 zenbakian
argitaratuko den edukia bildu behar dugu. Ale guztietan TIRA KOMIKOA
ere publikatzen da . Ikasturte honetan hauxe izango da tira komikoa
aukeratzeko metodoa. Lauaizetako ikasle zein gurasok har dezake
parte. Neurriak honakoak edo proportzionalak izan behar dira: 201x93
mm gutxi gora behera. Gaia librea. Eskuz marraztu daiteke, edo nahi
bada ere, modu digitalean. Edozein tramankulu erabiliz. Euskaraz
diren tira komikoak bakarrik hautatuko ditugu (erredakzioan itzuli daitezke).
Azaroak 26rako bidali posta honetara, identifikatuz nor zareten,
mikelplastika@gmail.com
Epaimahai modukoa osatu eta aurkeztuen artean bat publikatuko da eta, baliteke, beste atal batean guztiak publikatzea (kopuru eta mailaren arabera).
Epaimahai modukoa osatu eta aurkeztuen artean bat publikatuko da eta, baliteke, beste atal batean guztiak publikatzea (kopuru eta mailaren arabera).
beste atalak
#marrazkia,
euskara,
KOMIKIA,
LAUAIZETA,
marrazkia,
prentsa digitala
2014/11/07
3DBH DISEINUA: LIBURU AZALA
3DBH Diseinuan perretxikoak 3D moduan
egin, #Blender erabiliz, eta ikuspuntu ezberdinetatik argazkiak atera
eta bakoitzak bere blogean publikatu ondoren, ebaluazioko azken
lanarekin hasiko gara: LIBURU AZALA.
- GIMP: liburuan ateratzen diren irudi guztiak sortzeko(moztu, itsatsi, eskalatu, biratu, bikoiztu, koloreak aldatu, pintatu, gardentasuna, iragazkiak...).
- INKSCAPE: azalaren azken diseinua(kolore formak, tipografia guztia, argitaletxea, idazlea, etab).
Aurreko ikasturtean erabili izandako 2
gai ezberdin hartuko ditugu eta nahastu.:
- oinetako arrosak zituen emakumea
2014/11/05
2014/11/04
FANTASIA ETA BELDURREZKO ASTEA 2014. IRUDI DIGITALA
Azken
25 urteetan, udazkenero
Antzoki Zaharra
eta bere inguruak festa bilakatzen dira fantasiazko eta beldurrezko
zinemazaleentzat. Egun batzuetan zehar, urteko genero-film onenak,
erakusketak eta bestelako jarduerak elkartzen dira Donostian, eta
kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betetzen dira. Hasierako
urteetan “friki” eta super zale modukoek jarraitutako zinemaldia zirudienak,
arrakasta handiko eta jendez gainezka dabilen egitasmoan bihurtu da.
Garai batean, Gipuzkoatik barrena zabaltzen ziren ekitaldiak, hauen
artean bitxienetakoa, zineman barruan goiza aldera arte pelikulak
ematea zen, 8 bat pelikula jarraian...donosti-kultura.com
Guk
gaiari helduko diogu, 3DBH Plastikan, eta irudi digitala landu.
Fantasia eta beldurrezko eszena irudia bilatu eta aurkituko dugu
interneten. Deskargatu eta gorde. Ondoren, bakoitzaren edo lagunaren
argazkia txertatu eta eszenan “sartuko” gara. Hemen bideoa
prozedura azaltzen...
Lanak bukatu ahala, ikusgai IKASLEEN LANAK atalean (picasaweb/googleplus)
beste atalak
3DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
gimp,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/10/28
EUSKAL MIKOLOGIA 2: PRODUKZIOA AREAGOTZEN!
Perretxikoen
ikerketa, marrazketa eta publikazioaren ondoren, maila bakoitzean
jarraitu dugu hauen lanketan.
2DBH Plastikan, esaterako, koloretako arkatzez eginiko marrazkien ostean, talde lanean neurri handiko bolumenak egituratzen hasi gara, onddo forma eman arte. Bukatutakoan, Lauaizeta ikastetxe inguruko zelaietan jarriko ditugu, elurra egin arte. Aurtengo neguan, esaten dutenez, “ezkur asko elur asko”.
2DBH Plastikan, esaterako, koloretako arkatzez eginiko marrazkien ostean, talde lanean neurri handiko bolumenak egituratzen hasi gara, onddo forma eman arte. Bukatutakoan, Lauaizeta ikastetxe inguruko zelaietan jarriko ditugu, elurra egin arte. Aurtengo neguan, esaten dutenez, “ezkur asko elur asko”.
3DBH
Diseinuan, berriz, 3D diseinuan egindako onddoak Blenderren,
koloreztatu ditugu. Testurak sartzerakoan, arazo teknikoak izan
ditugu, ordenagailuen txartel grafikoak eta prozesadorean indarra ez
baitira nahiko, lan hauetan eroso aritzeko. Hala ere, moldatu gara.
Azkenik,
4DBH Plastikan, 10 perretxiko ospetsuenen marrazki bektorialak
egin ditugu Inkscape erabiliz. Ez daude guztiak erakusteko prest, zuzenketa txikiak, izena erantsi, etab. Bukatuta daudenean, guztiak batera publikatuko ditugu BLOG honetan, eta ikusgai ere izango dira IKASLEEN LANAK atalean, picasaweb edo googleplusean.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
3DBH DISEINUA,
4DBH PLASTIKA,
BLENDER,
diseinua,
diseinua 3D,
eskultura,
euskara,
inkscape,
PLASTIKA 2.0
2014/10/26
EUSKAL MIKOLOGIA: UDAZKENEKO LOREAK
Udazkenean,
gure inguruan gerta ohi diren bi fenomeno landuko ditugu
programazioan txertatuta. Batetik, udazkeneko loreak deituriko mundu
mikologikoa: perretxiko edo onddoak. Bestetik, Donostiako Fantasia
eta beldurrezko zinemaldia.
Perretxikoak
lantzeko garaian, helburua argi izan behar dugu. Helburua,
programazioan azaltzen den ikusizkoen hezkuntzan garatze mailan,
behaketa, marrazketa eskuz zein digitalki, gure ondare kulturalaz
jabetzea eta adierazteko gaitasuna aberastea da.
Belaunaldiz
belaunaldi bizitako ohitura zahar hau, perretxikoak biltzearena, gure
basoetako paisai zoragarrian aurki daitezke txoko ezkutuetan.
Naturarekin bat gozatuz biltzen diren onddoak kultura zaharra da.
Arlo zientifiko, artistiko eta gastronomikoetatik zor zaio interesa.
Naturak erakusten digun perretxikoen munduan ez da onik eta txarrik.
Denak izaki, batzuk jan daitezke eta besteak arriskutsuak dira
osasunarentzat (heriotza tarteko). Hona hemen ezagunenak:
-
Onddo beltza (Boletus aereus)
-
Zizahoria (Cantharellus cibarius)
-
Susa edo udaberriko ziza (Calocybe gambosa)
-
Gibelurdina (Russula virescens)
-
Urretxa (Russula cyanoxantha)-
Galanperna (Macrolepiota procera)
-
Kuletoa (Amanita caesarea)
* Perretxiko jangaitzak:
* Perretxiko jangaitzak:
- Hiltzaile berdea (Amanita phalloides)
- Kuleto faltsua (Amanita muscaria)
- Satan perretxikoa (Boletus satanas)
-
Galanperna hiltzailea (Lepiota helveola)
-
Hiltzaile goiztiarra (Amanita
verna)
2DBH PLASTIKAN arkatzezko kolorez egindako perretxiko hautatuak hemen:
2DBH PLASTIKAN arkatzezko kolorez egindako perretxiko hautatuak hemen:
3DBH DISEINUAN EGITEN ARI GARENAREN LAGINAK JARRAIAN...
Ondoko bideoan, hasierako fasea nola
egin azaltzen du. Bilaketa, argazkiaz baliatuz marrazki bektoriala,
3D marraztu edo eraiki. Azpitituluak nahi izanez gero, klikatu
botoian(azpitituluak).
Azken fasean, koloreztatu eta testurak
sartuko ditugu. Animatuko dugu bideoan onddoaren ezaugarriak hobeto
azaltzeko.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
3DBH DISEINUA,
4DBH PLASTIKA,
animazioa 3D,
diseinua 3D,
euskara,
inkscape,
Lauaizeta BHI,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0,
zinemaldia
2014/10/09
INTXAURRONDO AUZOA ANIZTASUNA LANTZEN: GURE ETXEA
"Intxaurrondo izugarri hazi da azken urteetan, jatorri desberdinetako pertsona askok aurkitu dugu etxea bertan, eta horrek erabat eraldatu du auzoa".
Horrela hasten da urrian
Intxaurrondoko auzoan egingo den aniztasunari buruzko egitasmoa.
#Gure etxea egitasmoa, #Janintx. #Plazara goaz auzoko elkarteak
bultzatzen du egitasmo hau ere. Lauaizetatik, auzoko eragile ere,
parte hartu dugu bertan. Informazio gehiago eskuratzeko jo ezazue Plazara Goazek daukan webgunera.
Erakusketaren argazkiak ikusteko klikatu hemen
beste atalak
#Gureetxea,
#janintx,
#Plazaragoaz,
erakusketa,
LAUAIZETA,
marrazkia,
plastika,
PLASTIKA 2.0
2014/10/06
LABIRINTOA 3D ETA 2D KONPOSIZIOA. 3DBH PLASTIKA
3DBH Plastikan 2 ariketa egingo ditugu
jarraian. Batetik, 3D landuz labirintoan oinarrituta dagoen edozein
konposizio geometrikoa, argiluna aplikatuz lortuko dena. Zuloa bada
ilunago, goiko aldea beheko aldea baino argiago, estuak diren guneak
ilunago, etab. Horretan laguntzeko Blender programarekin ikusiko
ditugu ikuspuntu ezberdinak eta gorputz geometriko zein espazioaren
trataera, bistak klik batean aldatuz eta 3Dko orbita bisuala
erabiliz. Behin ulertua, tintaz edo boligrafoz marraztuko dugu A4
formatuan.
2Dko marrazkia egiteko Inkscape
erabiliko dugu, zuri beltzean eta 4 baldintza bete beharko ditu
konposizioak: tentsio gunea, ordenaren gunea, sakonera gunea eta
forma geometriko nagusietako bat azaltzea modu diskretuan, erdi
izkutaturik.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







































