Garai bateko orri gardenak proiektatzeko tramankulua berrerabili dugu, hondarraz, marrazkiak egiteko. Plastika arloan, Donostiako Lauaizeta ikastetxe publikoan...
bannerra 1
2014/06/17
2014/06/12
ARKITEKTURA ARIKETA. BILDUMA OSOA
Marrazkiak egin, argazkiak atera, interneten bilatu eta landu ondoren: pentsatu, erabaki, frogatu, artaziaz moztu, itsatsi eta voíla! hemen ditugu.
2014/06/11
VELAZQUEZEN MENINAS KUADROAN BARRUAN: IKUS-ENTZUN TAILERRA 2DBH
Donostialdeko Hitza-irutxulotik jaso dugu azken berria: Velazquez margolariaren Meninak kuadroan barna sartu dira Lauaizetako 2DBH-ko 4 ikasle. Grabaketa zati bat bidali dute Hitzako egoitzara...baita ere kontatu digute, New Yorken, erle erraldoi batek ikasle batzuk erasotu dituela...ez dakit irudiak prest ditugun...
beste atalak
2DBH IET,
2DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
donostia,
euskal herria,
euskara,
festival de cine,
IKUS-ENTZUN TAILERRA,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/06/10
IPRENTSARAKO TIRA KOMIKOA: 2Dko JUNE ZUÑIGA
Labea bero bero dabil eta laster izango dugu gure artean Lauaizetako aldizkari digital ale berria, 9. zenbakia. Normalean, Plastikakoei dagokigu tira komikoa egitea. Kasu honetan, gure ikasleen artean marrazkilari trebe ugari izanik, Juneri eman diogu aukera egiteko. Hurrengo ikasturtean beste gehiagori ere zabalduko diegu aukera...
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
donostia,
euskal herria,
euskara,
KOMIKIA,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/06/08
100HITZ LITERATUR LEHIAKETA. Eider Sanchez eta Ane Artetxe 2014 urteko irabazleak
Berri hau PlazaraGoaz blogetik bererabilita dago http://plazaragoaz.blogariak.net/category/100-hitz/
100 Hitz literatura lehiaketako epaimahaikideek, Iratxe Retolazak eta Xabier Etxanizek, erabaki dute Eider Sanchez eta Ane Artetxe direla 2014 urteko irabazleak.
100 Hitz literatura lehiaketako epaimahaikideek, Iratxe Retolazak eta Xabier Etxanizek, erabaki dute Eider Sanchez eta Ane Artetxe direla 2014 urteko irabazleak.
GURE ARTEKO LEIHOA
Ni naiz. Ezagutzen nauzu, baina ez duzu inoiz nigan pentsatzen. Egunero ikusten nauzu, baina ez dakizu zergatik nagoen hor. Zure ahizpa naiz. Leihoaren atzekoa. Berdin-berdinak gara. Berdin pentsatzen eta jokatzen dugu, leihoaren atzean arauak daudelako. Zuk besoa luzatzean, nik berdina egiten dut. Horregatik ez duzu nigan sinesten. Horregatik uste duzu, ni zu naizela, eta gure artean pareta bat dagoela. Inoiz ez duzu imajinatu ukitzen duzuna ni naizenik. Baina arau garrantzitsuena, inolaz ere leihoa ez zeharkatzea da. Hala ere, arau-hausteak existitzen dira. Irtetea amesten dut, eta gure arteko leihoa gurutzatzea. Zuk ispilu deitzen duzun leihoa gurutzatu nahi dut.
ALA HANDIA DA
Gogogabetuta ikusten ditut denak, triste. Nire aurretik, gutxienez, 100 pertsona izango ditut, eta atzetik 1000 baino gehiago, seguru. Munduan goserik ez balego… jaten duguna ez da asko, baina eskertzekoa da. Gaur ere arroza. Arreba txikiari emango diot erdia, amak nahikoa lan dauka jaioberriarekin.
Ez dakit eskolara garaiz iritsiko naizen, bidea bost kilometrokoa baita, eta arriskutsua. Gaur zenbakiak desberdintzen ikasi dugu, Abdulai maisua oso jatorra da, basokada bat esne ematen digu eta gaur boligrafo gorria utzi dit.
Kanpalekuan denak lo daude. Izarrak oso argi ikusten dira gaur ere. Biharkoak, bihar. Ala handia da. Nola biziko dira han urrunean?
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
donostia,
euskal herria,
euskara,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/06/04
ARKITEKTURA 2DBH. DONOSTIA EZAGUTZEN
Ingurua ezagutzeak dakarren
aberastasuna dela eta, Donostiako eraikuntzak landu ditugu: argazkiak
atera, interneten bilatu, irakurri, marraztu...eta azkenik bakoitzak
aukeratutako eraikinaren sintesia bilatu dugu: forma nagusia, forma
esanguratsuak eta perfila definituz, 3 koloretan eta collage teknikaz
baliatuz. Denak ikusteko: IKASLEEN LANAK/ARKITEKTURA 2DBH edo klikatu hemen. Ea
ezagutzen dituzuen...
Url edo esteka
berdina mantenduz, falta diren eta hurrengo astean bukatuko dituzten
eraikinak gehitzen joango gara, zerrenda osoa osatu arte. Hemen 38
badaude, beste hainbeste gutxienez...
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
BOLUMENA,
diseinua,
donostia,
euskal herria,
euskara,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/05/27
DONOSTIAKO ERAIKINEN MAPA: SKY LINE. 2DBH PLASTIKA
Ikertu, nabigatu eta auzoz auzo ibili eraikinak aurkitu arte. Ondoren, koloretako arkatzekin marraztu eta gaurkoz nahiko. Izena eta gela jarri.
2014/05/24
HORMA IRUDIA EGIAKO PLAZAN: EUSKARA EGUNA ETA OLATUTALKA
#EEE14 #olatutalka
#euskarazblogosferan #donostiakultura eta hainbat hasthagen inguruan
bor bor dabiltza TWITTER eta beste sare sozialak. Egian Euskararen
Eguna 2014 ospatzeaz gain, Donostiako espazio ugari kulturaz blai
baitaude, eta ez du euria hasi oraindik...
Gure ikasle talde
boluntarioa, Euskara Batzordekoak ia denak, 9tan azaldu da Egiako
plazan Horma irudia egitera. Trastuak prestatu eta prozedura adostu
dugu. Gaiak: euskara eta Egia auzoa Baldintzak zehaztu eta hortik
aurrera bakoitza libre, koloreekin dantzan. Baldintzak:
- 1. fasea. Marrak.
- 2. fasea. Plano mota ezberdinak eta marra ez dena koloreztatu.
- 3. fasea. Euskarazko hitzak idatzi.
ARGAZKI guztiak ikusteko KLIKATU HEMEN
beste atalak
donostia,
euskal herria,
euskara,
HORMAIRUDIA,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/05/19
DONOSTIAKO ERAIKUNTZAK MARRAZTEN. 2DBH PLASTIKA.
.jpg)
Donostiako eraikuntza garrantzitsua aukeratu eta marraztu. Ondoren, sinplifikatu eta eraikina aurkeztu. Marrazkiari argazkia atera eta bidali hona: mikelplastika@gmail.com. Marrazki horiek mapa handi batean jarriko ditugu Lauaizetako atarian. Bidalitakoan, posta elektronikoa, datu hauek gehitu behar dituzue ahaztu gabe: ikaslearen izena, eraikinaren izena, NON dagoen, eta bere ezaugarri nagusienak.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
diseinua 3D,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/05/14
TABAKALERA IKUSTENIKASTEN 2014 maiatzak 20-23
Tabakalera Arte
Garaikide gunean Tabakalera Hezkuntza-IkustenIkasten pedagogia eta
hezkuntza proiektuan parte hartuko du Lauaizetako Plastika eta
Ikusizkoen Blogak. http://goo.gl/UtfLNJ. Twitterren#IkustenIkasten.
Ikus-entzunezkoak
Hezkuntzan aplikatutako egitasmoak partekatuko ditugu.
Aipatu behar da,
Luberri ikastetxean, zein Lauaizetan, irakasle batzuk eginiko lana
software librearen alde. Lan horretaz baliatu gara beste irakasle
batzuk gure berariazko arloan eremuak garatzeko proiektu, erritmo eta
garapen maila ezberdinekin. Eskertu behar da irakasle hauen lana.
Eskertu, baita ere, muxu truk interneten hainbat eta hainbat jenderi,
bere jakinduria partekatzeagatik, mundu guztiko txoko ezberdinetatik
bideoak, berriak eta teoriak lau haizetara zabalduz, lizentzia
libreaz. Nola ez, lizentzi libreko sistema eta programa garatzaileei:
linux, firefox, gimp, inkscape, openshot, audacity, libreoffice,
blender, librecad, etab. bukaezina.
Hala ere, software
librearen erabileraren gako nagusiak hauek dira: libreak dira,
euskaraz daude ia denak, azkarrak, potenteak, pribatiboak baina
hobeak eta garapen konstantean dauden programak dira. Hartu, erabili
eta zabaldu.
2014/04/15
PLASTIKA LAUAIZETA ONDO PASA OPORRAK!
beste atalak
3D,
ANIMAZIOA,
animazioa 3D,
diseinua 3D,
donostia,
euskara,
gif,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/04/09
2DBH PLASTIKA ARKATZEZ MARRAZTEN
Arkatzez marrazten aritu gara, Erdi Aroan bezala, baina ordenagailuak eta internet erabili ditugu dokumentatzeko. Lan guztiak igo gabe badaude ere, 50etik gora ikusgai IKASLEEN LANAK atalean sartzen bazarete...
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
euskara,
LAUAIZETA,
marrazkia,
PLASTIKA 2.0
2014/04/04
ARTELANAK EZAGUTZEN 4 PLASTIKA EREMU DIGITALA
Artelan famatuak animatzen ibili gara
eta bitartez museotako Artea hobeto ezagutzen. Hemen lan batzuk.
Hurrengo astean Italiara doaz ikas bidaian, gero oporrak bi aste.
Maiatza arte ondo pasa 4. mailako ikasle maiteak!




2014/04/02
HORMA IRUDIA EGIAKO AITOR IKASTOLAN 2DBH PLASTIKA
Aitorretik proposamena jaso genuen, horma irudia egiteko. Ideia adostu eta Lauaizetako plastikako 2DBHko ikasleak, Aitorreko LH5 eta LH6ko Ikasleekin horma irudia egin dute, denon artean, 150 ikasle.
ARGAZKIAK ikusi nahi izanez gero, blog honetako IKASLEEN LANAK atalean daude ikusgai. Ikasleren batek bidali nahi baditu bereak hemen jartzeko, hemen posta: mikelplastika@gmail.com
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
diseinua,
euskara,
HORMAIRUDIA,
LAUAIZETA
2014/03/29
DISEINUA 3D. BLENDER. ANIMATU ZURE ESPAZIO ONTZIA.
2014/03/26
ARTELANAK EZAGUTZEN. 4DBH PLASTIKA
Artearen Historian lantzen diren artelan
ezagunenak bilatuko ditugu interneten nabigatuz. Jarraian, ikasle
bakoitzak bat aukeratu beharko du eta Blogera igo. Ondoren, Gimp eta
Inkscape irudi edizio programak erabiliz, software libreak biak,
animazio txiki bat egingo dute. Hemen duzue eredua, Van
Goghen kuadroarekin egindakoa.
beste atalak
4DBH PLASTIKA,
ANIMAZIOA,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/03/19
DISEINUA 3D: OBJEKTUA. 3DBH DISEINUA
beste atalak
3DBH DISEINUA,
diseinua,
diseinua 3D,
euskara,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
2014/03/12
ESPAZIOA LANTZEN INGURUA EZAGUTUZ

Espazioa lantzeko 2DBH-ko PLASTIKA
ikasgaian, eremu ezberdinetan arituko gara. Eskultura ikusiko dugu,
Oteizarena, eta buztinaz formak eraiki. Ingurua ezagutuko dugu, bai
Donostia eta bere eraikin esanguratsuenak. Eta bai Lauaizeta
inguratzen duen mendi katea: Goizueta aldekoak, Adarra, Ernio,
Izarraitz eta Igeldoren jarraian daudenak. Google earthen lan batzuk
egingo ditugu eta arku kapaza erabili. Bestetik, arkitekturan
murgilduko gara, 3D programarekin etxea eraikiz, besteak beste.
beste atalak
2DBH PLASTIKA,
BOLUMENA,
diseinua 3D,
donostia,
eskultura,
LAUAIZETA,
PLASTIKA 2.0
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



































