2012/05/24

KULTURA ASTEA 012: SURFA EUSKAL HERRIAN


Gaur daukagu surfari buruzko hitzaldia 4 DBH-koentzat. Bertan, surfaren inguruari hurbilduko gatzaio Ane Fernandez ikasle ohi eta 4 DBH-ko Xabier Leozen eskutik. Moderatzaile Mikel irakaslea izango da, surfeko gotorlekuetakoa den Zarautz herrikoa delako. Haritz Aranburu zarauztarra munduko surf txapelketetan oso ondo dabilenez surfaren ezaguera gehiago zabaldu da, medioak surfari buruz erreportajeak eginez edo berriak azaleratuz. Itxasoak zipristintzen duen herri orok dauka bere surf jatorria, pertsonaiak eta abenturak. 60 hamarkadako lehen abuntureroak, 80-90 urteetako pijo estiloa, eta hortik aurrera herri guztiari zabalduta, surf egiten duen jende orok edozein bizitza estilo duelarik kalean dagoenean. Hemen jarraian ikus ditzakezuen bideo ia guztiak Euskal Herrikoak dira. 

iruzkinik ez: