2012/05/22

4.DBH INSTALAZIOAK

4.DBH INSTALAZIO ARTISTIKOA KOLOREA gure lanaren elementu nagusia izanda, ikastetxeko espazio bat aukeratu eta eraldatuko dugu. Lauiazetako ataria????
Agian MEDIATEKA itsaso zabal urdin bat?????
Edo eta PATIOA labirinto nahasi bat?????
Donostian, OLATU TALKA programaren barruan Urumea ibaia eraldatu zuen Pilar Soberonek: "Pilar Soberon artistak Z.B Zubitik Barrena arte instalazio iragankorra sortu du Donostiako Olatu Talka ekimenerako. Ostiralean hasita asteburu osoan zehar musika, artea eta bestelako kultur ekintzak ugaritu dira Donostian baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere. Lasarteoriatarraren lana ikusgai egon da larunbatean 9:30etatik aurrera Urumearen itsasadarrean zehar. Buia laranjen bidez, Urumearen kokapen jakinetan, ur gainean marrazki, siluetak eta puntu errenkadak sortu dira, ur etorriak eta itsasgorak mugitu dituztenak. Artistak hala definitzen du lana, "Z.B. ur gaineko eskultura bat da ibaiarekin komunikatzen dena, ibaiaren espazio naturalaren berreskuratzea proposatzen du bere espazioak berpizten eta “ur biziko ibai” eraldatzen. Bere botere aldakorrak, bere jatorriak eta garapenak, materiaren irudimena zabaltzen dute. Prozesuan beraz, materiaren aldaketak nabarmentzen dira, horrela Victor Hugok zionez: dena deformatzen da, baita itxuragabea dena ere.""Txintxarri aldizkaria. LAISTER IKASLEEN LANAK IKUSGAI!!!!

iruzkinik ez: