2012/03/22

4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN


Jaso dugu Plastika gelatik at egindako lana. Hilerrian, auzoan eta Otxoki parke inguruan eginiko 3 marrazki A4 neurrian boligrafoz eginak, ezin ezabatzerik eta marrarengan adierazpen maila eta egitura sortzaileak indartuz. Boligrafoarekin jarraituz norberak bere hankak marraztu ditu, modelo bizia, geldirik baina mugitzen direlarik, muskulu arranpa arriskuarekin, eskortzoa landuz. Aberasgarria da espazioz eta neurriz aldatzea, ingurua analizatu eta formak bereganatzea, ierarkiak markatzea, garrantzitsuena eta 2. mailako egiturak ezberdinduz. Gustukoa da ere ikas lagunekin patxadaz eseri, eroso jarri eta marrazte prozesuan murgiltzea, itzal ederraz gozatu edo udaberriko lehen eguzki izpiaz blai erlaxatuz...marrazten...Prozedura errepikatu dugu, boligrafoz ere, Plastikatik kanpo baina ikastetxe barneko espazioa marraztuz. Azken lana akuarelaz ikastetxeko eremutik atera gabe kanpo aldean ikusitakoa koloretan marraztuz.
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De 4 DBH PLASTIKA KANPOAN LANEAN
De

iruzkinik ez: